Igandea, martxoak 12



10:00

Haurtzaroko Basoa

Moana hoteletik gertu, Urduliz | Umeentzako jarduerak

Landaketa tailerra eta konpostaje tailerra.

Haurtzaroko Basoa Moana hoteletik gertu

Landaketa tailerra eta konpostaje tailerra.


10:00

Zuhaitz-landaketa Lemotza errekako erriberan

Lemotza erreka, Sopela | Bertsolaritza

Sopelako Eraztun Berdearen ekimenean aurrera egiten jarraitzeko zuhaitz-landaketa deitu du Sopelako Eraztun Berdearen Kontseiluak. Jarduketa horren bitartez Lemotza errekaren inguruan 4.000 metro koadroko berdegunea berreskuratu gura dute herritarren gozamenerako.

Zuhaitz-landaketa Lemotza errekako erriberan Lemotza erreka

Sopelako Eraztun Berdearen ekimenean aurrera egiten jarraitzeko zuhaitz-landaketa deitu du Sopelako Eraztun Berdearen Kontseiluak. Jarduketa horren bitartez Lemotza errekaren inguruan 4.000 metro koadroko berdegunea berreskuratu gura dute herritarren gozamenerako.


10:00

Urdulizko Haurtzaroko Basoaren bigarren edizioan

Urdulizko hilerriaren ondoko lursaila, Urduliz | Umeentzako jarduerak

Urdulizko Udalak Haurtzaroko Basoak egitasmoaren bigarren edizioa abiatuko du domeka honetan, martxoaren 12an, Tantak elkarteak zuzenduta. Proiektua 2022ko otsailean hasi zuten, eta xede nagusia da ingurumen-kontzientzia sortzea, baita udalerriko ingurune naturala ezagutzea eta zaintzea ere. Horretarako, herriko haurrek landatutako zuhaitz autoktonoak dituen udalerriko baso bat birpopulatuko dute.

Urdulizko Haurtzaroko Basoaren bigarren edizioan Urdulizko hilerriaren ondoko lursaila

Urdulizko Udalak Haurtzaroko Basoak egitasmoaren bigarren edizioa abiatuko du domeka honetan, martxoaren 12an, Tantak elkarteak zuzenduta. Proiektua 2022ko otsailean hasi zuten, eta xede nagusia da ingurumen-kontzientzia sortzea, baita udalerriko ingurune naturala ezagutzea eta zaintzea ere. Horretarako, herriko haurrek landatutako zuhaitz autoktonoak dituen udalerriko baso bat birpopulatuko dute.


10:30

Tour Eguna

San Nikolas plaza eta Biotz Alai plaza, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Getxon egingo dute domeka honetan, martxoaren 12an, Tour Eguna; Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Frantziako Tourraren antolakuntzaren ekimen ludiko eta dibulgatiboa da, Bilbok eta Bizkaiko hainbat udalerrik, tartean Getxo, uztailaren 1ean Frantziako lasterketaren hasieran izango duten protagonismoa ospatzeko.

Tour Eguna San Nikolas plaza eta Biotz Alai plaza

Getxon egingo dute domeka honetan, martxoaren 12an, Tour Eguna; Bizkaiko Foru Aldundiaren eta Frantziako Tourraren antolakuntzaren ekimen ludiko eta dibulgatiboa da, Bilbok eta Bizkaiko hainbat udalerrik, tartean Getxo, uztailaren 1ean Frantziako lasterketaren hasieran izango duten protagonismoa ospatzeko.


11:00

Elkartasun azoka eta herri bazkaria

Txiberri taberna, Urduliz | Bestelakoak

Martxoaren 12ko goizean zehar, 11:00etatik 15:00etara, elkartasun azoka Urdulizko Txiberri tabernako frontoian.  Eta ostean herri bazkaria: paella eta postrea 8 euroan. Apuntatzeko aukera gaurtik aurrera Txiberrin bertan ala 656 536 171 telefonora mezua bidalita. 

Elkartasun azoka eta herri bazkaria Txiberri taberna

Martxoaren 12ko goizean zehar, 11:00etatik 15:00etara, elkartasun azoka Urdulizko Txiberri tabernako frontoian.  Eta ostean herri bazkaria: paella eta postrea 8 euroan. Apuntatzeko aukera gaurtik aurrera Txiberrin bertan ala 656 536 171 telefonora mezua bidalita. 



Erakusketa ibiltaria: "Nik ere gehitzen dut"

Erakusketa ibiltaria, Barrika Berango Gorliz Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz | Erakusketak

Erakusketa ibiltaria: "Nik ere gehitzen dut" Erakusketa ibiltaria


19:00
19:00

Tailerra: Txatxarrak idazketa talde feminista

Azebarri Kultura Elkartea, Getxo | Ikastaroak eta tailerrak

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira. Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira. Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira:  martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean. Izen-emateko:  619 93 55 41  / egizugetxo@gmail.com

Tailerra: Txatxarrak idazketa talde feminista Azebarri Kultura Elkartea

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira.

Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira.

Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira:  martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean.

Izen-emateko:  619 93 55 41  / egizugetxo@gmail.com

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»