Sukaldari trebeenek hitzordua dute Plentzian zapatuan egingo duten Putxera Egunean. Goizetik, Eleiz plazako prestaketek usain gozoz beteko dituzte alde zaharreko kaleak. Izenematea 10:00etan izango da eta putxerak 13:00ak eta 14:00ak artean aurkeztu beharko dituzte, eta sari-banaketa 14:30ean egingo dute.
Bisita gidatua gazteleraz. Izen-ematea Plentziako turismo bulegoan edo 946 774 199 telefono-zenbakian.
Joan den azaroan Berangoko Otxandategi dorretxearen inguruan okupatutako lurrak husteko saiakera bertan behera gelditu ostean, Otxantegi Herri Lurra egitasmoko kideek proiektuaren bigarren urteurrena ospatuko dute zapatu honetan, hilaren 13an; hala ere, gogoratu dute oraindino ere huste-arriskuak bertan jarraitzen duela, apirilaren 18rako bigarren saiakera egongo delako.
Felix Larekiren “Momentos VI” erakusketa hogeita sei lanek osatzen dute. Hiri-pintura, argia eta inguruko kontrasteak eta itsasoaren edertasuna dira erakusketa honen hiru zio nagusiak, eta asmoa du egilearen obraren lan adierazgarrienen aukeraketa bat erakustea bisitariari. Felix Larekik, artista sortzaile eta polifazetikoak, bere “Realismo expresionista” obraren aukeraketa bat erakusten du “Momentos VI” lanean, eta nagusiki naturarekiko, espazio irekiekiko eta itsasoarekiko maitasuna islatzen du. Kutsu hiperrealista nabarmena dute hiri-pinturako paisaia batzuk.
Apirilaren 12tik 14ra Sopelako bihotz naturalak bizia hartuko du Kiribile elkarteak, Sopelako Udalagaz elkarlanean, antolatutako jardunaldi batzuen bidez. Helburua nagusia da inguruko ondare naturalari balioa ematea eta gure inguruarekiko kontzientzia eta errespetua lantzea.
Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.