Larunbata, apirilak 27

11:30

Esaera Zaharren 29. Txapelketa egingo dute Sopelan

Sopelako udaletxea, Sopela | Lehiaketak

Ohi legez, apirilaren 27an izango da Sopelako Esaera Zaharren 29. Txapelketa. Parte hartu nahi duten lagunek bi, hiru edo lau laguneko taldea osatu beharko dute, 100 esaera zaharren zerrenda ikasi eta erreserba-fitxa bete behar dute apirilaren 22a baino lehen. Hala, esana haizeak eramaten du; eskribitua han gelditzen da, txurian beltza lelopean, euskaldunak esaera zaharrakaz jolasean aritu dira egun osoan zehar. Informazio guztia, hemen.

Esaera Zaharren 29. Txapelketa egingo dute Sopelan Sopelako udaletxea

Ohi legez, apirilaren 27an izango da Sopelako Esaera Zaharren 29. Txapelketa. Parte hartu nahi duten lagunek bi, hiru edo lau laguneko taldea osatu beharko dute, 100 esaera zaharren zerrenda ikasi eta erreserba-fitxa bete behar dute apirilaren 22a baino lehen. Hala, esana haizeak eramaten du; eskribitua han gelditzen da, txurian beltza lelopean, euskaldunak esaera zaharrakaz jolasean aritu dira egun osoan zehar. Informazio guztia, hemen.

12:00

LAB 50 urte: Mobilizazioa eta ekitaldia

Metro plazatik abiatuta, Erandio | Mobilizazioak

LAB 50 urte: Mobilizazioa eta ekitaldia Metro plazatik abiatuta

18:00

Kristo Erosle parrokiaren 50. urtemuga ospatzeko kontzertu korala egingo dute apirilaren 27an

Kriso Erosle parrokia, Getxo | Musika

Algortako Kristo Erosle parrokiak 50 urte bete ditu eta, urtemuga hori ospatzeko, Eskuz Esku eta Lilura abesbatzek kontzertua eskainiko dute apirilaren 27an, zapatuan, 18:00etatik aurrera. Emankizuna elizan bertan izango da, eta sarrera doakoa izango da. Kontzertu hau parrokiaren urteurrenaren ekintzen barruan kokatzen da, joan den 2023ko urriaren 29an abiatu zituztenak.

Kristo Erosle parrokiaren 50. urtemuga ospatzeko kontzertu korala egingo dute apirilaren 27an Kriso Erosle parrokia

Algortako Kristo Erosle parrokiak 50 urte bete ditu eta, urtemuga hori ospatzeko, Eskuz Esku eta Lilura abesbatzek kontzertua eskainiko dute apirilaren 27an, zapatuan, 18:00etatik aurrera. Emankizuna elizan bertan izango da, eta sarrera doakoa izango da. Kontzertu hau parrokiaren urteurrenaren ekintzen barruan kokatzen da, joan den 2023ko urriaren 29an abiatu zituztenak.

19:30

David Whitehead-ek bere azken diskoa, "Skins", aurkeztuko du Areetako Musika Eskolan

Andres Isasi musika eskola, Getxo | Musika

Emanaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da eta sarrerak 5 euro balio du. Sarrerak bertako txarteldegian eros daitezke astelehen eta eguaztenetan, 17:00etatik 19:00etara, barikuetan 11:00etatik 13:00etara, eta kontzertu-egunean, 17:30etik aurrera.

David Whitehead-ek bere azken diskoa, "Skins", aurkeztuko du Areetako Musika Eskolan Andres Isasi musika eskola

Emanaldia arratsaldeko 19:30ean hasiko da eta sarrerak 5 euro balio du. Sarrerak bertako txarteldegian eros daitezke astelehen eta eguaztenetan, 17:00etatik 19:00etara, barikuetan 11:00etatik 13:00etara, eta kontzertu-egunean, 17:30etik aurrera.

16:45
19:45

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Ikastaroak eta tailerrak

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta Urdulizko kultur etxea

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

10:00
20:00

Felix Lararen erakusketa: "Momentos VI"

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Felix Larekiren “Momentos VI” erakusketa hogeita sei lanek osatzen dute. Hiri-pintura, argia eta inguruko kontrasteak eta itsasoaren edertasuna dira erakusketa honen hiru zio nagusiak, eta asmoa du egilearen obraren lan adierazgarrienen aukeraketa bat erakustea bisitariari. Felix Larekik, artista sor­tzaile eta polifazetikoak, bere “Realismo expresionista” obraren aukeraketa bat erakusten du “Momentos VI” lanean, eta nagusiki naturarekiko, espazio irekiekiko eta itsasoarekiko maitasuna islatzen du. Kutsu hiperrealista nabarmena dute hiri-pinturako paisaia batzuk.

Felix Lararen erakusketa: "Momentos VI" Kultur Leioa

17:00
21:00

Apirilerako 11 ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labek

Berango Gazte Lab, Berango | Umeentzako jarduerak

Betiere 16 eta 29 urte arteko gazteentzat zuzenduta, hamaika ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labak: ofimatika klaseak apirilaren 16tik 29ra, Biopatchwork tailerra apirilaren 18an, ohitura atomikoen kurtsoa eta eskalada ikastaroa apirilaren 20an, enplegu eta ikasketen bilaketa eta egunerokoa errazten duten aplikazioen informazioa apirilaren 30ean. Informazio guztia, hemen. 

Apirilerako 11 ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labek Berango Gazte Lab

Betiere 16 eta 29 urte arteko gazteentzat zuzenduta, hamaika ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labak: ofimatika klaseak apirilaren 16tik 29ra, Biopatchwork tailerra apirilaren 18an, ohitura atomikoen kurtsoa eta eskalada ikastaroa apirilaren 20an, enplegu eta ikasketen bilaketa eta egunerokoa errazten duten aplikazioen informazioa apirilaren 30ean. Informazio guztia, hemen. 

10:30
15:00

Liburuen mundua gerturatuko du Algortako Telletxe plazak aste-akabuan hartuko duen azokak

Telletxe, Getxo | Azokak

Aste-akabu honetan, barikutik domekara bitartean, Liburu Azoka egongo da Algortako Telletxe plazan; bertan, udalerriko zenbait liburu-dendatako saltokiak eta liburutegi zerbitzuaren etxola kokatuko dira. Horrez gainera, literaturari lotutako askotariko ekintzak egingo dituzte egunotan, goizez eta arratsaldez, domekan izan ezik, goizez egongo baita azoka zabalik soilik.

Liburuen mundua gerturatuko du Algortako Telletxe plazak aste-akabuan hartuko duen azokak Telletxe

Aste-akabu honetan, barikutik domekara bitartean, Liburu Azoka egongo da Algortako Telletxe plazan; bertan, udalerriko zenbait liburu-dendatako saltokiak eta liburutegi zerbitzuaren etxola kokatuko dira. Horrez gainera, literaturari lotutako askotariko ekintzak egingo dituzte egunotan, goizez eta arratsaldez, domekan izan ezik, goizez egongo baita azoka zabalik soilik.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»