Igandea, maiatzak 19

08:30

Lapurditik Nafarroarako mendi-zeharkaldia ezagutuko dute domeka honetan Etzandarri euskal mendi-taldeko kideek

Armintzako autobus geltokia, Lemoiz | Irteerak eta txangoak

Herritarren artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak beste irteera bat prestatu du domeka honetarako, hilaren 19rako. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 08:30ean, eta Lapurditik Nafarroarako mendi-zeharkaldia egingo dute, garai batean kontrabandistek ireki zutena.

Lapurditik Nafarroarako mendi-zeharkaldia ezagutuko dute domeka honetan Etzandarri euskal mendi-taldeko kideek Armintzako autobus geltokia

Herritarren artean euskararen erabilera bultzatzeko helburua duen Lemoizko Etzandarri mendi-taldeak beste irteera bat prestatu du domeka honetarako, hilaren 19rako. Txangoa Armintzako autobus-geltokitik irtengo da goizeko 08:30ean, eta Lapurditik Nafarroarako mendi-zeharkaldia egingo dute, garai batean kontrabandistek ireki zutena.

09:00

III. Etorki Mendi Traila

Fadura kiroldegia, Getxo | Kirol-ekitaldiak

Informazio guztia, hemen.

III. Etorki Mendi Traila Fadura kiroldegia

Informazio guztia, hemen.

10:30

Nazioarteko Nordic Walking Eguna ospatuko dute Gorlizen maiatzaren 19an

Gorlizko kiroldegia, Gorliz | Irteerak eta txangoak

Urtero legez, Nazioarteko Nordic Walking Eguna egingo dute Gorlizko kiroldegian, 7 kilometroko martxa eginez. Hala, egitarau oparoa antolatu dute maiatzaren 19rako: 10:30ean prestakuntza-tailerrak egingo dituzte, 11:30ean martxaren hasierari ekingo diote eta 13:30ean amaitzeko ordua ezarri dute. Izen-ematea doakoa da Gorlizko Turismo Bulegoan edota 946 774 348 telefonora deituz.

Nazioarteko Nordic Walking Eguna ospatuko dute Gorlizen maiatzaren 19an Gorlizko kiroldegia

Urtero legez, Nazioarteko Nordic Walking Eguna egingo dute Gorlizko kiroldegian, 7 kilometroko martxa eginez. Hala, egitarau oparoa antolatu dute maiatzaren 19rako: 10:30ean prestakuntza-tailerrak egingo dituzte, 11:30ean martxaren hasierari ekingo diote eta 13:30ean amaitzeko ordua ezarri dute. Izen-ematea doakoa da Gorlizko Turismo Bulegoan edota 946 774 348 telefonora deituz.

17:30

Beldurrezko Scape Room

Goñi Portal kultur etxea, Plentzia | Umeentzako jarduerak

Anthony eta Josephine desagertu dira eta bere ama oso atsekabetuta dago. Lagunduko diozu bere semeak aurkitzen? 12 eta 17 urteko gazteentzako. Hiru saio egingo dituzte: 17:30, 18:15 eta 19:00. zen emateak esteka honetan edo Goñi Portalera deituz

Beldurrezko Scape Room Goñi Portal kultur etxea

Anthony eta Josephine desagertu dira eta bere ama oso atsekabetuta dago. Lagunduko diozu bere semeak aurkitzen?

12 eta 17 urteko gazteentzako.

Hiru saio egingo dituzte: 17:30, 18:15 eta 19:00.

zen emateak esteka honetan edo Goñi Portalera deituz

19:00

Antzerkia: "Txizatoki bat eszenatokian" eta "Hamalau"

