Urriaren 14an Getxon Barria toponimia ibilbidea egingo dugu 18:30ean hasita. Neguriko Karmengo elizan geratuko gara ibilbideari hasiera emateko. Parte hartzeko izena eman behar da: idatzi getxo.toponimia@gmail.com edo deitu 688 635 350 telefonora. Ibilbideak euskaraz eta doan dira.
Beste urte batez, Plentziako Udalak eta Calibre 38 aldizkari digitalak Lanbro Beltza topaketak antolatu dituzte Plentzian. Eleberri beltzaren inguruko IX. jardunaldi hauetan hainbat idazle eta adituk parte hartuko dute egunetik zapatura, urriaren 14tik 16ra, egingo dituzte solasaldi eta mahai-inguruetan. Gainera, Nazioarteko Ipuin Lehiaketaren irabazleak ere izendatuko dituzte.
Getxoko Arte Eszenikoen 39. jardunaldiek bigarren asteari hasiera emango diote bihar. Urriaren 12tik 17ra, Muxikebarrik helduentzako eta haurrentzako antzezkizunak eta dantza saioak eskainiko hartuko ditu: guztira, bost ikuskizun izango dira bertan. Lan guztiak 19 00etan izango dira, hilaren 17ko haurrentzako muntaia izan ezik, 17:00etan hasiko dena. Sarrerak Kultura Gelako ohiko kanaletan eros daitezke.