Moreagan eta Santa Anan.
5 eta 12 urte arteko umeentzat. Izen-ematea telefonoz edo emailez: 946 775 163 / liburutegia@barrika.eus.
5 euro balio ditu sarrerak. Aforoa mugatua izango da. WhatsApp bidez har daiteke: 623 338 563 zenbakian. Sinopsia: Bada uste duenik, logika zital bati jarraikiz, gure haragiak ere erreko direla bonben azpian, gure eskuek armen katuak sakatu beharko dituztela eta gure buruak trintxeren lokatz azpian ezkutatu beharko ditugula, gure aurreko belaunaldi guztiek egin zuten modu bertsuan. Hau da, gu ere ez garela gerra batetaz libratuko. Prest zaude zurea bizitzeko?
Felix Larekiren “Momentos VI” erakusketa hogeita sei lanek osatzen dute. Hiri-pintura, argia eta inguruko kontrasteak eta itsasoaren edertasuna dira erakusketa honen hiru zio nagusiak, eta asmoa du egilearen obraren lan adierazgarrienen aukeraketa bat erakustea bisitariari. Felix Larekik, artista sortzaile eta polifazetikoak, bere “Realismo expresionista” obraren aukeraketa bat erakusten du “Momentos VI” lanean, eta nagusiki naturarekiko, espazio irekiekiko eta itsasoarekiko maitasuna islatzen du. Kutsu hiperrealista nabarmena dute hiri-pinturako paisaia batzuk.
Aste-akabu honetan, barikutik domekara bitartean, Liburu Azoka egongo da Algortako Telletxe plazan; bertan, udalerriko zenbait liburu-dendatako saltokiak eta liburutegi zerbitzuaren etxola kokatuko dira. Horrez gainera, literaturari lotutako askotariko ekintzak egingo dituzte egunotan, goizez eta arratsaldez, domekan izan ezik, goizez egongo baita azoka zabalik soilik.
Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.
Betiere 16 eta 29 urte arteko gazteentzat zuzenduta, hamaika ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labak: ofimatika klaseak apirilaren 16tik 29ra, Biopatchwork tailerra apirilaren 18an, ohitura atomikoen kurtsoa eta eskalada ikastaroa apirilaren 20an, enplegu eta ikasketen bilaketa eta egunerokoa errazten duten aplikazioen informazioa apirilaren 30ean. Informazio guztia, hemen.
Aste akabu honetan, apirilaren 26tik 27ra, Txiberri Sutan Jaialdia ospatuko dute Plentzian. Besteak beste, Savage Beat, Nazka edota Orreaga 778 bezalako taldeak taularatu dira herria sugarrez betetzeko. Egun bateko bonoak 15 euro balio ditu, eta bi egunetarako sarrerak, 25 euro. Eskuratu horiek, hemen.