Ostirala, martxoak 15

17:00

Korrikaren aurkezpena egingo dute bariku honetan Urdulizen

Urduliz

Daborduko egun gutxi gelditzen dira Korrika Uribe Kostatik igarotzeko: hurrengo asteko martxoaren 21ean milaka lagunek korrika egingo dute eskualdetik euskararen alde. Horregatik, Korrikako aurkezpen ekitaldia egingo dute bariku honetan Urdulizko Antsoneko plazan, martxoaren 15ean. Hala, arrastiko 17:00etan Korrikako materiala salgai egongo da herritar guztientzako, 17:30ean aurkezpen ekitaldia egingo dute Iratxo Gorria dantza taldeagaz batera eta 18:30ean Gora Bihotzak Eidaberen eskutik. Ekitaldiagaz bukatzeko, trikipotea egongo da arrastiko 20:00etan Urdulizko plaza girotzeko. Betiere, jana eta edana egongo dira ekitaldian zehar Korrikarako indarrak hartzen hasteko.

Korrikaren aurkezpen-jaia Gorlizen eta Plentzian

Gorlizko udaletxea, Gorliz | Bestelakoak

Korrikaren aurkezpen-jaia Gorlizen eta Plentzian Gorlizko udaletxea

17:30

Zeramikako tailerra

Goñi Portal kultur etxea, Plentzia | Ikastaroak eta tailerrak

Plaza mugatuak, izen-emateak Goñi Portalera deituz: 946 775 541

Zeramikako tailerra Goñi Portal kultur etxea

Plaza mugatuak, izen-emateak Goñi Portalera deituz: 946 775 541

20:00

Kalejira eta kantu-poteoa

Bidean taberna, Getxo | Musika

Kalejira eta kantu-poteoa Bidean taberna

20:30

Antzerkia: "Tierra de nadie"

Kultur Leioa, Leioa | Antzerkia

‘Inoren lurraldea’ da ezein herrialderena edo ezein pertsonarena ez den lurraldea. Ideia horretatik abiatuta, gorputz baten eta bestearen arteko espazioa zurea eta nirea ez den baina aldi berean gurea dugun espazio gisa planteatzen dugu. Leku hori esploratzea proposatzen dugu, mundu onirikoa, baina gauza errealez egina. ‘Ez-leku’ bat da, ozeanoaren sakonak, inguratzen gaituen naturak eta barruan garamatzanak eraginda, norberaren sakontasunerako bidaiaren metafora. Tierra de nadie obrak hasierei eta amaierei buruz hitz egiten du, distantziei buruz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinei buruz eta horien arteko harremanei buruz; idatzi gabeko arauei buruz hitz egiten du, bazterrei eta ertzei buruz, topaketei eta desadostasunei buruz; azalei buruz hitz egiten du, dena emateari buruz, ozeanoari, apneei eta lasterrei buruz, alde egiteko eta ez itzultzeko gogoari buruz; mugei eta eusteei buruz hitz egiten du. Baina, oroz gain, Tierra de nadie obrak gorputzaz, gorputzaz eta bere izaeraz hitz egiten du, eta gorputzen arteko politikaz. Izan ere, nork du gorputza bere? Tierra de nadie gauza asko da: dantza, ahotsa, zuzeneko musika, natura, atmosfera poetikoak, gorputz bitxiak, soinu oroitarazleak eta animaliak ere badiren emakumeak. Taldea Zuzendaritza eta testuak: Eva Guerrero Koreografia eta antzezpena: Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia Sorkuntza musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla Soinu-giroak: Nerea Alberdi Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia Jantziak eta arte-zuzendaritza: Azegiñe Urigoitia Produkzioa: Jemima Cano Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila Babeslea: La Nave del Duende-Casar de Cáceres, Kurtzio Kultur Etxea – Sopela, Espacio Punto de Fuga – Bilbo Lankidetza: Arriaga Antzokia

