Plentzian tradizio handia dauka inauterietan ospatzen den jaiak, eta plentziarrek elkartzeko eta ederto pasatzeko aitzakia gutxi behar duten arren, beste urte batez, mozorrotu eta hiribilduko kaleak jai-giroz beteko dituzte. Hala, hilaren 21ean, zapatuan, egun osoko egitaraua prestatu dute: umeentzako jolasak, kalejira, herri-bazkaria, musika, diskofesta eta suzko zezena izango dira, besteak beste. Jarduerak Eleiz plazan eta Ontziola plazan egingo dituzte, baina festak herri osoa hartuko du.
Antolatzailea: Txintxosta Auzoa eta Kultura elkartea
Berangoko kultur agendaren inguruko eztabaida piztu da, auzokideek gaztelaniazko ikuskizunak lehenesten direla salatu baitute, euskarazko eskaintza bigarren maila batean utziz.
Hizkuntza: Euskara
Martzel Do Nascimento Goiriaren "Jainko Bakarra" erakusketa orainari buruzko errealitatea eta bestelako etorkizun posibleak irudikatzeko aukera aztertzen duen pintura bilduma da. Ikuspegi materialista batetik itxaropen ezaren eta aldaketak pentsarazteko bizi-bultzadaren arteko gorabehera emozionaletik sortzen da proiektua. Mihisean egindako teknika mistodun lanek aurkakoen arteko tentsiotik eraikitzen dira: geometrikoaren eta organikoaren artekoa, oreka eta gatazka, eustea eta bulkada. Beltzaren eta laranjaren presentzia etengabeak izaera narratiboa hartzen du, pentsamendu material eta emozionalaren ariketa jarrai gisa funtzionatzen duen elkarbizitza kromatiko bat sortuz.
Algortarrek prest dituzte 2026ko Inauteriak, eta otsailaren 20tik 22ra bitartean herria giro, kolore eta festaz beteko dituen egitarau oparoa aurkeztu dute daborduko. Aurtengo gaia Erdi Aroa izango da eta, protagonista nagusiak umeei, familiei eta gazteei zuzendutako jarduerak izango dira, hala nola tailerrak, kalejirak, mozorro-desfileak, musika, erromeria...