Zanbuia
Eako Poesia Egunen ekimenez hamalau sortzailek astebete eman zuten Ean, Metrokoadroka izena hartuta, bertako kaleetan esperimentazio prozesu kolektibo bat eginez. Astebete horretako emaitza 2018ko uztailaren 14an eskaini zuten jendaurrean, Eako Poesia Egunen barruan.
Hauek izan ziren esperimentazio-prozesuan parte hartu zuten sortzaileak: Ainhoa Alberdi, Maite Aizpurua, Javi Barandiaran, Idoia Beratarbide, Corinne Cella, Amaia Corral, Iraia Elias, Ander Fernandez, Oier Guillan, Idoia Hernandez, Unai Lopez de Armentia, Oscar Manso, Joseba Roldan, Marina Suarez Ortiz de Zarate.
Bideoan grabatu zuten Peru Galbetek eta Aritz Ormazabalek.