Paula Kasaresek eskainitako hitzaldia. Haur Hezkuntzan umeen aurrematrikulazioa egin behar duten gurasoei zuzenduta, gurasoei orokorrean, begiraleei eta hezitzaileei. Matrikulazio aukera eskaintzen duten hizkuntza-ereduei buruzko heziketa hitzaldia antolatu familientzat, sortu ohi diren mota desberdinetako zalantzak argitze aldera. Doan. Izena emateko: labur.eus/paulakasares Getxoko Udala eta Sendi egitasmoak elkarlanean antolatuta.
Ecuador Etxea eta Baskale elkarteen ekimenez, pentsionisten lau urteotako borrokaren berri emateko argazki-erakusketa hartuko du egunotan Algortako Abian kultur elkarteak. Aurkezpena bihar, urtarrilaren 2an, egingo dute, eguerdiko 13:00etan. Erakusketa hilabete osoan egongo da ikusgai.