Bo Jauna! esaten ohituta daude hiru zerbitzariak, makina bat aldiz errepikatzen dute egunean zehar. Bizi osoa daramate Nagusiaren agindupean, hura ume koskor zenetik. Batzuetan irudikatzen dute zerzitekeen mundua nagusiak eurak balira, zer den agintea norberaren esku izatea, eta ez beste inoren menpeko egotea. Jolas ere egiten dute nagusiaren rola hartuta, besteek haren zerbitzari plantak egiten dituzten bitartean. Nagusia ume zela, zerbitzariek izan zuten Ez! esateko aukera, baina ez zuten egin, eta nagusia nagusikerian aritu da urte luzetan. Haien arteko harremana zerbitzupekoa da oso, menpekotasunekoa, baina, halako batean, Ez! esateko aukera berri bat sortu da… Egilea, zuzendaria: Jokin Oregi.Zuzendari laguntzailea: Irene Zarrabeitia.Maskarak: Javi Tirado.Eszenografia, JANTZIAK: Ikerne Gimenez.Iraupena: 60′Adina: 3-9 urte.
11 urtetik gorako umeentzako ikuskizuna euskaraz.
Erakusketaren izenburuari hasiera ematen dion "kaos" hitza unibertsoaren jatorrizko egoeran zegoen desordenarekin lotzen da, eta, ondorioz, kosmosaren eraketaren aurreko hutsunearekin.
Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak zikloko erakusketa Kultur Leioako erakusketa-gelan egongo da urtarrilaren 6ra arte. Iñigo Sarriugartek komisariatu María Alonso Páez, Gorka Gondra eta Víctor Arrizabalagaren artelanen erakusketa ibiltari honek azken geldialdia egingo du Leioan, Bizkaiko hainbat udalerri bisitatu ondoren.
Lemoizko negulekuak bi astetan zehar izango dira, bata abenduaren 26tik 29ra bitartean, eta bestea urtarrilaren 2tik 5era bitartean, 08:30etik eta 14:30era.Guztira, 30 plaza eskainiko dira 2011ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean jaio eta Lemoizko udalerrian erroldatuta dauden haurrentzat.
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.
Iparralde Kiroldegian egongo dira jolas eremuak adinaren arabera banatuta. Hurrengo egunetan egongo da jolas parkea irekita: abenduaren 28an eta 29an, 17:00etatik 20:00etara eta abenduaren 30ean, 10:00etatik 14:00etara.