Igandea, maiatzak 8



11:00

Elkartasun Jaialdia

Txiberri taberna, Urduliz | Musika

Elkartasun Jaialdia Txiberri taberna

11:00

Errepresaliatuen aldeko elkartasun-jaialdia

Txiberri taberna, Urduliz | Jaiak

Urdulizko Txiberri tabernan errepresaliatuen aldeko elkartasun-jaialdia egingo du Kandelaria kultur elkarteak, domekan, maiatzaren 8an. 11:00etatik aurrera, hainbat jarduera antolatuko dituzte: elkartasun-azoka, tonbola eta umeentzako Sorgina Txirulina ipuin-kontalaria, besteak beste. Horretaz gain, eguerdian, Andaluziatik etorritako No Somos tu Rollo eta Er Duende taldeen emanaldiak egongo dira, eta Potatao talde ezagunaren reggae kontzertuak itxiko du egitaraua.

Errepresaliatuen aldeko elkartasun-jaialdia Txiberri taberna

Urdulizko Txiberri tabernan errepresaliatuen aldeko elkartasun-jaialdia egingo du Kandelaria kultur elkarteak, domekan, maiatzaren 8an. 11:00etatik aurrera, hainbat jarduera antolatuko dituzte: elkartasun-azoka, tonbola eta umeentzako Sorgina Txirulina ipuin-kontalaria, besteak beste. Horretaz gain, eguerdian, Andaluziatik etorritako No Somos tu Rollo eta Er Duende taldeen emanaldiak egongo dira, eta Potatao talde ezagunaren reggae kontzertuak itxiko du egitaraua.


12:00

Kanpomartxo

Erandiogoikoko Euskadi plaza, Erandio | Jaiak

Berbots Erandioko euskaltzaleen topaguneak berriz ere ospatuko du Kanpomartxo jaialdia aurten; maiatzaren 8an izango da, domekan, Erandiogoikoan. Euskararen aldeko jaialdiaren itzulerarako egun osoko egitarau oparoa antolatuko dute, COVID-19aren izurritearen ondorioz 2020ko martxotik jaialdia etenda egon ostean.

Kanpomartxo Erandiogoikoko Euskadi plaza

Berbots Erandioko euskaltzaleen topaguneak berriz ere ospatuko du Kanpomartxo jaialdia aurten; maiatzaren 8an izango da, domekan, Erandiogoikoan. Euskararen aldeko jaialdiaren itzulerarako egun osoko egitarau oparoa antolatuko dute, COVID-19aren izurritearen ondorioz 2020ko martxotik jaialdia etenda egon ostean.


15:00

Leioako pintura-lehiaketa

Kultur Leioa, Leioa | Lehiaketak

Udaberriak bezala, maiatzean kulturak eztanda egingo du Leioan; izan ere, hilaren amaieran egingo duten Umore Azokaren aurretik, maiatzaren 8an, udalerriko kaleak hainbat artistarentzako inspiraziorako lekuak izango dira, egun horretan egingo duten pintura-lehiaketan. Aurreko edizioetan ez bezala, aurten ez da gehiengo adin-mugarik egongo.

Leioako pintura-lehiaketa Kultur Leioa

Udaberriak bezala, maiatzean kulturak eztanda egingo du Leioan; izan ere, hilaren amaieran egingo duten Umore Azokaren aurretik, maiatzaren 8an, udalerriko kaleak hainbat artistarentzako inspiraziorako lekuak izango dira, egun horretan egingo duten pintura-lehiaketan. Aurreko edizioetan ez bezala, aurten ez da gehiengo adin-mugarik egongo.



10:00
20:00

Erakusketa: "Dragoiak, izaki fantastikoak"

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Apirilaren21etik maiatzaren 14ra. Dragoiaren mitoa Lurreko ia kultura guztietan agertzen da. Batzuetan izaki onberak dira eta zorte ona dakarte –Txinan eta Asiako hego-ekialdean, adibidez–; baina, beste batzuetan izaki maltzurrak dira eta beldurra sortzen dute bizi diren inguruan. Are gehiago, aingeru gaiztoak dragoien ezaugarriak bereganatu zituen deabru bilakatzean (adarrak, min­tzezko hegoak, ezkatak eta buztan puntazorrotza). Eta izaki beldurgarri horrek badu bere izateko arrazoia: dragoi beldurgarriak aurkaratzen dituztenak heroitzat hartzea. Zenbat eta beldurgarriagoa, arriskutsuagoa eta gaiztoagoa izan dragoia, orduan eta kemen, meritu edo Jainkoaren argitzapen handiagoa du izaki hura desafiatzen edo garaitzen duenak. Erakusketa honetako figurak Tira ta Floja taldeak zenbait dragoi motari buruz egindako interpretazio pertsonalak dira. Erakusketan, halaber, gaiari lotutako kondairak berrikusi eta gure ustez mitorik unibertsalenaren jatorria zein izan daitekeen aztertzen dugu.

Erakusketa: "Dragoiak, izaki fantastikoak" Kultur Leioa

Apirilaren21etik maiatzaren 14ra.

Dragoiaren mitoa Lurreko ia kultura guztietan agertzen da. Batzuetan izaki onberak dira eta zorte ona dakarte –Txinan eta Asiako hego-ekialdean, adibidez–; baina, beste batzuetan izaki maltzurrak dira eta beldurra sortzen dute bizi diren inguruan. Are gehiago, aingeru gaiztoak dragoien ezaugarriak bereganatu zituen deabru bilakatzean (adarrak, min­tzezko hegoak, ezkatak eta buztan puntazorrotza). Eta izaki beldurgarri horrek badu bere izateko arrazoia: dragoi beldurgarriak aurkaratzen dituztenak heroitzat hartzea. Zenbat eta beldurgarriagoa, arriskutsuagoa eta gaiztoagoa izan dragoia, orduan eta kemen, meritu edo Jainkoaren argitzapen handiagoa du izaki hura desafiatzen edo garaitzen duenak.

Erakusketa honetako figurak Tira ta Floja taldeak zenbait dragoi motari buruz egindako interpretazio pertsonalak dira. Erakusketan, halaber, gaiari lotutako kondairak berrikusi eta gure ustez mitorik unibertsalenaren jatorria zein izan daitekeen aztertzen dugu.



10:00
10:00

Bide luzea berdintasunerantz: emakumeak Euskadin XX. mendean

Josu Murueta kultur etxea, Erandio | Erakusketak

Emakumeek beren eskubideen eta berdintasunaren alde egindako borroka erakusten duen argazki-bilduma daborduko ikusgai dago Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean. Bide luzea berdintasunerantz: emakumeak Euskadin XX. mendean esposizioa ekainaren 17ra arte egongo da.

Bide luzea berdintasunerantz: emakumeak Euskadin XX. mendean Josu Murueta kultur etxea

Emakumeek beren eskubideen eta berdintasunaren alde egindako borroka erakusten duen argazki-bilduma daborduko ikusgai dago Astrabuduko Josu Murueta kultur etxean. Bide luzea berdintasunerantz: emakumeak Euskadin XX. mendean esposizioa ekainaren 17ra arte egongo da.



17:00
18:30

Andra Mariko jaiak

Getxoko Andra Mari auzoa, Getxo | Jaiak

Andra Mariko jaiak Getxoko Andra Mari auzoa

Agenda herriak

Egutegia

Ekaina
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30      
Uztaila
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31

Urte osoko agenda ikusi »»