Maiatzaren 25ean, zapatuan, Getxo Barria ibilbide toponimikoa egingo dugu. Goizeko 10:00etan geratuko gara Neguriko Karmengo elizan. Ibilbidean izena emateko deitu 688 635 350 telefonora edo idatzi getxo.toponimia@gmail.com helbidera. Ibilbideak euskaraz eta doan dira!
Hemetxe daukazue Maiatzaren 25ean izango dugunaren aurkezpena! Euskal herriko txoko ezberdinetatik datozen 12 bertsolari gazteak Azebarritik txapeldun bezela ateratzeko asmoarekin datoz. Horretarako 18:00 etatik aurrera kanporaketa biziak izango ditugu Saniko, Villamonte eta Ekin tabernetan eta iluntzean Azebarrin final handia izango dugu! Ibilbidea alaitzeko gainera kantujira egongo da musikariekin. Gazte sariketa bat izanda, gazteen presentzia ezinbestekoa ikusten dugu, eman diezaiegun ongi etorri beroa Algortarrak ez diren bertsolariei ere, etxeko senti daitezen. Guk denok espero zaituztegu, bertsozale ta bertso ez hain zale zaretenoi, saioak ahalik eta berezi ta umoretsuak egiten ahaleginduko gara eta. Horrez gain, afaltzeko aukera izango dugu Azebarri kultur elkartean eta saioa bukatzean jaia egongo da lokala itxi arte! Egin lekutxo bat zuen agendetan eta batu gurera! 18:00/Saniko taberna: Imanol Uria, Aissa Intsausti, Peio Arondo, Inazio Vidal 19:00/Villamonte taberna: Ibai Amillategi, Naroa Torralba, Asier Galarza, Ander Anakabe 20:00/Ekin taberna: Paule Loizaga, Antton Aizpurua, Maider Arregi, Lurdes Ondaro 22:30/ Azebarri Kultur Elkartean FINALA
Ostiralean, maiatzak 24, Bizkaiko amaiera ekitaldia Algortako Txiki Otaegi plazan egingo dugu! 19:00etatik aurrera hitzartzeak, taloak, musika... Kanpaina indartsu eta alai amaituko dugu, erdu azken txanpara! Zurekin Getxo gara!