Abuztuko etenaldiaren ostean, gogotsu heldu dio Getxoko Ingurumen Aretoak ikasturte berriari. Hala, irailaren 1ean hilabete honetarako egitarauari hasiera eman zioten, txikientzako tailerrakaz eta altxorraren bila jolasagaz. Aste-akabu denetan askotariko jarduerak egongo dira gozagai.
Gaur, eguaztenean, hasiko da Getxophoto, Getxoko Nazioarteko Irudi Jaialdia. Horretan, munduko 20 bat artisten ikus-entzunezko lanak ikusi ahal izango dira, udalerrian zehar kokatutako gune ezberdinetan, irailaren 30era arte. Oraingoan, "Gatazka-ostea, elkarrizketa berreraiki" izango da leloa. Lanok gatazka ekologikoak, politikoak eta gizakien artekoak jorratzen dituzte, baita gatazka ondorengo aldietako ondorioak eta elkarrizketa berreraikitzea ere.
Datorren asteko eguaztenean, irailak 5, hasiko da aurtengo Getxophoto. Hamabigarren ediziora ailegatuko da honenbestez Begihandi kolektiboak antolatutako argazki-jaialdia, oraingoan gatazken osteko elkarrizketa-bideei arreta emanez, eta beti bezala espazio publikoari lehentasuna eskainiz.
Ohiturak lege: aste-akabu bitan egingo dira Urdulizko jaiak; Landan, lehenengo, eta Elortzan, ondoren. Egitarauan ez da klasikorik faltako: Kakarraldoaren jaitsiera, goitibeherak, herri-bazkaria...
Proposamen berriakaz hasi du Ekogunek ikasturte berria: Inguru minguru tailerrak. Arduradunek azaldu dutenez, horien helburua da txikienei inguruarekiko errespetua sustatzea. Tailerrok iraileko eta urriko barikuetan egingo dituzte, Uribe Kostako Zerbitzu Mankomunitatea osatzen duten zazpi udalerrietan, 17:00etatik 19:00etara.
Bizarra Lepoan euskara elkarteak eta Bizkaiko Urtxintxa eskolak Aisialdiko Begirale ikastaroa eskainiko dugu. Ikastaroa 2018ko urritik 2019ko maiatzera bitarteko zenbait asteburutan burutuko dugu. Guztira 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko egingo ditugu. Ikastaroa euskaraz izango da eta parte hartzeko baldintza bakarra 18 urte beteta izatea edo praktikak hasi baino lehen beteta izatea. Prezioa 450 eurokoa da, aterpetxeen prezioa barne. Izena emateko epea irailaren 17tik 28ra izango da eta bankuko abonarea (ES54 2095 0233 10 9102257479), NAN fotokopia eta argazki bat ekarri beharko dituzu gure bulegora. Goizez 10:00 – 14:00 ordugegian egongo gara egunero eta astearte + ostegunetan arratsaldez ere 16:30 – 18:00 ordutegian.