Tomaxen Abenturak pailazo taldeak "Bi ipuin" ikuskizuna aurkeztuko du Urdulizko Kultur Etxean. Muxi eta Tomax liburutegira joan dira, eta, bertan, bi ipuin aukeratuko dituzte: ”Ahatetxo itsusia” eta “Txanogorritxo”. Bi ipuin horiek bere erara antzezten saiatuko dira. Lan guztietan bezala, umorea, magia, kantak eta dantzak erabiliz. 18:00etan, sarrerak 4,10 euro balio du.
Jubis Beti Lagunak Urdulizko jubilatuen elkartearen lehenengo emanaldia bihar arratsaldean izango da udalerriko Antsonekoa plazan, 19:00etan. 20 lagun inguruk osatzen dute abesbatza hau, eta, gehienak, emakumeak dira. Hilabete andana entseguakaz ibili ostean, Urdulizko herriari emanaldi bat eskainiko dioten lehenengo aldia izango da, eta, euren errepertorioan, euskarazko eta gaztelaniazko kantak abestuko dituzte.
Gero eta hurbilago daude udako jaiak, eta Leioan eskualdeko festa berezienetako bategaz abiatuko dituzte Lamiakoko jaiak: Maskarada. Egun horretan, Mari, Sugaar eta gainontzeko izaki mitologikoen ikuskizunak hasiera emango diete barikutik domekara bitartean ospatuko dituzten festei. Hemen duzue egun horietan ederto pasatzeko moduko egitaraua.
Multiekintzak doan, 6 eta 12 urteko umeei zuzenduta. Gorlizko Ikastetxeko patioan. Bariku guztietan, 17:30etik 19:00etara. Maiatzaren 12an: puxika jokoak. Maiatzaren 19an: munduko jolasak. Maiatzaren 26an: herri kirolak. Ekainaren 2an: olinpiadak. Ekainaren 9an: multikirolak. Ekainaren 16an: ur jolasak.
Maiatza, ekaina, iraila eta urriko barikutan, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten 7 udalerrietan, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte. Helburua da txikienei ingurugiroarekiko errespetua sustatzea, besteak beste: baliabide naturalak modu egokian erabiltzearen arduraz sentsibilizatzea, hondakin gutxiago sortzearen garrantziaz jabe araztea eta birziklatzea eta berrerabiltzea bultzatzea. Parte hartzaile kopurua irekia da, eta 4 urtetik gorako umeei zuzenduta dago tailerra.
Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira. Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira. Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira: martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean. Izen-emateko: 619 93 55 41 / egizugetxo@gmail.com