Nacho Vilar Producciones konpainiaren antzezlana, 12 urtetik gorakoentzat. Kultur Leioako auditoriumean. Sarrera: 12 euro (Kultur Leioako Lagunentzat doan).
Umeentzako zinema, gaztelaniaz. Sarrera doan. Iraupena: 111 minutu.
Arimen Gauaren ikuskizunen barruan. Sarrera doan. Mozorrotuta doazenek saria jasoko dute.
Cuarteto Quiroga: Aitor Hevia (biolina), Cibrán Sierra (biolina), Josep Puchades (biola) y Elena Poggio (biolontxeloa) Cuarteto Quirogak, 2018. Urteko Musikaren Sari Nazionalak, laudorio ugari jaso ditu azken urteotan. Adibidez, “New York Times”eko kritikarien ustez, bere musika fina da; The Strad argitalpen famatuan doinu ederra eta teknika bikaina dutela esan dute. Europako belaunaldi berriko talde ospetsuenetako bat da laukotea eta kritikariek zein zaleek bere interpretazio ausart eta berritzaileak txalotu dituzte. Beethovenen jaiotzaren 250. Urteurrenaren omenez, Getxon la minorreko 15. harizko-laukotea (op. 132) eta fa maiorreko 16. harizko-laukotea (op. 135) joko dituzte. Sarrera: 12 € / Abonamendua: 40 €
José Luis Ágreda ilustratzaile sevillarraren komiki klasikoaren pertsonaiei omenaldia egiten dien Ágreda: Komiki heroiak erakusketa dago ikusgai Romo Kultur Etxean, azaroaren 1era arte. Ekimen hori urriaren 30ean eta 31n azokaren ordez egingo diren Komiki Jardunaldien aurrerakina izango da.