Josu Murueta kultur etxea, Erandio | Antzerkia

Txizatoki bat eszenatokian Bakarrizketa hau Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinatu zen 2023ko otsailean. Sinopsia "Duela ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan jarri zuen. Zer da artea? Zer da objetu artistikoa? Zer da sortzailea? Nik gaur txizatoki bat jarriko dut eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honegaz, antzerkiaren kontzeptua kolokan jarri nahi dut". Asmo arranditsu honegaz ematen zaio hasiera monologo honi, zeinean aktore-egileak esperientzia teatral ezohiko bat planteatuko duen: ekintza hasten denean, antzezlana bukatu da, eta ikusleak kanpoan daude, ikusi duten antzezlanari buruzko komentario mingarriak egiten, aktore-egilea oraindik barruan dagoelarik, irteteko kemenik gabe, ikusleen eritziak jasotzeko beldurrez. Funtsean, aitzaki bat da, egile-aktoreak antzerkiaren fenomenoari buruzko bere ikuspuntu subjetibo eta emozionala plazaratzeko. Eta ikuslego-faunaren deskribapen ero, ironiko, umoretsu eta minbera egiteko. Testuaren egilea eta aktorea: Patxo Telleria Ekoizpena: Tartean Teatroa Hamalau CAFE BAR BILBAO Antzerki Saria 2022. Bakarrizketa hau Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinatu zen 2023ko otsailean. Sinopsia Eraikin bat hiri batean. Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dago bertan. Notarioa da, eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da. Eta notarioa denez, bide batez, ohartarazi English suizidio baten aurrean gaudela, tirabuzoi bikoitzeko inbertso klasikoa, hain zuzen. Fitxa Testua: Lutxo Egia Aktorea: Mikel Martinez Ekoizpena: Tartean Teatroa Iraupena: 20 minutu

Antzerkia: "Txizatoki bat eszenatokian" eta "Hamalau" Josu Murueta kultur etxea

Txizatoki bat eszenatokian

Bakarrizketa hau Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinatu zen 2023ko otsailean.

Sinopsia

"Duela ehun urte, Marcel Duchamp-ek txizatoki bat jarri zuen erakusgai museo batean, eta ekintza horrek artearen kontzeptua kolokan jarri zuen. Zer da artea? Zer da objetu artistikoa? Zer da sortzailea?

Nik gaur txizatoki bat jarriko dut eszenatokian. Ekintza sinboliko eta iraultzaile honegaz, antzerkiaren kontzeptua kolokan jarri nahi dut".

Asmo arranditsu honegaz ematen zaio hasiera monologo honi, zeinean aktore-egileak esperientzia teatral ezohiko bat planteatuko duen: ekintza hasten denean, antzezlana bukatu da, eta ikusleak kanpoan daude, ikusi duten antzezlanari buruzko komentario mingarriak egiten, aktore-egilea oraindik barruan dagoelarik, irteteko kemenik gabe, ikusleen eritziak jasotzeko beldurrez.

Funtsean, aitzaki bat da, egile-aktoreak antzerkiaren fenomenoari buruzko bere ikuspuntu subjetibo eta emozionala plazaratzeko. Eta ikuslego-faunaren deskribapen ero, ironiko, umoretsu eta minbera egiteko.

  • Testuaren egilea eta aktorea: Patxo Telleria
  • Ekoizpena: Tartean Teatroa

Hamalau

CAFE BAR BILBAO Antzerki Saria 2022.

Bakarrizketa hau Bilboko Zazpi Kaleetako LautanHiru jaialdian estreinatu zen 2023ko otsailean.

Sinopsia

Eraikin bat hiri batean. Hamalaugarren solairua. Terraza bat. Gizon bat dago bertan. Notarioa da, eta bere bezero baten zain dago. Hain zuzen ere, bezero horren buru-hilketa edo suizidioa egiaztatzera joan da. Ez da ohiko lana, baina nor da notario bat juzku moralik egiteko? Dena baldintza egokietan dagoela ziurtatzera mugatu behar da. Eta notarioa denez, bide batez, ohartarazi English suizidio baten aurrean gaudela, tirabuzoi bikoitzeko inbertso klasikoa, hain zuzen.

Fitxa

  • Testua: Lutxo Egia
  • Aktorea: Mikel Martinez
  • Ekoizpena: Tartean Teatroa
  • Iraupena: 20 minutu

21:00
18:30

Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan

Xake plaza, Getxo | Antzerkia

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.

Getxo Eszena Kalean aire zabaleko programazioari hasiera emango diote zapatuan, Areetan Xake plaza

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.

