Ostirala, urtarrilak 17

18:00

Altxa Burua Sopela

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Berbaldiak eta mahainguruak

Umeen eta mugikorraren erabileraren arazoei aurre egiteko egitasmoa aurkeztuko dute Sopelan. Informazio gehiagorako: altxaburuasopela@gmail.com

Altxa Burua Sopela Kurtzio kultur etxea

Umeen eta mugikorraren erabileraren arazoei aurre egiteko egitasmoa aurkeztuko dute Sopelan.

Informazio gehiagorako: altxaburuasopela@gmail.com

19:00

Uribe Kostako Ernairen elkartasun jaialdia

Danontzat gaztetxea, Plentzia | Bestelakoak

Arene 6 eta Naxker taldeen kontzertuak eta DJ K-lanbreren emanaldia izango dituzte barikuan, urtarrilaren 17an, Uribe Kostako Ernaik antolatuko duen elkartasun jaialdian. Horiez gain, 19:00etan hasiko den jaialdian ekitaldi politikoa, afaria eta zozketak ere egingo dituzte, besteak beste. 

Uribe Kostako Ernairen elkartasun jaialdia Danontzat gaztetxea

Arene 6 eta Naxker taldeen kontzertuak eta DJ K-lanbreren emanaldia izango dituzte barikuan, urtarrilaren 17an, Uribe Kostako Ernaik antolatuko duen elkartasun jaialdian. Horiez gain, 19:00etan hasiko den jaialdian ekitaldi politikoa, afaria eta zozketak ere egingo dituzte, besteak beste. 

20:30

Joshua Edelman: Jazz afrolatino

Kultur Leioa, Leioa | Musika

Joshua Edelmanek maitasun-istorio luzea dauka jazz latinoarekin, hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieratik, Loisaida auzora bizitzera joan baitzen orduan, Manhattango East Villagera. Inguru oso multikulturala zen hura. Nonahi entzuten zen Mongo Santamaría, Machito, Eddie Palmieri, Papo Lucca eta La Faniaren musika, eta jendea kalean dantzatzen zen egun osoan. MUSIKARIAK: Joshua Edelman (pianoa), Adrián Zarrabeitia (tronboia), Gonzalo Muga (flauta), Loisel Machín (kontrabaxua), Richard Pacheco (perkusioa), Fabián Reyes (perkusioa eta ahotsa).

Joshua Edelman: Jazz afrolatino Kultur Leioa

Joshua Edelmanek maitasun-istorio luzea dauka jazz latinoarekin, hirurogeita hamarreko hamarkadaren hasieratik, Loisaida auzora bizitzera joan baitzen orduan, Manhattango East Villagera. Inguru oso multikulturala zen hura. Nonahi entzuten zen Mongo Santamaría, Machito, Eddie Palmieri, Papo Lucca eta La Faniaren musika, eta jendea kalean dantzatzen zen egun osoan.

MUSIKARIAK: Joshua Edelman (pianoa), Adrián Zarrabeitia (tronboia), Gonzalo Muga (flauta), Loisel Machín (kontrabaxua), Richard Pacheco (perkusioa), Fabián Reyes (perkusioa eta ahotsa).

21:00
22:00

Urdulizko Umore Gauak bueltan dira Aroa Berrozpegaz, urtarrilaren 17an

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Ikastaroak eta tailerrak

Mejor será reírnos Aroa Berrozperen bakarrizketa berria da, urtarrilaren 17an, gaueko 21:00etan, Urdulizko kultur etxean aurkeztuko duena. Inprobisazioaz, freskotasunez, sorpresaz, erokeriaz eta egia deserosoz betetako ordua izango da, komediaren munduan emakumeei leku bat egiteko asmoz taularatuko duena. Aroak bere bizitza azalduko du, pikardiaz, barrez eta publikoagaz konplizitate handiz beteriko bakarrizketan. Sarrerak salgai daude urdulizsacatuentrada web orrialdean.

Urdulizko Umore Gauak bueltan dira Aroa Berrozpegaz, urtarrilaren 17an Urdulizko kultur etxea

Mejor será reírnos Aroa Berrozperen bakarrizketa berria da, urtarrilaren 17an, gaueko 21:00etan, Urdulizko kultur etxean aurkeztuko duena. Inprobisazioaz, freskotasunez, sorpresaz, erokeriaz eta egia deserosoz betetako ordua izango da, komediaren munduan emakumeei leku bat egiteko asmoz taularatuko duena. Aroak bere bizitza azalduko du, pikardiaz, barrez eta publikoagaz konplizitate handiz beteriko bakarrizketan. Sarrerak salgai daude urdulizsacatuentrada web orrialdean.

