Osteguna, abenduak 21

18:00

Ipuin Kontalaria: Ana Franko

Kultur Leioa, Leioa | Umeentzako jarduerak

Urteak: 5-9 urte.Hizkuntza: Gazteleraz.Ezinbestekoa izena ematea.

Ipuin Kontalaria: Ana Franko Kultur Leioa

Urteak: 5-9 urte.
Hizkuntza: Gazteleraz.
Ezinbestekoa izena ematea.

09:00

Erakusketa: Bosteko 2023. "Kaosetik Kosmosera: Unibertsoko paisaiak"

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Erakusketaren izenburuari hasiera ematen dion "kaos" hitza unibertsoaren jatorrizko egoeran zegoen desordenarekin lotzen da, eta, ondorioz, kosmosaren eraketaren aurreko hutsunearekin.

Erakusketa: Bosteko 2023. "Kaosetik Kosmosera: Unibertsoko paisaiak" Kultur Leioa

Erakusketaren izenburuari hasiera ematen dion "kaos" hitza unibertsoaren jatorrizko egoeran zegoen desordenarekin lotzen da, eta, ondorioz, kosmosaren eraketaren aurreko hutsunearekin.

09:00

"Bosteko 23"

Leioa | Erakusketak

Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak zikloko erakusketa Kultur Leioako erakusketa-gelan egongo da urtarrilaren 6ra arte. Iñigo Sarriugartek komisariatu María Alonso Páez, Gorka Gondra eta Víctor Arrizabalagaren artelanen erakusketa ibiltari honek azken geldialdia egingo du Leioan, Bizkaiko hainbat udalerri bisitatu ondoren.

12:00

Gabonetako herri azoka

San Nikolas plaza, Getxo | Azokak

Abian Kultur Elkarteak, herriko eragile hainbaten eta askotariko sortzaileen laguntzarekin, gabonetako azoka antolatu du. Bertan jarriko dute euren postua besteak beste Sarek, Haziak neska* gazteen taldeak, Barne Barnetik kolektiboak, Lumaltik Txiapasekin elkartasun taldeak, Abianek berak... Eragileez gain, askotariko sortzaileek hartuko dute plaza. Bertan topatu ahalko dira bitxiak, umeentzako arropa, diseinu bereziko kamisetak, poltsoak, fularrak, liburu eta ilustrazio lanak... Oraindik oparia erosi ez baduzu, hona aukera! Bertoko eragileak eta eskualdeko sortzaileak esku eskura.

Gabonetako herri azoka San Nikolas plaza

Abian Kultur Elkarteak, herriko eragile hainbaten eta askotariko sortzaileen laguntzarekin, gabonetako azoka antolatu du. Bertan jarriko dute euren postua besteak beste Sarek, Haziak neska* gazteen taldeak, Barne Barnetik kolektiboak, Lumaltik Txiapasekin elkartasun taldeak, Abianek berak...

Eragileez gain, askotariko sortzaileek hartuko dute plaza. Bertan topatu ahalko dira bitxiak, umeentzako arropa, diseinu bereziko kamisetak, poltsoak, fularrak, liburu eta ilustrazio lanak...

Oraindik oparia erosi ez baduzu, hona aukera! Bertoko eragileak eta eskualdeko sortzaileak esku eskura.

16:30

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Ikastaroak eta tailerrak

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

Sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroan izena emateko epea zabalik dago irailaren 30era arte Kurtzio kultur etxea

18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.

17:00

Urdulizko Gaztelekuan hamaika ekintza daude Gabonetarako

Urdulizko Gaztelekua, Urduliz | Umeentzako jarduerak

Gabon garaia gertu dago eta horregatik Urdulizko Gaztelekuan hainbat jarduera antolatu dituzte urtea ondo bukatzeko asmoagaz. Hala, abenduaren 16an gustoko sukaldaritza tailerra egingo dute eta abenduaren 21ean lagun ezkutua. Gainera, hil hasieran Gaztelekua apaindu dute eta karaoke lehiaketak ere antolatu dituzte. Ordutegia hurrengoa da: bariku eta zapatuetan 17:00etatik 21:00etara eta domeketan 17:00etatik 20:00etara.

