Maite Franko ipuin kontalaria arituko da eguen honetan, Leioako Udal Liburutegian, kontu-kontari, 3 eta 4 urtetako umeei. Haur Liburutegian izango da, arratsaldeko 18:00etan hasita.Jarduera euskaraz izango da. Sarrera doan izango da baina ezinbestekoa da aldez aurretik izena ematea.
Getxoko EH Bilduk mahai-ingurua antolatu du, "zaintzaren inguruan hausnartzea beharrezkoa delako, ikuspegi ezberdinetatik, eta errealitate ezberdinak ezagutuz: herri-mugimenduak egiten duen ekarpena, norbanakoek..." Hizlariak: Asier Zamorano (Algortako Zaintza sarea) Lyudmila Montoya (Mujeres con voz) Emma Landin (Ongi Etorri errefuxiatuak Getxo) Patxi Lasa (norbanakoen ekarpena kontatzeko)
Pou anaiekin solasaldia Gorlizko kiroldegiaren rokodromoan maiatzaren 27an 19:00etan
Hizlariak: Garazi Basterretxea, Irati Perez eta Maddalen Cuñado
Aterpe Leioa Gazteguneak Zer sortuko duzu? komiki tailerra antolatu du maiatzeko eguenetan egiteko. Arratsaldeetan izango da 17:00etatik 19:00etara. Ekintza hori 12 eta 30 urte bitarteko gazteentzat dago zuzenduta. Izena emateko eta informazioa eskuratzeko deitu 944 055 850 telefono zenbakira, edo idatzi gazte@leioa.net helbide elektronikora.
Lilagunek sexu-aniztasunaz berba egiteko tailerra antolatu du, maiatzaren 17an ospatzen den Homofobia, Transfobia eta Bifobiaren Aurkako Nazioarteko Egunaren testuinguruan. Saio bi egingo dituzte, hilaren 20an eta 27an, eta, horietan, hainbat sexualitatez arituko dira, Nahia Rojo sexologoa eta psikologoa eta Izaskun Aranbarri sexologo eta LGTB+ militantea. Besteak beste, sexualitateen adierazpen, emozio, interakzio erotiko, gorputz eta plazerei buruzko hausnarketa egingo dute, eta ohiko sinesmenak eta aurreiritziak ere aztertuko dituzte.
Aurten ere, euskaldunak elkartu eta giro lasaian gai zehatz batzuei buruz aritzeko Berbodromoak antolatuko dituzte. Saioak modu bitara egingo dira oraingoan, maiatzaren 26an eta 27an, online eta aurrez aurre, hurrenez hurren. Lehenengo saioa Zoom bidez egingo dute, lauko taldetan batuta; hurrengo egunean, aldiz, saio bi egingo dituzte, Fadurako kiroldegian eta Romo eskolako patioan, lauko taldetan banatuta ere, baina, kasu horretan, aurrez aurre.