Australiara abiatu ziren euskaldunen ibilbideari omenaldia.
Maiatzak 15, eguena 12:00 Urduliz 42ra bisita (izen ematea Urdulizko kultur etxean). Plaza mugatuak. Maiatzak 16, barikua 20:00 Umore gaua: Bihotz, Bi hots, Bi txotx Marutze Frontoian. Maiatzak 17, zapatua 11:00-13:00Eskubaloia eta Kick Boxing-a, Antsonekoa Plazan. Maiatzak 18, domeka 11:00 Txi Kung tailerra, Urdulizko kultur etxe osteko parkean. 12:00 Mahai jolas erraldoiak, Antsonekoa Plazan. Maiatzak 24, zapatua 12:00 Ipuin kontalaria, Urdulizko kultur etxean. 21:00 Oinutsik Erromeria Urdulizko kultur etxe osteko parkean. Maiatzak 25, domeka 12:00 Kale antzerkia: Txintxeta, klipa eta zorroskiloa, Antsonekoa Plazan. 13:00 Musikatzen Akademia, Antsonekoa Plazan. 13:30 Euskal Dantzak: Iratxo Gorria Dantza Taldea, Antsonekoa Plazan.
Euskaraldia maiatzaren 15etik 25era izango da eta, horri begira, euskararen erabilera hauspotzeko hamaika ekitaldi eta ekintza egingo dituzte udalerri guztietan. Getxon ere martxan jarri dira, eta barikuan, hilaren 9an, ekingo diote motorrak berotzeari, Areetako Xake plazan egingo duten bingo musikalagaz. Hona hemen egunez egun hizkuntza-ohiturak aldatzeko ekimenari heltzeko Getxoko Udalak eta Egizu eta Bizarra Lepoan euskara elkarteek osatutako sustapen batzordeak udalerriko eragileakaz batera antolatutako egitaraua.
Badatoz 2025eko jaiak! Maiatzaren 15etik 18ra, hamaika gauza izango ditugu auzoan: jolasak, kontzertuak, herri bazkaria, azoka, dantzaldia, tailerrak... eta askoz gehiago! Egitarau osoan, hemen.
Barrikak bat egingo du hilaren 15etik 25era egingo den Euskaraldiaren laugarren edizioagaz, euskararen erabilera sustatzeko eta hizkuntza-ohiturak aldatzeko. Hori horrela, udalerriko hainbat elkartek eta tokiko erakundek, horien artean Barrikako Udalak, ekimen honi laguntzeko zenbait jarduera antolatu dituzte, besteak beste, lip dub bat grabatzea, barikuan, hilaren 9an.