KAE1 eta ETE ligak. Antolatzailea: Arkote Arraun Taldea.
Erandiogoikoko festa nagusiak maiatzean ospatzen dituzten Gorpuzti jaiak diren arren, abuztuan, goikoatarrek bigarren txanpa izango dute Andra Mari festakaz. Aurten, jaiak 14 eta 15ean ospatuko dituzte, eta horien egitaraua prest dagoenean hiruka.eus atariko albiste honetan bertan argitaratuko dugu, eskualdeko gainontzeko jaiakaz batera.
Uda erdia festaz festa aritu ostean, abuztuaren 14tik 18ra Urizarko jaien txanda helduko da; andramarien unea. Hala, herriko giro ezin hobean ospatuko dituzte lemoiztarrek data berezi hauek. Oraindino ekintzen ordutegiak ez daude zehaztuta, halere, orrialde honetan eguneratzen joango gara horiek jakin ahala.

Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.