Josu Murueta kultur etxea

"¡Nunca más! Imágenes de guerra (1936-1939)" erakusketa

2017/05/23

Josu Murueta kultur etxea | Erandio |Erakusketak

Gaur goizean, "¡Nunca más! Imágenes de guerra (1936-1939)" izeneko erakusketa zabaldu dute Erandioko Josu Murueta kultur etxean. Memoria historikoa lantzeko ekimena bisitatu ahal izango da ekainaren 9a arte, 08:00etatik 22:00etara.

Herri-galdeketaren gaineko herri-batzarra

2017/06/02 19:00

Josu Murueta kultur etxea | Erandio |Batzarrak eta topaketak

Erandioko Gure Esku Dago plataformak batzar nagusia deitu du datorren barikurako, ekainak 2, udalerri horretan herri-galdeketa egingo den erabakitzeko. Hitzordua Astrabuduko Josu Murueta kultur etxeko gela urdinean ipini dute, 19:00etan. Batzarra zabala eta askotarikoa izatea gura dutenez, erandioztar denak gonbidatu dituzte parte hartzeko, "gure herrian herri-galdeketa bai ala ez" aukeratzeko, "denon artean gure herrirako egokiena dena" erabakitzeko.