Larunbata, azaroak 18

09:00

Kulturaldia 2023 azaroaren 18an iritsiko da Lemoizera kalejira mitologiko bategaz

Lemoiz | Bestelakoak

Beste urte batez Lemoizek bat egin du Kulturaldiagaz, Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak eskualdean euskararen erabilera indartzeko sustatutako ekimenagaz. Ekitaldi berezia egingo dute aurten Lemoizen: kalejira mitologiko musikatua eta didaktikoa Armintzako kaleetan zehar.

11:00

Plastikoen hondakinen garbiketa Butroi ibaian

Butroeko gazteluan, Plentzia | Irteerak eta txangoak

Butroiko gazteluan elkartuko dira.

Plastikoen hondakinen garbiketa Butroi ibaian Butroeko gazteluan

Butroiko gazteluan elkartuko dira.

11:00

Goazen Up elkarteak Butroe ibaiaren garbiketa antolatu du azaroaren 18rako

Butroeko aparkalekua, Lemoiz Plentzia | Bestelakoak

Goizeko 11:00etan geldituko dira garbiketaren parte hartzaileak azaroaren 18an, zapatuan, Butroeko aparkalekuan. Batzuk oinez egingo dute ibaiaren garbiketa, beste batzuk, ostera, paddle supean. Hala, Goazen Up elkarteko kideek gogoratu dute arropa erosoa eta beroa eraman behar dela.

Goazen Up elkarteak Butroe ibaiaren garbiketa antolatu du azaroaren 18rako Butroeko aparkalekua

Goizeko 11:00etan geldituko dira garbiketaren parte hartzaileak azaroaren 18an, zapatuan, Butroeko aparkalekuan. Batzuk oinez egingo dute ibaiaren garbiketa, beste batzuk, ostera, paddle supean. Hala, Goazen Up elkarteko kideek gogoratu dute arropa erosoa eta beroa eraman behar dela.

11:00

Sopelako Kuadrillak taldeak Musikaren Eguna ospatuko dute azaroaren 18an

Sopela | Musika

Zuzeneko musika sustatzeko eta musika talde lokalak bultzatzeko helburuagaz, azaroaren 18an, zapatuan, musikaren eguna antolatu du Sopelako Kuadrillak taldeak. Hala, egun osoko egitaraua prestatu dute Sopelako kaleak "berriz ere kolorez eta alaitasunez betetzeko". Bazkarian izena emateko, kuadrilla bakoitzak mezu bat bidali beharko du sopekoor@gmail.com helbidera azaroaren 14a baino lehenago.

18:00

Santa Zezilia musika-emanaldiak

Altzagako kiroldegia, Erandio | Musika

Azaroak 18, zapatuan, 18:00etatik aurrera: Hogar Extremeño, Astrabudua Kantetan eta Kantagunea Altzaga. Centro León y Castilla, Trabudu instrumental eta Trabudu Dantzari Taldea. Asociación Cultural Boliviana de Erandio. 

Santa Zezilia musika-emanaldiak Altzagako kiroldegia

Azaroak 18, zapatuan, 18:00etatik aurrera:

  • Hogar Extremeño, Astrabudua Kantetan eta Kantagunea Altzaga.
  • Centro León y Castilla, Trabudu instrumental eta Trabudu Dantzari Taldea.
  • Asociación Cultural Boliviana de Erandio. 

16:30
16:30

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Ikastaroak eta tailerrak

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte Kurtzio kultur etxea

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

16:00
19:00

Ekin Bidaia gazte ekintzailetzako programa abiarazi dute Uribe Kostan

Leioa enpresen mintegia, Barrika Berango Gorliz Leioa Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz Uribe Kosta | Ikastaroak eta tailerrak

Ekin Bidaia gazteekintzailetzako programa abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostan eskualdeko Udalakaz duen Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez. Programa horrek ideia batetik abiatutako proiektu ekintzaileei laguntza ematen die, kontzeptu horretan sakonduz eta abian jartzeagaz lotutako alderdi guztiak landuz. Horretarako, bidaiaren analogia erabiliko dute: irteeratik (ideia) helmugaraino (azken proiektua), geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko ondorengo inprimakia bete daiteke urriaren 19a baino lehen: izen-ematea hemen.

Ekin Bidaia gazte ekintzailetzako programa abiarazi dute Uribe Kostan Leioa enpresen mintegia

Ekin Bidaia gazteekintzailetzako programa abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostan eskualdeko Udalakaz duen Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez. Programa horrek ideia batetik abiatutako proiektu ekintzaileei laguntza ematen die, kontzeptu horretan sakonduz eta abian jartzeagaz lotutako alderdi guztiak landuz. Horretarako, bidaiaren analogia erabiliko dute: irteeratik (ideia) helmugaraino (azken proiektua), geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko ondorengo inprimakia bete daiteke urriaren 19a baino lehen: izen-ematea hemen.

