UKBERRI.NET Uribe Kostako agerkari digitalaren artxiboa [2003-2014]

Wilt-en zorigaitz dibertigarriak euskaraz taularatuko dituzte bihar Areetan

2012 urt 27 Getxo

Bihar, larunbata, "Wilt. Panpina puzgarriaren hilketa" antzezlana taularatuko du Ados Teatroa konpainiak Areetako Andres Isasi musika eskolan. Arratsaldeko 8etatik aurrera, Thom Sharpe nobelagile ing…
Equo Bizkaia: "Punta Luzeroko draga proiektuaren kontrako gizarte mobilizaziora deitzen dugu"

2012 urt 27 Uribe Kosta

Equo Bizkaiak Punta Luzeroko dragak kostalde eta itsasoan suposatuko duen ingurugiro inpaktuaren inguruan ardura plazaratu nahi du. Hau dela eta, Equo Bizkaiak Getxoko Abra Bizirik plataformak aldez …
Okupazioaren aldeko biharko manifestaziora deitu dute Uribe Kosta eta Erandioko gaztetxe eta gazte asanbladek

2012 urt 27 Uribe Kosta

Bilboko Okupazio Mugimenduak (BOM) deituta, eta 7 Katu gaztetxearen bosgarren urteurrenaren ospakizunen barnean, gaztetxeen aldeko manifestazioa izango da bihar Bilbon, "Gure ametsak dirauen bitartea…
Ametza elkartea: "Esan Erran irratiaren itxiera, erabaki politiko baten ondorioa"

2012 urt 27 Uribe Kosta

Esan Erran euskaraz emititzen duen irrati bat da. Bere lurraldea, Imotz, Basaburua, Ultzama, Odieta, Anue, Atetz eta Lantz. Herriak sortu zuen eta herriaren lanari eta laguntzari esker iraun du ia ha…
Zuhaitz landaketa eta Abrako hondar-erauzketaren kontrako protesta izango dira bihar Getxon

2012 urt 27 Getxo

Lurralde Zati Planaren (LZP) Aurkako Asanbladak deituta, bihar, larunbata, zuhaitz landaketa egingo dute Getxo aldean. Hitzordua goizeko 10etan jarri dute Bidezabalgo metro geltokian. Baina, "Lur bar…
Otsailaren 14an helduko da eskualdera Zinegoak

2012 urt 27 Uribe Kosta

Bilboko Arriaga antzokian izango den ekitaldiak emango dio hasiera otsailaren 6an Bilboko gay-lesbo-trans bederatzigarren nazioarteko zinemaldiari. Hilaren 12ra bitartean, 71 film eta bi antzezlan ik…
Gaur zabalduko dute Gobelako premiazko lanen ondotik Larrañazubin jarritako pasabidea

2012 urt 27 Getxo

Getxoko Udalak eta URA Uraren Euskal Agentziak jakinarazi dutenez gaur, ostirala, behin betiko ireki egingo dute Gobela ibaian Etxezuri-Larrañazubi tarteko oinezkoentzako pasabidea, bertan aurrera er…
Euskal Memoriaren Fundazioa aurkeztuko dute otsailaren 2an Leioan

2012 urt 27 Leioa

Datorren ostegunean, otsailak 2, Euskal Memoriaren Fundazioa aurkezteko hitzaldia egingo dute Leioan. Hitzordua 19:00etan jarri dute Sakoneta kiroldegiko batzar aretoan. Euskal Memoria egitasmoa "gur…
Eunate Agirreri merezitako omenaldia egingo diote Sopelan

2012 urt 27 Sopela

Ostiral honetan, hilak 27, arratsaldeko 7etatik aurrera, bodyboard munduko txapeldun Eunate Agirreri merezitako omenaldia egingo dio Sopelako herriak. Ekitaldia udaletxeko hallean izango da. Bertan, …
Apirilaren 30etik aurrera epaituko dituzte Iker Rodrigo, Eli Zubiaga eta Arantza Urkaregi

2012 urt 27 Uribe Kosta

Demokrazia Hiru Milioi (D3M) hautesle plataformarekin eta Askatasuna alderdi politikoarekin lotutako hamahiru lagunen kontrako epaiketa apirilaren 30ean hasiko da, Berria.info agerkariak jakinarazi d…
Iker Beristain algortarrak otsailaren 4an amaituko du Frantziak ezarritako espetxe zigorra

2012 urt 26 Getxo

Iker Beristain Gutierrez preso politiko algortarrak otsailaren 4an amaituko du Frantziako espetxeetan betetzen ari den zigorra, Uribe Kostako Amnistiaren Aldeko Mugimenduak Etengabe bitakoraren bitar…
Independentistak: "Independentziari buruzko erreferenduma Eskozian"

2012 urt 26 Uribe Kosta

Independentistak 2010ean sortutako sare soziala da, eta bere helburua euskal Estatu independentearen alde dauden pertsona guztiak batu eta elkarlanean jartzea da. Independentistak Sarea ez dute eragi…