Igandea, apirilak 23



09:30

Marinda mendia ezagutuko dute domeka honetan Etzandarri euskal mendi-taldeko kideek

Armintzako autobus geltokia, Lemoiz | Irteerak eta txangoak

Gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak neska-mutilakaz beste irteera bat prestatu du domeka honetarako, hilaren 23rako. Oraingo honetan, Marinda mendia ezagutuko dute, Gibijo mendilerroko gailurrik altuena, Arabako Kuartango eskualdean dagoena. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da, goizeko 09:30ean.

Marinda mendia ezagutuko dute domeka honetan Etzandarri euskal mendi-taldeko kideek Armintzako autobus geltokia

Gaztetxoen artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak neska-mutilakaz beste irteera bat prestatu du domeka honetarako, hilaren 23rako. Oraingo honetan, Marinda mendia ezagutuko dute, Gibijo mendilerroko gailurrik altuena, Arabako Kuartango eskualdean dagoena. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da, goizeko 09:30ean.


10:00

Kostaldeko garbiketa

Astondo, Gorliz | Bestelakoak

Itsasargirako bideak, pinudia eta labarrak, Goazen Up elkartearen eskutik.

Kostaldeko garbiketa Astondo

Itsasargirako bideak, pinudia eta labarrak, Goazen Up elkartearen eskutik.


10:30

Leioako Arboretuma ezagutzeko irteera

Sakoneta kiroldegia, Leioa | Irteerak eta txangoak

Ama Lurraren Nazioarteko Eguna dela eta, domekan, hilaren 23an, Leioako campusean dagoen Arboretumeko landare-biodibertsitatea ezagutzeko familientzako bisita gidatua egingo dute. 10:30ean jarri dute hitzordua oinez igo gura direnentzat; aldiz, Arboretumean 11:30ean elkartuko dira bisitari ekiteko.  

Leioako Arboretuma ezagutzeko irteera Sakoneta kiroldegia

Ama Lurraren Nazioarteko Eguna dela eta, domekan, hilaren 23an, Leioako campusean dagoen Arboretumeko landare-biodibertsitatea ezagutzeko familientzako bisita gidatua egingo dute. 10:30ean jarri dute hitzordua oinez igo gura direnentzat; aldiz, Arboretumean 11:30ean elkartuko dira bisitari ekiteko.  


18:00

Haurrentzako antzerkia: 'Pinocchio'

Berangoko Antzokia, Berango | Umeentzako jarduerak

5 urtetik gorakoentzako haur antzerkia. Sarrerak 4 euro balio ditu.  Denok ezagutzen dugun pertsonaiaren abentura dibertigarriak.

Haurrentzako antzerkia: 'Pinocchio' Berangoko Antzokia

5 urtetik gorakoentzako haur antzerkia. Sarrerak 4 euro balio ditu. 

Denok ezagutzen dugun pertsonaiaren abentura dibertigarriak.


18:00

Umeentzako antzerkia: "Kelonia eta Itsasoa"

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Antzerkia

Ilargirik gabeko gau batez jaioko da dordoka txiki bat , hondartzan. Bere senak argi eta garbi adieraziko dio itsasora iristeko izarrek ur gainean egiten duten isla jarraitu behar duela. Hala ere, zibilizazioko argiek nahastuta, hirian barrena murgilduko da, guztiz ezberdina den mundu batera.  Abesti itxurako istorio bat da Kelonia, adiskidetasunari eta biziraupenari buruzkoa. Dortoka txikiak bere lekua bilatu beharko du, batzuei mesede egiten dienak beste batzuei kalte egin diezaiokeen (eta alderantziz) mundu batean.  Istorio xamur eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektuen antzerkiaren bidez. Sarrera: 3/5 euro

Umeentzako antzerkia: "Kelonia eta Itsasoa" Kurtzio kultur etxea

Ilargirik gabeko gau batez jaioko da dordoka txiki bat , hondartzan. Bere senak argi eta garbi adieraziko dio itsasora iristeko izarrek ur gainean egiten duten isla jarraitu behar duela. Hala ere, zibilizazioko argiek nahastuta, hirian barrena murgilduko da, guztiz ezberdina den mundu batera. 

Abesti itxurako istorio bat da Kelonia, adiskidetasunari eta biziraupenari buruzkoa. Dortoka txikiak bere lekua bilatu beharko du, batzuei mesede egiten dienak beste batzuei kalte egin diezaiokeen (eta alderantziz) mundu batean. 

