Adin eta maila guztietako eskalatzaileentzako ekintza izango da, eta parte hartzeko 45 minutu lehenago bertaratzeagaz nahikoa izango dela azaldu dute antolatzaileek. Leioa Mendi Taldeko kideek nabarmendu dutenez, "ilusio handiagaz ekingo diogu edizio berri honi eta aurreko aldietako arrakasta gainditzeko gogoakaz gaude".
Martxoaren 8a dela eta, Lemoizko Udalak, Bizkaiko Foru Aldundiaren laguntzarekin, antzerki-emanaldi bat antolatu du, martxoaren 7an, arratsaldeko 18:00etan, Armintzako Kultur Etxean. “Piztu! Emakumeon Energia” du izena antzerki saioak eta Eidabe Ekimen Kulturalak antzerki konpainiaren eskutik dator Lemoizera. Ikuskizunak emakume zientzialariak errebindikatzen ditu historiako zientzialari garrantzitsuenetako bati, Marie Curieri, Nobel saria lortu zuen lehen emakumeari, egindako omenaldi baten bidez.
Martxoak 5, igandea 11:00 Kontzentrazioa eta idazkiaren irakurketa (Elortza plazan) 11:30 Kalejira eta triki-poteoa feminista 13:00 Baldosa berriaren inaugurazioa (Berdintasunerako bidea) Martxoak 8, asteazkena Manifestazioak martxoak 8 Bilbon Martxoak 10, ostirala 18:30 Zinema genero ikuspegiarekin: “En un muelle de Normandía” (Kultur Etxean)
Barrikako Emakumeen Hitza elkarteak eta tokiko Udalak genero ikuspegia izango duen zinema-foruma antolatu du martxoaren 3rako, barikurako, Emakumeen Nazioarteko Egunaren aurretik. Horretan, Cinco lobitos filma proiektatuko dute, 18:00etan. Martxoaren 8an, berriz, elkarteak elkarretaratzea egingo du Emakumeen Biribilgunean, 12:30ean, eta bertan manifestua irakurriko dute, udal-ordezkariakaz batera. Arrastian, 15:00etan, emakumeen omenezko VIII. bazkaria egingo dute.
Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira. Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira. Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira: martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean. Izen-emateko: 619 93 55 41 / egizugetxo@gmail.com