5 eta 12 urteko umeentzat. Izena eman behar da.
"Ibrahimaren istoriak primeran laburbiltzen du migratzaileen odisea” Amets Arzallus.Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du. Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua. Sarrerak: 6,00 euro.
Hiru lagunek krisi ekosozialaren argi-ilunetara bidaiatzea erabaki dute. Beraien bidez jasoko ditugu hainbat lekukotasun: aktibista globalenak, tokiko proiektu txikienak, kaltetuenak, pertsonaia historikoenak edo familiartekoenak… Baina bestelakoak ere ekarriko dituzte, hala nola hausnarketak, erreakzio emozionalak, ilusioak, beldurrak, aitorpenak… Nola erlazionatzen gara izaki indibidual eta kolektibo gisa, iristear dagoenarekin bizitzeko edo mehatxua urruntzeko? Zein da berreraikitzeko eta konpontzeko era berriak aktibatzeko eta berraktibatzeko modua? Quiero colapsar a tu lado ia argirik ez dagoen lekuan argia jartzeko ahalegin bat da. Planetaren eta gizateriaren etorkizunari buruzko apustu bateratzaile eta errealista. Izaki sentikorren arteko elkargunea. Hil edo biziko mugimendu bat. Behar bat. Fitxa artistikoa: JATORRIZKO IDEIA ETA DRAMATURGIA: Fernando Gallego, Sandra Arpa, Laura Presa Fox. ZUZENDARITZA: Rakel Camacho. ANTZEZLEAK: Sandra Arpa, Fernando Gallego, Laura Presa Fox. ESZENOGRAFIA ETA JANTZITERIA: Vanessa Actif. MUSIKA: Enrique Vaz Oliver. IRAUPENA: 90′. IKUSLEA: +12 urte. HIZKUNTZA: Gazteleraz. SARRERA: 10 euro.
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.