Kids&Us Getxo-Algortaren eskutik, familia osoarentzat. Aurretiko izen-ematea: getxo@kidsandus.es / algorta@kidsandus.es Lekurik geratzen bada, 30 minutu saioa hasi baino lehenago Dohainik
3 urtetik gorakoentzat Izena ematea beharrezkoa da eta baieztapena jaso: 688883596 Ginkana 2.0. autogidatuarekin familiek eta lagun taldeek (6 urtetik aurrerantz) hezegunea ezagutzeko aukera aparta izango dute kanpoan egiten diren joko eta ekintza desberdinen bitartez. Parte hartzaileak proposatutako puntuetan gelditu beharko dira eta horietako bakoitzean froga bat burutu. Jarduerak 2 ordu irauten du. Esploratzaile txikiak (3 urtetik aurrera) eta Naturaren detektibeak (6 urtetik aurrera) ekintzetan Ingurumen Aretoko inguru naturala ezagutu dezakete, zentzumenen ea esperimentazioaren bidez. Horretarako, Ingurumen Aretoko inguruan zenbait geldialdi egitea planteatzen da, eta hauetan ingurumenarekin lotutako hainbat gai landuko dira. Geldialdiak baratzean, hildako enbor batean, tximeleten oasian, dortoken putzuan eta Arboretumean egiten dira, dinamika ezberdinak burutuz.
Leku-kopurua mugatuta; erreserbak egiteko deitu hona: 651707098
Bizkaiko I. Pentatloi Txapelketa hartuko du Algortako Biotz Alai plazak urriaren 17an, zapatuan. Parte-hartzaileak: Agirre (Ondarroa) Ardeo (Getxo) Ousmane Drame (Barakaldo) Amade (Getxo) Gisasola "Zelai V" (Mallabia) Daniel España (Segovia) Gisasola "Zelai IV" (Mallabia) Probak: 15 jasoaldi 100 kg-ko bola. Giza-proban 2 untze, 400 kg. Aizkora 4 ebaki 45". Txingak 4 untze, 45 kg. Korrika 1.500 metro. Aforoa mugatuta egongo da 108 pertsonara eta segurtasun-neurriak mantenduko dira.
Familia osoarentzako zinema, Kultur Leioako auditoriumean. Gaztelaniaz. Sarrera: 3,5 euro. Iraupena: 99 minutu.
Aztiak taldearen emanaldia, Emakumeak eszenan zirkuituaren barruan. Sarrera: euro 1. Aretoaren edukiera %50ekoa izango da. Sarreren aldez aurreko salmenta Kultur Etxeetan, Berangon erroldatuentzat baino ez, eguaztenetan, 10:00etatik 13:00etara eta 16:00etatik 19:00etara. Erroldatu bakoek lehiatilan erosi ahal izango dute, emanaldiaren egunean bertan.
Boleroak joko ditu 3BLUE taldeak. Sarrera: 3 euro.
Sarrera: 12€ https://ticket.kutxabank.es/janto/main.php?idProvincia=48 Adin guztientzat Lau pertsonatik batek osasun mentalarekin lotutako krisi bat igaroko du bere bizitzan zehar; hala ere, gaiak tabu izaten jarraitzen du. Arazo horri buruz modu argi eta irekian hitz egitea funtsezkoa da. Bi aktore eta gaixotasun mentalaren diagnostikoa duten hiru pertsona eszenan. Antzerki-lengoaia ez-konbentzionala, poetika bisualez josia. Komedia dramatikoa, performancetik gertu dagoena.
José Luis Ágreda ilustratzaile sevillarraren komiki klasikoaren pertsonaiei omenaldia egiten dien Ágreda: Komiki heroiak erakusketa dago ikusgai Romo Kultur Etxean, azaroaren 1era arte. Ekimen hori urriaren 30ean eta 31n azokaren ordez egingo diren Komiki Jardunaldien aurrerakina izango da.