Larunbata, apirilak 20

11:00

Ibai Aginaga preso ohi berangoztarrari ongietorria egitea leporatuta 17 pertsona auzipetu dituztela salatuko dute apirilaren 20an, Berangon

Berango | Mobilizazioak

Espainiako Auzitegi Nazionalak 17 pertsona auzipetu ditu Berangoko preso bati ongietorria egitea leporatuta. Hori salatzeko, amnistiaren aldeko eguna eta manifestazioa egingo dute udalerri horretan, apirilaren 20an.

Ohitura eraginkorrak eraikitzen ikasteko ikastaroa egingo dute Berangoko Gazte Labean

Berango Gazte Lab, Berango | Ikastaroak eta tailerrak

Berangoko Gazte Laben ohitura onak mantentzeko gakoak irakatsiko dituzte apirilaren 20an, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Hala, gazte bakoitzaren helburuetarako baliotsuak diren ohiturei buruz arituko dira, baita bakoitzaren garapen profesionalarentzako eraginkorrak diren horiei buruz ere. Eman izena, hemen.

Ohitura eraginkorrak eraikitzen ikasteko ikastaroa egingo dute Berangoko Gazte Labean Berango Gazte Lab

Berangoko Gazte Laben ohitura onak mantentzeko gakoak irakatsiko dituzte apirilaren 20an, goizeko 10:00etatik 12:00etara. Hala, gazte bakoitzaren helburuetarako baliotsuak diren ohiturei buruz arituko dira, baita bakoitzaren garapen profesionalarentzako eraginkorrak diren horiei buruz ere. Eman izena, hemen.

11:30

Barinatxe Txistu Taldea Elkartearen 25. urteurrena

Sopelako udaletxea, Sopela | Musika

11:30 Kalejira herrian zehar, Bizkaia osoko 70 txistulari bertan direla. Ondoren, Udaletxeko plazan, hildako bazkideei omenaldia.

Barinatxe Txistu Taldea Elkartearen 25. urteurrena Sopelako udaletxea

11:30 Kalejira herrian zehar, Bizkaia osoko 70 txistulari bertan direla. Ondoren, Udaletxeko plazan, hildako bazkideei omenaldia.

12:00

Liburu aurkezpena: "Zaldi berdea"

Casal liburudenda (Itzubaltzeta/Romo), Getxo | Berbaldiak eta mahainguruak

Liburu aurkezpena: "Zaldi berdea" Casal liburudenda (Itzubaltzeta/Romo)

12:00

Liburuaren Egunaz gozatzeko egitarau oparoa prestatu dute Berangon

Berangoko frontoia, Berango | Azokak

Askotariko liburuak erosteko, trukatzeko eta, nola ez, irakurtzeko eguna izango da zapatua, hilaren 20a, Berangon. Izan ere, Liburuaren Eguna ospatuko dute udalerrian, hain zuzen frontoian, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Adin guztientzako jarduerak egongo dira.

Liburuaren Egunaz gozatzeko egitarau oparoa prestatu dute Berangon Berangoko frontoia

Askotariko liburuak erosteko, trukatzeko eta, nola ez, irakurtzeko eguna izango da zapatua, hilaren 20a, Berangon. Izan ere, Liburuaren Eguna ospatuko dute udalerrian, hain zuzen frontoian, eguerdiko 12:00etatik aurrera. Adin guztientzako jarduerak egongo dira.

19:00

Bizkaiko Taldekakoa Leioan eta Urdulizen

Leioa Urduliz | Bertsolaritza

Eguaztenean Algortan egindako kanporaketaren ostean, zapatu iluntzean, beste bi hitzordu izango dituzte eskualdeko bertsozaleek Leioan eta Urdulizen egingo dituzten Taldekakoa txapelketaren kanporaketakaz. 

Bizkaiko Taldekakoa Leioan eta Urdulizen

Eguaztenean Algortan egindako kanporaketaren ostean, zapatu iluntzean, beste bi hitzordu izango dituzte eskualdeko bertsozaleek Leioan eta Urdulizen egingo dituzten Taldekakoa txapelketaren kanporaketakaz. 

20:30

ANTZERKIA. Amatxik dixit (Goitibera konpainia)

Abian kultur elkartea, Getxo

Apirilaren 20an (larunbata) Saioa Iribarrenek zuzendutako antzerki pieza ikusteko aukera egongo da Abian Kultur Elkartean (bidebarri 2, behea, Algorta). 20 minutuko iraupena duen ikuskizun labur honetan, Gaizka Chamizo, Nerea Ariznabarreta eta Ander Basaldua aktoreek guda garaiko istorio bat taularatuko dute, maitasun istorioa ere badena. Izan ere, familia guztietan dago gogora ekartzea merezi duen istorio bat, eta kasu honetan, Amatxiren lehengusinarena da, guda garaiko istorioa, maitasun istorioa. Agus Perezek Berria egunkarirako egindako kronikan zioenez: lan honek ikusleen harridura piztu du, eta emaitza horretan eragin zuzena eduki dute eremu eszenikoaren disposizioak, jantzi egokiek, musikaren erabilerak —ahotsak, gitarra eta txirula—, erritmo sostengatuak, soinu-efektu politek, euskara txukunaren jariotasunak eta, zelan ez, hiru antzezleen entrega eta dohain ukaezinek. Sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte, eta ikuskizuna 20:30etan hasiko da.

ANTZERKIA. Amatxik dixit (Goitibera konpainia) Abian kultur elkartea

Apirilaren 20an (larunbata) Saioa Iribarrenek zuzendutako antzerki pieza ikusteko aukera egongo da Abian Kultur Elkartean (bidebarri 2, behea, Algorta). 20 minutuko iraupena duen ikuskizun labur honetan, Gaizka Chamizo, Nerea Ariznabarreta eta Ander Basaldua aktoreek guda garaiko istorio bat taularatuko dute, maitasun istorioa ere badena. Izan ere, familia guztietan dago gogora ekartzea merezi duen istorio bat, eta kasu honetan, Amatxiren lehengusinarena da, guda garaiko istorioa, maitasun istorioa.