18:00
18:00

Etxeko txikienentzako hamaika jarduera antolatu dituzte azarorako Barrikan

Ludoteka, Barrika | Umeentzako jarduerak

Azaroagaz batera, Ludotekak hainbat jarduera prestatu ditu Barrikako umeentzat: mahai jokoak, sukaldaritza, kirola eta eskulanak.

Etxeko txikienentzako hamaika jarduera antolatu dituzte azarorako Barrikan Ludoteka

Azaroagaz batera, Ludotekak hainbat jarduera prestatu ditu Barrikako umeentzat: mahai jokoak, sukaldaritza, kirola eta eskulanak.

10:43
20:30

'Burdiña eta abotsa' erakusketa ikusgai dago egunotan Algortako Merkatuan

Algortako Merkatua, Getxo | Erakusketak

Joseba Gotzon artista portugaletetarrak Burdiña eta abotsa proiektuko 14 pieza jarri ditu ikusgai Algortako Merkatuan, tartean Zortzi, Tubo, Tablilla eta Otxotea izeneko bildumetakoak. Obra guztiak burdinez eginda daude, eta artistak azken horretakoak ikusarazi gura ditu, abesbatza-genero horren berreskuratzea ahalbidetzeko asmoz, 2000an berak sortutako Portugaleteko Nazioarteko Otxoteen Jaialdia (FIOP) ikusarazteko.

'Burdiña eta abotsa' erakusketa ikusgai dago egunotan Algortako Merkatuan Algortako Merkatua

Joseba Gotzon artista portugaletetarrak Burdiña eta abotsa proiektuko 14 pieza jarri ditu ikusgai Algortako Merkatuan, tartean Zortzi, Tubo, Tablilla eta Otxotea izeneko bildumetakoak. Obra guztiak burdinez eginda daude, eta artistak azken horretakoak ikusarazi gura ditu, abesbatza-genero horren berreskuratzea ahalbidetzeko asmoz, 2000an berak sortutako Portugaleteko Nazioarteko Otxoteen Jaialdia (FIOP) ikusarazteko.

18:30
19:30

Ikasketa eraginkorrerako tailerra egingo dute azaroan Urdulizen

Urduliz

Berango Gazte Labek Azterketa Eraginkorraren tailerra eskainiko du azaroaren 8an, 15ean, 22an eta 29an, ordubeteko lau saiotan. Bertan, errendimendu akademikoa hobetzeko gako batzuk azalduko dituzte. Berangoko Gazte Labean izango dira klaseak, 18:30etik 19:30era. Izena emateko esteka, hemen.

10:00
21:00

Erakusketa: Erandio futbolaren elitean eta aldaketa sozialean

Josu Murueta kultur etxea, Erandio | Erakusketak

Erandion jaiotako, hazitako edo bizi izandako jokalarien kromoen bilduma.

Erakusketa: Erandio futbolaren elitean eta aldaketa sozialean Josu Murueta kultur etxea

Erandion jaiotako, hazitako edo bizi izandako jokalarien kromoen bilduma.

12:00
12:00

III. Track 1 Fest

Merkatu Zaharra, Erandio | Musika

Track 1 Elkarte Kulturalak bere jaialdiaren III. edizioa antolatuko du herriko musika taldeakaz: Muble Kilombo, Band-Idos, Chicos de barrio, Kernhell, El vuelo del pikaro, Bandazo, Sabotaje, Último Enemigo, Trim, Bajo Axpe, Ectoplasmas, Serotonina Ska Banda, Memphis Belle, Papiro Blues, Delisula, Dudu Ouchen, Los ida y Los vueltas. Sarrera doan.

III. Track 1 Fest Merkatu Zaharra

14:30

2023ko Ostera kultur-saio ibiltariak Gorliz eta Urduliz zeharkatuko ditu

Gorliz Urduliz | Bestelakoak

Azaroaren 18tik abenduaren 3ra egingo dute "Ostera plazara" izeneko sei emanaldiko zirkuitu ibiltaria. Hala, Gorliz, Urduliz eta Etxebarri zeharkatuko ditu, hurrenez hurren. Herri bakoitzeko egitarauak aste akabu osoa hartuko du, zapatu zein domekan eskainiko baitira ikuskizunak, erabat doan, herri erdian ipinitako karpan. Euskaltzaleen Topaguneko zuzendaria den Jasone Mendizabalek adierazi duenez, denetariko zaleentzako doako kultur egitarau mardula osatu dute aurtengo edizioan, "punta-puntako musikarien emanaldiak bestelako ekimen artistikoakaz nahastuz, herritarri kultur-esperientzia diferente eta originala eskainiz". Aurreko edizioetan bezala, bere webgune propioa izango du Osterak.

Agenda herriak

Egutegia

Abendua
al ar az og ol lr ig
        1 2 3
4 5 6 7 8 9 10
11 12 13 14 15 16 17
18 19 20 21 22 23 24
25 26 27 28 29 30 31
Urtarrila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Urte osoko agenda ikusi »»