Aniztasun funtzionaleko laguntza-sektorean lan egiten duen Gaude elkarteko langileek mobilizazioa egingo dute gaur, abenduaren 9an, 17:30ean, Areetako Xake plazan. Hitzarmen duina aldarrikatzeko protesta izango da, salatu dutenez, beraien behin-behinekotasuna % 40koa baita; gainera, pairatzen duten lan-prekarietateagaz amaitzea eta KPIaren eguneratzea eta langileak hautatzeko irizpide objektiboak ere exijituko dituzte, besteak beste.
Salaketa antzezlan laburrak Bilboko Pabellon 6ko VIII Teatro Arineko Jardunaldien Kriselu saria jaso du, aurten erakutsi diren antzezlanen artean, euskarazko antzezlan onenari emandako saria, alegia. Bestetik, Mikel Martinezek eta Gaizka Chamizok Aktore Onenen saria jaso dute baita ere.Goiatz Lanbandibarrek idatzia, Mikel Martinezek zuzendua eta Mikel bera eta Gaizka Chamizo aktore lanetan aritzen direla, 2019ko CAFE BAR BILBAO Teatro Laburreko saria jaso zuen baita ere, euskarazko antzezlanen alorrean. Sari horren harira, CAFE BAR BILBAO eta TARTEAN TEATROA-ren laguntza jaso du testutik eszenara eramateko orduan.
Aste akabu honetan izango diren Hezetasuna auzoko ekintzen lekukoa hartuko du Algortako Aste Kulturalak abenduaren 3an. Izan ere, zazpi egunez, askotariko ekimenak egingo dituzte Bihotz Alai plazan; kontzertuak, antzerkiak, erakusketak, tailerrak, bertso-saioa, eta beste hamaika aukera egongo dira, doan. Horietaz gozatu ahal izateko, baina, antolatzaileek "laster" zabalduko duten lotura batean izena eman beharko da.