Agus Perezek Berria egunkarirako egindako kronikan zioenez: lan honek ikusleen harridura piztu du, eta emaitza horretan eragin zuzena eduki dute eremu eszenikoaren disposizioak, jantzi egokiek, musikaren erabilerak —ahotsak, gitarra eta txirula—, erritmo sostengatuak, soinu-efektu politek, euskara txukunaren jariotasunak eta, zelan ez, hiru antzezleen entrega eta dohain ukaezinek.

Sarrera doakoa izango da, aforoa bete arte, eta ikuskizuna 20:30etan hasiko da.

16:45
19:45

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Ikastaroak eta tailerrak

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta Urdulizko kultur etxea

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

10:00
20:00

Felix Lararen erakusketa: "Momentos VI"

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Felix Larekiren “Momentos VI” erakusketa hogeita sei lanek osatzen dute. Hiri-pintura, argia eta inguruko kontrasteak eta itsasoaren edertasuna dira erakusketa honen hiru zio nagusiak, eta asmoa du egilearen obraren lan adierazgarrienen aukeraketa bat erakustea bisitariari. Felix Larekik, artista sor­tzaile eta polifazetikoak, bere “Realismo expresionista” obraren aukeraketa bat erakusten du “Momentos VI” lanean, eta nagusiki naturarekiko, espazio irekiekiko eta itsasoarekiko maitasuna islatzen du. Kutsu hiperrealista nabarmena dute hiri-pinturako paisaia batzuk.

Felix Lararen erakusketa: "Momentos VI" Kultur Leioa

15:00

Itsas inguruneko kontzientziaziorako Urez Ur Fest jaialdia egingo dute Urdulizen

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Erakusketak

Apirilaren 15etik 21era Urduliz itsasoari buruzko edukietan hezteko eta kontzientziatzeko topagunea bihurtuko da. Hala, Urez Ur Fest jaialdiaren helburua da jendeak itsasoarekiko enpatia eta ulermena garatzea adituen, zientzialarien eta dibulgatzaileen ikuspegiakaz lagunduta. Ekintza guztiak Urdulizko kultur etxean egingo dituzte, Udalak eta Tantak elkarteak antolatuta.

Itsas inguruneko kontzientziaziorako Urez Ur Fest jaialdia egingo dute Urdulizen Urdulizko kultur etxea

Apirilaren 15etik 21era Urduliz itsasoari buruzko edukietan hezteko eta kontzientziatzeko topagunea bihurtuko da. Hala, Urez Ur Fest jaialdiaren helburua da jendeak itsasoarekiko enpatia eta ulermena garatzea adituen, zientzialarien eta dibulgatzaileen ikuspegiakaz lagunduta. Ekintza guztiak Urdulizko kultur etxean egingo dituzte, Udalak eta Tantak elkarteak antolatuta.

17:00
21:00

Apirilerako 11 ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labek

Berango Gazte Lab, Berango | Umeentzako jarduerak

Betiere 16 eta 29 urte arteko gazteentzat zuzenduta, hamaika ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labak: ofimatika klaseak apirilaren 16tik 29ra, Biopatchwork tailerra apirilaren 18an, ohitura atomikoen kurtsoa eta eskalada ikastaroa apirilaren 20an, enplegu eta ikasketen bilaketa eta egunerokoa errazten duten aplikazioen informazioa apirilaren 30ean. Informazio guztia, hemen. 

Apirilerako 11 ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labek Berango Gazte Lab

Betiere 16 eta 29 urte arteko gazteentzat zuzenduta, hamaika ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labak: ofimatika klaseak apirilaren 16tik 29ra, Biopatchwork tailerra apirilaren 18an, ohitura atomikoen kurtsoa eta eskalada ikastaroa apirilaren 20an, enplegu eta ikasketen bilaketa eta egunerokoa errazten duten aplikazioen informazioa apirilaren 30ean. Informazio guztia, hemen. 

19:00
22:00

Kortxo Express lehiaketa

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Zinema eta bideo-emanaldiak

Apirilaren 18an, arrastiko 19:00etan, gaiaren berri emango dute Sopelako Kuadrillak elkartearen sare-sozialetan Apirilak 20an, 18:00etan film laburrak bidali sopekoor@gmail.com helbidera 19:00etan, film laburren emanaldia Kurtzio kultur etxean 20:30ean Aseloth kontzertu akustikoa Antolatzailea: Sopelako Kuadrillak

Kortxo Express lehiaketa Kurtzio kultur etxea

Apirilaren 18an, arrastiko 19:00etan, gaiaren berri emango dute Sopelako Kuadrillak elkartearen sare-sozialetan

Apirilak 20an, 18:00etan film laburrak bidali sopekoor@gmail.com helbidera

19:00etan, film laburren emanaldia Kurtzio kultur etxean

20:30ean Aseloth kontzertu akustikoa

Antolatzailea: Sopelako Kuadrillak

12:30
12:30

Txakomic

Mendibile jauregia, Leioa | Gastronomia-ekitaldiak

Bizkaiko Txakolinak Txakomic jaialdi gastrokulturala egingo du aste-akabu honetan eta hurrengoan, Leioan eta Bakion. Gurean ohitura bihurtu den hitzordu honek ardo-dastaketak, zuzeneko musika, umeentzako tailerrak, gastronomia eta, nola ez, komikiak uztartuko ditu beste behin.

Txakomic Mendibile jauregia

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»