Antzerkia: "Tierra de nadie" Kultur Leioa

‘Inoren lurraldea’ da ezein herrialderena edo ezein pertsonarena ez den lurraldea. Ideia horretatik abiatuta, gorputz baten eta bestearen arteko espazioa zurea eta nirea ez den baina aldi berean gurea dugun espazio gisa planteatzen dugu. Leku hori esploratzea proposatzen dugu, mundu onirikoa, baina gauza errealez egina. ‘Ez-leku’ bat da, ozeanoaren sakonak, inguratzen gaituen naturak eta barruan garamatzanak eraginda, norberaren sakontasunerako bidaiaren metafora. Tierra de nadie obrak hasierei eta amaierei buruz hitz egiten du, distantziei buruz, gorputz bat osatzen duten gorputz ezberdinei buruz eta horien arteko harremanei buruz; idatzi gabeko arauei buruz hitz egiten du, bazterrei eta ertzei buruz, topaketei eta desadostasunei buruz; azalei buruz hitz egiten du, dena emateari buruz, ozeanoari, apneei eta lasterrei buruz, alde egiteko eta ez itzultzeko gogoari buruz; mugei eta eusteei buruz hitz egiten du. Baina, oroz gain, Tierra de nadie obrak gorputzaz, gorputzaz eta bere izaeraz hitz egiten du, eta gorputzen arteko politikaz. Izan ere, nork du gorputza bere?

Tierra de nadie gauza asko da: dantza, ahotsa, zuzeneko musika, natura, atmosfera poetikoak, gorputz bitxiak, soinu oroitarazleak eta animaliak ere badiren emakumeak.

Taldea

  • Zuzendaritza eta testuak: Eva Guerrero
  • Koreografia eta antzezpena: Eva Guerrero eta Garazi Lopez de Armentia
  • Sorkuntza musikala eta interpretazioa: Yolanda Bustillo eta Carla Sevilla
  • Soinu-giroak: Nerea Alberdi
  • Argiztapenaren diseinua: Arantza Heredia
  • Jantziak eta arte-zuzendaritza: Azegiñe Urigoitia
  • Produkzioa: Jemima Cano
  • Dirulaguntza: Eusko Jaurlaritzaren Kultura Saila
  • Babeslea: La Nave del Duende-Casar de Cáceres, Kurtzio Kultur Etxea – Sopela, Espacio Punto de Fuga – Bilbo
  • Lankidetza: Arriaga Antzokia

16:45
19:45

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Ikastaroak eta tailerrak

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta Urdulizko kultur etxea

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

10:00
20:00

Erakusketa: "Kantabria; burdina, gatza eta isiltasuna"

Plasentia de Butron museoan, Plentzia | Erakusketak

Bizkaiko golkoan hondoratuta dauden hainbat itsasontziri urpekariek ateratako argazkien bilduma ikusgarria.

Erakusketa: "Kantabria; burdina, gatza eta isiltasuna" Plasentia de Butron museoan

Bizkaiko golkoan hondoratuta dauden hainbat itsasontziri urpekariek ateratako argazkien bilduma ikusgarria.

09:00
18:00

Badator Korrika Uribe Kostara!

Herriz herri, Barrika Berango Erandio Getxo Gorliz Leioa Lemoiz Plentzia Sopela Urduliz Uribe Kosta | Bestelakoak

Martxoaren 21ean, eguenean, igaroko da Korrikaren 23. edizioa Uribe Kostatik: Lemoizko Andrakatik sartuko da, eta Erandiogoikotik joan; ibilbidea eta ordutegiak, hemen daude ikusgai. Oraingo honetan, goizaldeko lehenengo orduan hartuko dute lemoiztarrek lekukoa, 05:24ak aldera, eta eskualdea alderik alde zeharkatuko du, 09:54ak ingurura arte. 23. Korrika gurera iritsi bitartean, Uribe Kostako AEKk eta euskalgintzako hainbat eragilek. Hona hemen egunotarako antolatutako ekintzak.

Badator Korrika Uribe Kostara! Herriz herri

16:30
10:30

Korrikari ondoetorria egiteko prograba paregabea prestatu dute Berangon

Herrian zehar, Berango | Umeentzako jarduerak

Martxoaren 21ean zeharkatuko du Korrikaren 23. edizioak Uribe Kosta alderik alde eta, horren aurretik, euskararen aldeko ekimenaren berri emateko hainbat jarduera egingo dituzte herriz herri, tartean, Berangon. Bertan, hilaren 14an egingo dute lehenengo ekimena, Berango-Merana eskolan.

Korrikari ondoetorria egiteko prograba paregabea prestatu dute Berangon Herrian zehar

Martxoaren 21ean zeharkatuko du Korrikaren 23. edizioak Uribe Kosta alderik alde eta, horren aurretik, euskararen aldeko ekimenaren berri emateko hainbat jarduera egingo dituzte herriz herri, tartean, Berangon. Bertan, hilaren 14an egingo dute lehenengo ekimena, Berango-Merana eskolan.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»