Gure gizartean aniztasun funtzionala duten pertsonen irisgarritasunari eta inklusioari buruzko hausnarketa eta sentsibilizazio jardunaldiaren gune bihurtuko da Sopelako Kurtzio kultur etxea. Hurrengo apirilaren 19an, barikuan, inklusioari lotutako hainbat funtsezko alderdi jorratuko dituzte: aniztasun funtzionala desgaitasunetik bereiziz, aniztasun funtzional "ikusezina", integrazioa eta irisgarritasunak hiri ingurunean duen garrantzia.
Flor Martin Piñenok Amama zaintzaileak izena daraman hitzaldia emango du bihar, apirilak 18, 18:00etan, Erandioko Emakumeen Elkarte Soziokulturalak Altzagako San Agustin plazan duen egoitzan.
5 eta 12 urte arteko umeentzat. Izen-ematea telefonoz edo emailez: 946 775 163 / liburutegia@barrika.eus.
Antzezleak: Ainhoa Etxebarria, Itziar Urretabizkaia, Intza Alkain Baginaren bakarrizketak adin, arraza, maila kultural eta sozial ezberdinetako 200 emakumeei egindako elkarrizketen emaitza da. Emakumeak, euren sexualitatearekiko sentitu eta sentitzen zituzten erru eta lotsa sentipenetatik libre azaldu ziren. Umorea, samurtasuna eta tarteka, beldurra adieraziz, hiru aktoreek ahotsa emango diote argi eta garbi emakumeen sexualitateari, poesia, probokazioa eta barrearen bidez. Sarrera: 8 euro.
Khea Ziater konpainiaren proposamen berri hau, proiektu hau, beste urrats bat da antzerkiaren eta arte zinematografikoaren arteko harreman-kodeen bilaketan, bai arlo estetikoan, bai arlo narratiboan. La sed del minotauro antiheroiez mintzo da, izaki nahigabetuez eta apur bat desesperatuez, zoriona konkistatzeko borroka galtzeko beldurrari aurre egiten dioten izakiez, gizon eta emakume sendo eta bihotz handikoez. Eta pertsona horiek bat eginda sortzen den indarretik eta argitik hitz egiten du. Elkar gurutzatzen diren istorioen arteko talka eder bat eraiki nahi du obrak, eraldaketa bat, berehalako hondoratzearen eta erreskateko une magikoaren artean. Hotz egiten duen leku bateko geltokitik gertu dagoen kafetegi-taberna txiki batean gertatuko da dena. Mahai gutxi batzuk; leihoetatik kalea bistan, edo, gutxienez, han dabiltzanen oinak; dauden bezeroentzako adinako barra bat; piano bat eta disko-makina bat... Hondoan, biltegi txiki bat eta bainugelako atea. Bezeroak sartu-irtenean dabiltza, maitasunaren bila, eta ia kontuan hartzen ez dituen mundu batetik ihesi. Mundu bidegabea, arrotza eta etsaia gure pertsonaia maiteentzat. Baina, gaur, egun berezia da. Gauza handiak gertatuko dira. Dramaturgia eta zuzendaritza: Alex Gerediaga. Antzezleak: Jon Ander Urresti, Ainhoa Artetxe, Miren Gaztañaga, Arrate Etxeberria eta Txubio Fdez. de Jaúregui. Testuak: Jon Gerediaga eta Alex Gerediaga. Eszenografia eta jantziak: Azegiñe Urigoitia. Argiztapena: Oier Ituarte. Espazioa eta proiekzioak: Javi Andraka. Argazkia: Son Aoujil. Bideoak: Jesus Pueyo. Produkzio-laguntzailea: Paula Bañuelos. Produkzioa eta banaketa: Khea Ziater. Lankidetza: Arriaga Antzokia.
Hauteskunde lehiatik aldentzeko gogoz bazabiltza, programa sozioekonomiko mardulez aspertuta, hainbeste hausnartu eta pentsatzeaz nekatuta... Ez etorri kontzertu honetara. Herritarron beharrez era sakonean arituko zaizkigu Galizakoak ez diren gure lagunak. Benetako debateak eta mundu mailan borborka dauden gaiak taularatuko dituzte Coca D´anxovako kideek. Eta dena nahi beste jateko eta edatekoez gozatzen duzun bitartean! Terraza zerbitzua egongo da. Abian Kultur Elkartea ez da zerbitzarien kalitateaz, ezta musikariek Salem eta Sustrai tabernen inguruan botatako iritziez arduradun egiten.
Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.
Felix Larekiren “Momentos VI” erakusketa hogeita sei lanek osatzen dute. Hiri-pintura, argia eta inguruko kontrasteak eta itsasoaren edertasuna dira erakusketa honen hiru zio nagusiak, eta asmoa du egilearen obraren lan adierazgarrienen aukeraketa bat erakustea bisitariari. Felix Larekik, artista sortzaile eta polifazetikoak, bere “Realismo expresionista” obraren aukeraketa bat erakusten du “Momentos VI” lanean, eta nagusiki naturarekiko, espazio irekiekiko eta itsasoarekiko maitasuna islatzen du. Kutsu hiperrealista nabarmena dute hiri-pinturako paisaia batzuk.
Apirilaren 15etik 21era Urduliz itsasoari buruzko edukietan hezteko eta kontzientziatzeko topagunea bihurtuko da. Hala, Urez Ur Fest jaialdiaren helburua da jendeak itsasoarekiko enpatia eta ulermena garatzea adituen, zientzialarien eta dibulgatzaileen ikuspegiakaz lagunduta. Ekintza guztiak Urdulizko kultur etxean egingo dituzte, Udalak eta Tantak elkarteak antolatuta.
Betiere 16 eta 29 urte arteko gazteentzat zuzenduta, hamaika ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labak: ofimatika klaseak apirilaren 16tik 29ra, Biopatchwork tailerra apirilaren 18an, ohitura atomikoen kurtsoa eta eskalada ikastaroa apirilaren 20an, enplegu eta ikasketen bilaketa eta egunerokoa errazten duten aplikazioen informazioa apirilaren 30ean. Informazio guztia, hemen.
Apirilaren 18an, arrastiko 19:00etan, gaiaren berri emango dute Sopelako Kuadrillak elkartearen sare-sozialetan Apirilak 20an, 18:00etan film laburrak bidali sopekoor@gmail.com helbidera 19:00etan, film laburren emanaldia Kurtzio kultur etxean 20:30ean Aseloth kontzertu akustikoa Antolatzailea: Sopelako Kuadrillak