Istorio xamur eta dibertigarria, antzoki bateko bastidoreen artean kontatua, zuzeneko musikaren eta objektuen antzerkiaren bidez.

Sarrera: 3/5 euro



19:00
19:00

Tailerra: Txatxarrak idazketa talde feminista

Azebarri Kultura Elkartea, Getxo | Ikastaroak eta tailerrak

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira. Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira. Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira:  martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean. Izen-emateko:  619 93 55 41  / egizugetxo@gmail.com

Tailerra: Txatxarrak idazketa talde feminista Azebarri Kultura Elkartea

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira.

Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira.

Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira:  martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean.

Izen-emateko:  619 93 55 41  / egizugetxo@gmail.com



10:00
23:59

Mikrokontakizunen lehiaketa: Ama Lurraren Mundu Eguna

Ingurumen Aretoa, Getxo | Bestelakoak

Lehiaketa honetan parte-hartzaileek Ama Lurraren inguruko kontakizun labur bat sortu beharko dute (150-180 hitz) esaldi honetatik abiatuta: “zarata hori etengabe entzuten zen…”. Lehiaketa bi kategoriatan banatuko da, bata haurrentzat (6 eta 11 urte bitartean) eta bestea gazteentzat (12 eta 17 urte bitartean), eta kategoria bakoitzerako saria produktu ekologikoen saski bat izango da, eta kontakizuna Ingurumen Aretoko Sare Sozialetan eta Blogean argitaratuko da. Apirilaren 1eko goizeko 10:00etatik 30eko 00:00etara parte hartu ahal izango da. Mikrokontakizunak info@ingurumenaretoagetxo.eus helbidera bidali behar dira, eta gure sare sozialen bidez partekatuko ditugu. Lehiaketaren oinarriak HEMEN kontsulta ditzakezu.

Mikrokontakizunen lehiaketa: Ama Lurraren Mundu Eguna Ingurumen Aretoa

Lehiaketa honetan parte-hartzaileek Ama Lurraren inguruko kontakizun labur bat sortu beharko dute (150-180 hitz) esaldi honetatik abiatuta: “zarata hori etengabe entzuten zen…”.

Lehiaketa bi kategoriatan banatuko da, bata haurrentzat (6 eta 11 urte bitartean) eta bestea gazteentzat (12 eta 17 urte bitartean), eta kategoria bakoitzerako saria produktu ekologikoen saski bat izango da, eta kontakizuna Ingurumen Aretoko Sare Sozialetan eta Blogean argitaratuko da.

Apirilaren 1eko goizeko 10:00etatik 30eko 00:00etara parte hartu ahal izango da.

Mikrokontakizunak info@ingurumenaretoagetxo.eus helbidera bidali behar dira, eta gure sare sozialen bidez partekatuko ditugu.

Lehiaketaren oinarriak HEMEN kontsulta ditzakezu.



11:59
11:59

Erakusketa zientifiko-kulturala: 'Irulegi eta Algerren eskuen esanahia'

Plaza Beltza kulturgunea, Sopela | Erakusketak

Plentziako liburutegian. Hile osoan zehar.

Erakusketa zientifiko-kulturala: 'Irulegi eta Algerren eskuen esanahia' Plentziako Liburutegia, Goienkale Kalea

Plentziako liburutegian. Hile osoan zehar.



10:30
14:30

Liburuaren mundua nagusi izango da aste-akabuan Algortako erdigunean

Getxo | Azokak

Getxoko Liburu Azoka bere ohiko lekura itzuliko da aurten. Hala, hainbat liburu-dendaren etxolak egongo dira apirilaren 21etik 23ra bitarteko aste-akabuan Algortako Telletxe plazan. Era berean, liburutegien zerbitzuko etxola bat ere egongo da eta, ohi legez, liburuen munduari lotutako hainbat ekintza egingo dituzte inguruan.

Liburuaren mundua nagusi izango da aste-akabuan Algortako erdigunean

Getxoko Liburu Azoka bere ohiko lekura itzuliko da aurten. Hala, hainbat liburu-dendaren etxolak egongo dira apirilaren 21etik 23ra bitarteko aste-akabuan Algortako Telletxe plazan. Era berean, liburutegien zerbitzuko etxola bat ere egongo da eta, ohi legez, liburuen munduari lotutako hainbat ekintza egingo dituzte inguruan.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»