Datorren eguaztenean, urtarrilaren 22an, guraso ezberdinek Urdulizko Elortza Eskola bisitatu ahalko dute, izan ere, ate irekien eguna egingo dute. Hala, egun horretan, arrastiko 16:15etik aurrera, gura duten lagunek eskola barrutik ezagutzeko parada izango dute. Eskolaren informazio gehiago, hemen.
Gaur, eguaztena, tailer parte-hartzaile bat egingo dute plentziarrek udalerriko zaintzagaz eta ongizateagaz lotutako beharrizan eta kezkak plazaratzeko. Topaketa 18:00etatik 20:00etara egingo dute Goñi Portalen; bertaratzeko aldez aurretik izena eman beharko da lotura honen bitartez.
Ongi Etorri Errefuxiatuak antolatutako prestakuntza programa egingo dute Gorlizen, urtarrilaren 22tik hasita martxoaren 19ra arte, hilean saio bana eginez. Eguaztenean izango da lehenengo saioa, eta zergatik emigratzen den galderari erantzuna emango diote. Hala, Gorlizko udaletxeko areto nagusian egingo dute, arrastiko 19:00etan.
Denboraldi baten ondoren, naturarekin berriro konektatzeko eta aire zabalean une ahaztezinez gozatzeko garaia da. Beraz, prestatu zure ibiltzeko botak, zure ur botila eta zure jarrera onena. Bidean ikusiko dugu elkar! Izena emateko epea urtarrilaren 2an 10:00etan hasiko da Gorlizko Turismo Bulegoan. Izena aurrez aurre edo telefonoz eman dezakezu 94 677 43 48 zenbakira deituz. Urtarrilaren 12an, 16.Ibilbidea, https://www.visitgorliz.eus/eu/16-ibilbidea/ eta urtarrilaren 26an, 4.ibilbidea, https://www.visitgorliz.eus/eu/4-ibilbidea/
Urdulizko kultur etxea artez bete da. Urtarrilaren 25era arte, Benkhayren 'Reflexion' erakusketa egongo da ikusgai goizeko 09:30etik 13:30era eta arrastiko 16:00etatik 20:00etara.
Edestiaurre arkeologia-elkartearen 10. urteurrena.
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Urtarrilaren 20tik 26ra bitartean, 60 diseinatzaile eta garatzaile baino gehiago elkartuko dira 42 Urduliz doako programazio-campusean bideojokoak sortzeko munduko ekitaldirik handienean parte hartzeko, Global Game Jam 2025. Urtarrilaren 20ko 16:00etatik 26ko 17:00etara, udalerriak bat egingo du sormen-maratoiaragaz, eta parte-hartzaileek 48 ordu baino ez dituzte izango jolas interaktibo bat sortzeko.
Uribe Kostako Historiaurreko zein etapa garaikideagoak ikertu dituen Edestiaurre arkeologia-elkarteak 10 urte bete ditu. Hori ospatzeko, eta egindako lanak gizarteari erakusteko, argazki-erakusketa antolatu du Plentziako Goñi Portalen. Gaur, astelehenean, egingo dute inaugurazioa, 18:00etan, eta bertan ikusgai egongo da, hilaren 24ra arte, 2015etik gaur egunera bitartean eskualdean zein inguruan egindako proiektuen eta arkeologia esperimentalaren laburpen txiki bat. Horrez gainera, datozen hilabete eta urteetan egingo dituzten proiektuen berri emango dute.
Martxoa | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | 2 | |||||
3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 | 9 |
10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 | 16 |
17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 | 23 |
24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 | 30 |
31 |