Aterpe Leioa Gazteguneak Zer sortuko duzu? komiki tailerra antolatu du maiatzeko eguenetan egiteko. Arratsaldeetan izango da 17:00etatik 19:00etara. Ekintza hori 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta. Izena emateko eta informazioa eskuratzeko deitu 944 055 850 telefono zenbakira, edo idatzi gazte@leioa.net helbide elektronikora.
Getxoko Jabekuntza Eskolak Mugak: joan ziren emakumeak, iristen diren emakumeak tailerra antolatu du maiatzaren 5 eta 6rako, CEAR Euskadi elkartearen laguntzagaz. Herritar guztientzat zabalik, tailerraren helburua da bi iragaitzazko lurralde eta bi une historiko elkarrizketan jartzea, ikuspegi feministatik eta emakumeen esperientzien bitartez.