Urdulizko Gaztelekuan hamaika ekintza daude Gabonetarako Urdulizko Gaztelekua

Gabon garaia gertu dago eta horregatik Urdulizko Gaztelekuan hainbat jarduera antolatu dituzte urtea ondo bukatzeko asmoagaz. Hala, abenduaren 16an gustoko sukaldaritza tailerra egingo dute eta abenduaren 21ean lagun ezkutua. Gainera, hil hasieran Gaztelekua apaindu dute eta karaoke lehiaketak ere antolatu dituzte. Ordutegia hurrengoa da: bariku eta zapatuetan 17:00etatik 21:00etara eta domeketan 17:00etatik 20:00etara.

17:15

Lemoizko Udalak egitarau oparoa prestatu du Gabon garairako

Armintzako kultur etxea, Lemoiz | Umeentzako jarduerak

 Euskara eta haurrak izango dira protagonista Lemoizko Udalak antolatutako Gabonetako ekintzetan. Besteak beste, Izenaduba basurako txangoa, Olentzero eta Mari Domingiren ongi etorria, negulekuak eta Gabonetako Parkea egongo dira. 

Lemoizko Udalak egitarau oparoa prestatu du Gabon garairako Armintzako kultur etxea

 Euskara eta haurrak izango dira protagonista Lemoizko Udalak antolatutako Gabonetako ekintzetan. Besteak beste, Izenaduba basurako txangoa, Olentzero eta Mari Domingiren ongi etorria, negulekuak eta Gabonetako Parkea egongo dira. 

17:30

Gaztaina erreak eta txokolatada eskainiko dute Sopelan

Sopelako udaletxea, Sopela | Gastronomia-ekitaldiak

Sopelako Udalak eta Merkatarien Elkarteak sopeloztar eta bisitari guztiak gonbidatzen dituzte jarduera horietara biltzera, aktiboki parte hartzera eta Sopelako hiri-esperientzia aberasteko diseinatutako programa honetaz gozatzera. Hala, abenduaren 21ean, eguenean, gaztaina erreak egongo dira Udaletxeko plazan 17:30etik aurrera eta abenduaren 22an, barikuan, txokolatada Udaletxeko plazan 19:00etatik aurrera. 

Gaztaina erreak eta txokolatada eskainiko dute Sopelan Sopelako udaletxea

Sopelako Udalak eta Merkatarien Elkarteak sopeloztar eta bisitari guztiak gonbidatzen dituzte jarduera horietara biltzera, aktiboki parte hartzera eta Sopelako hiri-esperientzia aberasteko diseinatutako programa honetaz gozatzera. Hala, abenduaren 21ean, eguenean, gaztaina erreak egongo dira Udaletxeko plazan 17:30etik aurrera eta abenduaren 22an, barikuan, txokolatada Udaletxeko plazan 19:00etatik aurrera. 

20:30

Bertso katea!

Abian kultur elkartea, Getxo

Badator bertso katea! Abenduaren 29an bertsoek hartuko dute katea zonaldea. Giroa sortzera datoz Onintza Enbeita eta Joanes Illarregi bertsolariak. 20:30etan Triku tabernatik hasi, eta pote eta bertsoak kateatu ostean Abian Kultur Elkartean bukatuko dute. Han ere bertsotan, jan-edanean eta giro jatorrean luzatzeko aukera egongo da. Ez galdu!

Bertso katea! Abian kultur elkartea

Badator bertso katea! Abenduaren 29an bertsoek hartuko dute katea zonaldea. Giroa sortzera datoz Onintza Enbeita eta Joanes Illarregi bertsolariak. 20:30etan Triku tabernatik hasi, eta pote eta bertsoak kateatu ostean Abian Kultur Elkartean bukatuko dute. Han ere bertsotan, jan-edanean eta giro jatorrean luzatzeko aukera egongo da. Ez galdu!

Agenda herriak

Egutegia

Maiatza
al ar az og ol lr ig
      1 2 3 4
5 6 7 8 9 10 11
12 13 14 15 16 17 18
19 20 21 22 23 24 25
26 27 28 29 30 31  
Ekaina
al ar az og ol lr ig
            1
2 3 4 5 6 7 8
9 10 11 12 13 14 15
16 17 18 19 20 21 22
23 24 25 26 27 28 29
30            

Urte osoko agenda ikusi »»