Udako azken jaiak pena handiz agurtuko dituzte herritarrek. Hala ere, tristura azkar igaroko zaie Urdulizko Andra Mari jaietarako prestatuta duten egitaraua ikusten dutenean. Izan ere, bihar hasiko dira urduliztar guztiek hainbeste itxaron dituzten jaiak: irailaren 6tik 15era gozatu ahal izango dituzte festok.
Udako azken jaiak pena handiz agurtuko dituzte herritarrek. Hala ere, tristura azkar igaroko zaie Urdulizko Andra Mari jaietarako prestatuta duten egitaraua ikusten dutenean. Izan ere, aurten irailaren 6tik 15era egiteko dituzte festok.
Automobil eta motozikletei buruzko argazki bitxiak. Astelehenetik zapatura, 11:00-13:00 eta 16:30-20:00. Antolatzailea: Plentzia Classic Elkartea
Ikasturte berriagaz batera, berriro ere hasiko dituzte ingurumenarekiko errespetua lantzen duten Inguru Minguru tailerrak. Zehazki, iraila eta urriko barikuetan egingo dituzte, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan. Hala, 4 urtetik gorako umeei zuzendutako tailer desberdinak egingo dituzte, eta parte hartzaile kopurua irekia da. Lehenengo saioa irailaren 6an izango da, Berangoko Moreaga parkean.
Datorren astean ospatuko dute Getxoko Nazioarteko Folk Jaialdia eta, horren barruan, "Bizkaiko mito musikalak" izeneko erakusketa egongo da ikusgai Romo Kultur Etxean, gaurtik, hilaren 6tik, irailaren 24ra. Bertan ezagutu ahal izango dira Bizkaian izan diren musikari garrantzitsuenetako batzuk, eta, horien artean, hainbat getxoztar topatuko ditugula iragarri dute antolatzaileek, Itxartuko lagunek.
Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.