19:00
19:00

Palestinaren aldeko jardunaldiak

Getxo eta Sopela, Getxo Sopela | Berbaldiak eta mahainguruak

Maiatzak 9 19:00 October 7, Al Jazeera investigations dokumentala eta solasaldia, Getxoko Bentan. Maiatzak 10 19:00 Hitzaldia: Palestina, la herida abierta, Romo Kultur Etxean. Maiatzak 16 19:00 Hitzaldia: Israeli boikota, herriaren tresnarik onena, Algortako Azebarrin. Maiatzak 23 19:00 Hitzaldia: El doble rasero de occidente en las guerras del terror, en Ucrania y en el genocidio en Gaza y sus consecuencias, Larrabasterrako Auzoetxean.

Palestinaren aldeko jardunaldiak Getxo eta Sopela

Maiatzak 9

  • 19:00 October 7, Al Jazeera investigations dokumentala eta solasaldia, Getxoko Bentan.

Maiatzak 10

  • 19:00 Hitzaldia: Palestina, la herida abierta, Romo Kultur Etxean.

Maiatzak 16

  • 19:00 Hitzaldia: Israeli boikota, herriaren tresnarik onena, Algortako Azebarrin.

Maiatzak 23

  • 19:00 Hitzaldia: El doble rasero de occidente en las guerras del terror, en Ucrania y en el genocidio en Gaza y sus consecuencias, Larrabasterrako Auzoetxean.

10:00
20:00

Aerografia erakusketa egingo dute Urdulizko kultur etxean

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Erakusketak

Aerografia margotzeko teknika bat da: pintura airetik difuminatuz edota aspertsio bidez aplikatzen da gainazal edo objektu baten gainean. Hala, grafitiak egiteko erabiltzen den sprayaren antzekoa da, baina kasu honetan aerografo izeneko tresna erabiltzen da margotzeko. Idoia Urrutxurtu Anguianoren aerografia bidezko erakusketa dago ikusgai maiatzaren 25era arte, Urdulizko kultur etxean.

Aerografia erakusketa egingo dute Urdulizko kultur etxean Urdulizko kultur etxea

Aerografia margotzeko teknika bat da: pintura airetik difuminatuz edota aspertsio bidez aplikatzen da gainazal edo objektu baten gainean. Hala, grafitiak egiteko erabiltzen den sprayaren antzekoa da, baina kasu honetan aerografo izeneko tresna erabiltzen da margotzeko. Idoia Urrutxurtu Anguianoren aerografia bidezko erakusketa dago ikusgai maiatzaren 25era arte, Urdulizko kultur etxean.

11:00
20:30

Erakusketa kolektiboa: "Lagun artean"

Goñi Portal kultur etxea, Plentzia | Erakusketak

Erakusketa kolektiboa: "Lagun artean" Goñi Portal kultur etxea

18:30
18:30

Getxoko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte martitzenean

Udalerriko puntu ezberdinetan, Getxo | Irteerak eta txangoak

Tokiko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte bihar, martitzenean, Getxon. Urtero bezala, udalerriko auzoak eta txokoak, eta euren izenak hobe ezagutzeko egitasmoa Bizarra Lepoan elkarteagaz elkarlanean antolatu ditu Udalak. Horietan, parte hartzaileek udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.

Getxoko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte martitzenean Udalerriko puntu ezberdinetan

Tokiko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte bihar, martitzenean, Getxon. Urtero bezala, udalerriko auzoak eta txokoak, eta euren izenak hobe ezagutzeko egitasmoa Bizarra Lepoan elkarteagaz elkarlanean antolatu ditu Udalak. Horietan, parte hartzaileek udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.

18:00
13:30

Umore Azoka Leioaren programazioa

Leioako kaleetan, Leioa | Bestelakoak

Leioa kale-artisten elkargune handia izango da maiatzaren 16, 17, 18 eta 19an. Antzerkia, dantza, magia, zirkua... hainbat motatako proposamenak ekarriko dituzten 41 konpainia batuko dira aurtengo 24. edizioan. Hemen duzue egun horietarako programazio osoa.

