Parte-hartzaileak: Elisava, IEFC, Fuga, Univ. Politécnica de Valencia, Mistos, Lens, Efti, BlackKamera MAPS (Lagunik Onenak Betiko) gorabidean diren artista bisualen arteko topaketa bat da. Hainbat eskolatako ikasleek elkar ezagutzeko, beraien lanak elkarbanatzeko, kezkak adierazteko, bakoitzaren proposamenen inguruan hausnartzeko eta elkarlanerako eta ezagutza-sareak ehuntzeko aukera izango dute bertan. Elkarrekin biziko diren asteburu batean, ikasleek batera egoteko, Jaialdiko jardueretan parte hartzeko eta Getxora beraien lanak aurkeztera etorriko diren artistak ezagutzeko aukera izango dute. Aurkeztutako lanetako bat GETXOPHOTO 2022an erakusteko aukeratuko du Jon Uriarte komisarioak.
Ezohiko uda ere izango da aurtengoa, jarduera kulturalei dagokienez behintzat. Hala, urtez urteko jaiak beharrean, udaldi osorako egitaraua prestatu dute oraingoan. Jarduerak eskolan eta Berangoeta kultur etxean jarritako karpetan egingo dituzte; Santa Anako jaietan, aldiz, auzo horretan jarritako karpan izango dira. Ekitaldi guztientzako edukiera mugatuta egongo da, eta aldez aurretik eskuratu beharko dira sarrerak, doan, Berangoeta kultur etxean.
Paloma Rojas akuarelistak Uribe Kostako eta Bilbo inguruko gaiak islatzen dituzten 26 lanen erakusketa egingo du Gorlizeko erakusgelan. Abuztuaren 23tik irailaren 4a arte.
Udako hilabeteetan Bizkaira itzuliko da helburu didaktikoko "La ruta del Arte BBK / Artearen Ibilbidea II" erakusketa ibiltaria; 2018tik, ibilbide arrakastatsua egin du Euskadiko udalerri askotan zehar.
Irailaren 7ra arte zabalik egongo da Caleidoscopio egitasmoaren bigarren edizioan parte hartzeko izena emateko epea. Hori da argazkigintza garaikideari buruzko irudiaren munduari lotutako hezkuntza-programa bat, eta irailetik 2022ko urtarrilera bitartean egingo da. Oraingoan, Helena Goñi artista bisualak, Caleidoscopio ekimenaren sortzaileak, sinergiak batu ditu Begihandi Kultur Elkarteagaz –Getxophoto Nazioarteko Irudi Jaialdiaren bultzatzailea–.
Uda pasatzear dagoela, datozen hilabeteetan izango dira Getxoko auzoetako Aste Kulturalak. Lehenengoa Itzubaltzeta/Romon izango da, irailaren 2tik 5era, eta horren berri eman dute antolatzaileek. Ekintza guztiak Santa Eugenia kaleko aparkalekuan izango dira, eta horietan parte hartu ahal izateko aldez aurretik izena eman beharko da –jarduera bakoitzaren ondoan izen-ematerako linka dago–.