Beharrezkoa da aurretik izena ematea: https://egizu.eus/ekitaldiak/irakurzaleen-txokoa-azken-etxea/
Barikutik aurrera, negua bukatzear dagoela ospatzeko eta kalera mozorrotuta ateratzeko hainbat festa eta jarduera egingo dituzte eskualdean. Hemen duzue Uribe Kostako udalerrietan egingo dituzten adin eta gustu guztientzako moduko ekintzen egitarau-bilduma. Prest duzu mozorroa?
Ikasle Abertzaleak taldeak Herri Unibertsitate Nazionala martxan jarriko du otsailaren 22tik 23ra, Leioako EHUko campusean. Aurtengo ediziorako, hainbat hitzaldi, manifestazio bat eta zenbait aisialdi eskaintza antolatu dituzte.
Adineko pertsonak erdigunean izango dituen Euskadiko lehenengo jaialdia hartuko du Getxok otsailean, Silver Film Festival (S/FF) izenekoa. Antolatzaileek azaldu dutenez, ekimenak zinemari eta pertsona nagusiei lotutako bestelako hainbat ekimen hartuko ditu, "baina betiere publiko guztiarentzat pentsatuta". Getxora heldu aurretik, jaialdiak lehenengo geldialdia egingo du Bilbon, otsailaren 15etik 17ra.
Haszten elkarteak gurpildun aulkientzako zirkuitu bat antolatu du Artea merkataritza-guneagaz batera aniztasun funtzionalaren inguruan kontzientziatzeko asmoz. Egitasmoa otsailaren 23etik 25era izango da, Artea merkataritza-guneko Zara dendaren ondoan, eta publiko guztientzako hainbat jarduera ere egongo dira.