Umore Azoka Leioaren programazioa Leioako kaleetan

Leioa kale-artisten elkargune handia izango da maiatzaren 16, 17, 18 eta 19an. Antzerkia, dantza, magia, zirkua... hainbat motatako proposamenak ekarriko dituzten 41 konpainia batuko dira aurtengo 24. edizioan. Hemen duzue egun horietarako programazio osoa.

11:00
18:00

UK Foto elkarteak 4. Argazki Jardunaldiak egingo ditu maiatzean

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Berbaldiak eta mahainguruak

Laugarren urtez, UK Foto elkarteak argazkigintza jardunaldiak egingo ditu hitzaldi eta erakusketa ezberdinakaz. Aurten, maiatzaren 17, 18 eta 19 egunetan egingo dute Sopelako Kurtzio kultur etxean, dohainik. Hizlarien artean, Egoitz Icaza, Marina Cano eta Xabi Buenetxea argazkilariak egongo dira, euren bizipenak eta jakintzak publiko osoagaz partekatzeko prest. Hala, fauna izango da aurtengo gaia. Sarrerak lortzeko 10 egun lehenago egin daiteke Sopelako Udalaren webgunean bidez.

UK Foto elkarteak 4. Argazki Jardunaldiak egingo ditu maiatzean Kurtzio kultur etxea

Laugarren urtez, UK Foto elkarteak argazkigintza jardunaldiak egingo ditu hitzaldi eta erakusketa ezberdinakaz. Aurten, maiatzaren 17, 18 eta 19 egunetan egingo dute Sopelako Kurtzio kultur etxean, dohainik. Hizlarien artean, Egoitz Icaza, Marina Cano eta Xabi Buenetxea argazkilariak egongo dira, euren bizipenak eta jakintzak publiko osoagaz partekatzeko prest. Hala, fauna izango da aurtengo gaia. Sarrerak lortzeko 10 egun lehenago egin daiteke Sopelako Udalaren webgunean bidez.

17:00
21:00

Erdi Aroko azoka egingo dute aste-akabuan Berangon

Moreaga parkea, Berango | Azokak

Beste urte batez, Berangoko Moreaga parkea Erdi Arora begira jarriko da aste-akabu honetan, barikutik domekara. Artisauen produktuak dastatzeaz eta erosteaz gainera, garaiko giroa irudikatuko dute musikarien eta artisten ikuskizunakaz.

Erdi Aroko azoka egingo dute aste-akabuan Berangon Moreaga parkea

Beste urte batez, Berangoko Moreaga parkea Erdi Arora begira jarriko da aste-akabu honetan, barikutik domekara. Artisauen produktuak dastatzeaz eta erosteaz gainera, garaiko giroa irudikatuko dute musikarien eta artisten ikuskizunakaz.

11:00
12:00

"Open House" Plentzia

Plentzia | Bestelakoak

Aste-akabu honetan, Plentziako Udalak hainbat eraikinetako ateak doan irekiko ditu, herritarrek hiribilduko ondare arkitektonikoa ezagutzeko aukera izan dezaten. Bisitak gidatuak izango dira, baina plazak mugatuta egongo dira, beraz, parte hartzeko izena eman beharko da turismo bulegoagaz harremanetan jarriz.

Gutxi falta da Lemoizko Andraka auzoko jaiak hasteko!

Andraka auzoa, Lemoiz | Jaiak

Jai giroa nabari dezakete daborduko Andraka auzoko bizilagunek: zehazki, maiatzaren 18an, 24an eta 26an hainbat ekintza izango dituzte Trinidade jai tradizionalak direla eta. Adi egun berezi horietako programaziora!

Gutxi falta da Lemoizko Andraka auzoko jaiak hasteko! Andraka auzoa

Jai giroa nabari dezakete daborduko Andraka auzoko bizilagunek: zehazki, maiatzaren 18an, 24an eta 26an hainbat ekintza izango dituzte Trinidade jai tradizionalak direla eta. Adi egun berezi horietako programaziora!

Agenda herriak

Egutegia

Ekaina
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
Uztaila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30 31        

Urte osoko agenda ikusi »»