Lemoizko Etzandarri euskal mendi-taldeak 2017ko hurrengo irteera hilaren 7an egitea aurreikusi bazuen ere, txangoa atzeratzea erabaki zuen, Gure Esku Dagoren herri-galdeketa zela eta. Hala, domeka honetan joango dira Gorbeiako mendilerroan dagoen Lekanda mendira (1.302 metro), hilaren 28an.
Sopelako Udalak eta Uribe Kostako Mankomunitateko Euskara Zerbitzuak autobus bat antolatu dute maiatzaren 28an Mungian egingo den Ibilaldira joateko. Autobus zerbitzua martxan ipini ahal izateko gutxienez 25 pertsonek izena eman beharko dute.
Laugarren urtez, Leioako Udal Liburutegiak antolatuko du Euskara Irakurle Kluba. Aurreko urteetako mekanika jarraituz, literaturazaleak hilabete bakoitzeko hirugarren asteazkenean bilduko dira Kultur Leioako lehenengo solairuko hemerotekan, 19:30ean. Urriaren 19an izango da lehenengo saioa, Alaine Agirreren "X hil da" liburuaren gainean berba egiteko.
Martxoaren 20tik maiatzaren 31ra martxan izango dugu Getxon Irakurri, Gozatu eta Oparitu egitasmoa. Irakurzaletasuna sustatzeaz batera, euskarazko literatura eta herrietako liburutegiak ezagutaraztea dira egitasmoaren helburuak Getxon, EGIZU elkartea, Getxoko Udala eta Euskaltzaleen Topagunearen ekimenez jarriko da martxan egitasmoa. Udal liburutegiak, BOLiBAR-ELORDUI, GOBELAURRE eta ELKAR liburu dendak egitasmoaren ezinbesteko kolaboratzaileak dira. Martxoaren 20an hasi eta maiatzaren 31ra arte iraungo du. Liburu dendetan, ekainaren 10era arte. Getxoko Udal liburutegietan, maileguan harturiko euskarazko liburu bat irakurtzearen truke, irakurleak irakurketa-fitxa erraza bete eta erosketa-txeke bat jasoko du liburutegian bertan. Txeke horrek irakurleak nahi duen beste liburu bat %35 merkeago erosteko balioko du, Algortako Elkar, Areetako Bolibar-Elordui edo Romoko GobelAurre liburu dendetan.
Begoñako galeriak ezagutzeko beharrezkoa da aurretik izena ematea; horretarako epea zabaldu dute daborduko. Galeriak apirilaren 1etik uztailaren 30era bisitatu ahal izango dira. Aurrekoetan legez, izen-ematea egin ahal izango da udalaren webgunean edo Turismo Bulegoaren telefono-zenbakira (944 910 800) deituta.
Uribe Kostako Mankomunitateko Gizarte-Ekintza saila, Sopelako Udalagaz, Bizkaiko Foru Aldundiagaz eta eskualdeko beste Udalakaz elkarlanean, menpekotasuna duten senideen zaintzaile ez-profesionalak bilatzen dabil, gizartean ikusgai egiteko kanpaina baten bidez.
Summer Camp, Udaleku Irekiak, Surf Udalekuak eta Musikaz Blai udalekuetan izena emateko epea zabaldu da. Astelehenetik ostiralera, 09:00etatik 13:30era. Informazioa: sopela.eus eta musika.eskola@sopela.eus Non eman izena: Sopelarin eta Kurtzio kultur etxea.
Egun osoan aurtongo San Juan jaietako kartelei botoa eman ahal izango zaie, Kultur Leioako webgunean. Lehiaketako bost finalisten kartelen artean aukeratu beharra dago eta botazioetan hiru boto eman ahalko zaizkie kartel hautagaiei: hiru puntu gogokoenari, puntu bi bigarren postua merezi duenari eta puntu bakarra hirugarrenari.
Murtziako Rubén Lucasek irabazi du 2017ko San Juan jaietako kartel lehiaketa, "Danzas" lanagaz. 24 lan aurkeztu dira aurtengo edizioan, eta den-denak ikusgarri daude Leioako Gaztegune Aterpean, abenduaren 7a arte.
Mezu honen bitartez, Algortako San Inazioetako kartel-lehiaketaren oinarriak helarazi gura dizkizuegu. Aurton ere gogokoen daukaten kartela bozkatzeko aukera edukiko dute herritarrek, San Nikolas plazan, uztailaren 1ean. Ekainaren 22ra arte egongo da lanak aurkezteko aukera, Villamonteko kultur etxean.
Gaur goizean, "¡Nunca más! Imágenes de guerra (1936-1939)" izeneko erakusketa zabaldu dute Erandioko Josu Murueta kultur etxean. Memoria historikoa lantzeko ekimena bisitatu ahal izango da ekainaren 9a arte, 08:00etatik 22:00etara.
Sanjuanak heldu artean, jai-giroan murgiltzeko aukera edukiko dute leioaztarrek eta kanpotarrek, aste-akabu honetan; izan ere, Lamiakoko sanmaximoakaz hasi ohi da udako ospakizunen zorabioa, Leioan. Hala, barikutik domekara, hamaika ekitaldiz gozatzeko aukera egongo da bertan: besteak beste, lapiko-txapelketa, mozorro-lehiaketa, bingoa eta guatekea egingo dituzte. Gauean, berriz, dantzaldiez disfrutatu ahal izango dute Lamiakora hurbiltzen direnek. Lehenengo egunean, ohiko legez, euskal mitologiako pertsonaiak bisitatuko dute auzoa, Lamiako Maskarada elkarteko lagunei esker; antzezkizuna arrastian eta gauean egingo dute.