21:00

Kontzertua: Fetén Fetén

Muxikebarri Antzokia, Getxo | Musika

Sarrera, 15 euro.

Kontzertua: Fetén Fetén Muxikebarri Antzokia

Sarrera, 15 euro.

09:00

Ibilbide zirkularrak Gorlizen

Ibarreta plaza, Gorliz

Denboraldi baten ondoren, naturarekin berriro konektatzeko eta aire zabalean une ahaztezinez gozatzeko garaia da. Beraz, prestatu zure ibiltzeko botak, zure ur botila eta zure jarrera onena. Bidean ikusiko dugu elkar! Izena emateko epea urtarrilaren 2an 10:00etan hasiko da Gorlizko Turismo Bulegoan. Izena aurrez aurre edo telefonoz eman dezakezu 94 677 43 48 zenbakira deituz. Urtarrilaren 12an, 16.Ibilbidea, https://www.visitgorliz.eus/eu/16-ibilbidea/ eta urtarrilaren 26an, 4.ibilbidea, https://www.visitgorliz.eus/eu/4-ibilbidea/

Ibilbide zirkularrak Gorlizen Ibarreta plaza

09:30

Benkhayren 'Reflexión' erakusketa dago ikusgai Urdulizen urtarrilaren 25era

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Erakusketak

Urdulizko kultur etxea artez bete da. Urtarrilaren 25era arte, Benkhayren 'Reflexion' erakusketa egongo da ikusgai goizeko 09:30etik 13:30era eta arrastiko 16:00etatik 20:00etara.

Benkhayren 'Reflexión' erakusketa dago ikusgai Urdulizen urtarrilaren 25era Urdulizko kultur etxea

Urdulizko kultur etxea artez bete da. Urtarrilaren 25era arte, Benkhayren 'Reflexion' erakusketa egongo da ikusgai goizeko 09:30etik 13:30era eta arrastiko 16:00etatik 20:00etara.

10:00

Argazki-erakusketa: Arkeologia

Goñi Portal kultur etxea, Plentzia | Erakusketak

Edestiaurre arkeologia-elkartearen 10. urteurrena.

Argazki-erakusketa: Arkeologia Goñi Portal kultur etxea

Edestiaurre arkeologia-elkartearen 10. urteurrena.

11:00

Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua

Plentzia | Erakusketak

Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.

Eskualdean egindako proiektu arkeologikoei errepasoa, Goñi Portalen

Goñi Portal kultur etxea, Plentzia

Uribe Kostako Historiaurreko zein etapa garaikideagoak ikertu dituen Edestiaurre arkeologia-elkarteak 10 urte bete ditu. Hori ospatzeko, eta egindako lanak gizarteari erakusteko, argazki-erakusketa antolatu du Plentziako Goñi Portalen. Gaur, astelehenean, egingo dute inaugurazioa, 18:00etan, eta bertan ikusgai egongo da, hilaren 24ra arte, 2015etik gaur egunera bitartean eskualdean zein inguruan egindako proiektuen eta arkeologia esperimentalaren laburpen txiki bat. Horrez gainera, datozen hilabete eta urteetan egingo dituzten proiektuen berri emango dute. 

Eskualdean egindako proiektu arkeologikoei errepasoa, Goñi Portalen Goñi Portal kultur etxea

Uribe Kostako Historiaurreko zein etapa garaikideagoak ikertu dituen Edestiaurre arkeologia-elkarteak 10 urte bete ditu. Hori ospatzeko, eta egindako lanak gizarteari erakusteko, argazki-erakusketa antolatu du Plentziako Goñi Portalen. Gaur, astelehenean, egingo dute inaugurazioa, 18:00etan, eta bertan ikusgai egongo da, hilaren 24ra arte, 2015etik gaur egunera bitartean eskualdean zein inguruan egindako proiektuen eta arkeologia esperimentalaren laburpen txiki bat. Horrez gainera, datozen hilabete eta urteetan egingo dituzten proiektuen berri emango dute. 

Agenda herriak

Egutegia

Otsaila
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28    
Martxoa
al ar az og ol lr ig
          1 2
3 4 5 6 7 8 9
10 11 12 13 14 15 16
17 18 19 20 21 22 23
24 25 26 27 28 29 30
31            

Urte osoko agenda ikusi »»