Hitzaren Dantza ekimena jaialdi formatuan dator aurten ere. Bertsolariek, musikariek eta dantzariek ekitaldi berezia eskainiko dute bihar, Muxikebarri antzokian, 19:00etatik aurrera.
Aurora Mora bere instalazio artistikoari azken ikutuak ematen ari da, bere bizitza betirako aldatuko duen deia jasotzen duenean. Posible al da gurea ez den lur batean sustraitzea? Posible, familia eta aberriaren zama gainean dugula, hegaldi propioari ekitea? Eta, gau batean, gure bizitzaren norabidea erabaki beharko bagenu? Esaera zaharrak dioen bezala:“Atzerrian lurra garratz, hoña ibini egik baratz”.
Bihar ospatzen den Adinekoen Nazioarteko Eguna baliatuz, Itzubaltzeta/Romoko Ibar Nagusien Etxea Elkarteak manifestazio-deialdia egin du Lope de Vega kaleko 12. zenbakiko eraikinaren eraisketaren aurka. Bihar, urriaren 1ean, 19:30ean elkartuko dira Santa Eugenia plazan, eta, hortik, manifestazioa egingo dute aipatutako Lope de Vega kaleko eraikinera arte.
Artizarra azken diskoa aurkeztuko dute, kasu honetan, ibilbide berri batean sartu da Kalakan, kantu tradizionalak sonoridade aktualago batzuekin apainduta; zentzua inoiz galdu gabe: Neo-trad electro-world euskal musika estiloan oinarritutako diskoa. Horretarako esperientzia eta kalitatea zaintzen dituzten artistekin lan egin du taldeak, Pello Reparaz, Hugo Imakhoukhene eta Andrew Keelan bezalako musikariekin besteak beste.
Bizarra Lepoan euskara elkarteak eta Bizkaiko Urtxintxa eskolak Astialdiko Begirale ikastaroa eskainiko dugu Getxon. Ikastaroa 2021eko urritik 2022ko maiatzera bitarteko zenbait asteburutan burutuko dugu. Guztira 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko egingo ditugu. Urriaren 1era arte eman daiteke izena hemen: https://forms.gle/rNsKk2haRhRzsmdXA
Urrian berriro ere datorkigu binetaren mundua Getxora. Aurten, Komiki Azokak 19. urteurrena ospatuko du eta hiru egunez, Areetako Geltokia plazak komiki eta merchandising dendek, aldizkariek, fanzineek eta argitaletxeek jarritako 43 postu hartuko ditu eta baita sinatze-txandak ere. Jarduerak: Hitzaldiak, mahai-inguruak, erakusketa… Romo Kultur Etxea Sarrera dohainik (edukiera bete arte) Gainera, Romo Kultur Etxean zenbait jarduera izango dira, esaterako hitzaldiak, mahai-inguruak, erakusketa, fanzineak… Horietan, egileak eta komikiaren eta ilustrazioaren profesionalek parte hartuko dute.
Urriaren 1etik 3ra bitartean, askotariko ekintzak hartuko ditu Getxoko Malakate plazak. Ekitaldi guztiak doakoak izango dira, baina edukiera mugatua izango dute. Hortaz, derrigorrezkoa izango da aldez aurretik izena ematea eta musukoa erabiltzea.