Itsas Zaindarien Sareko urpekariek, Getxoko Udalaren laguntzagaz, Portu Zaharreko itsas hondoa garbituko dute domekan, hilak 26, 09:00etatik aurrera. Ekintza Marefondum eta Divertek elkarteek antolatu dute. Aurten Portu Zaharrean egingo den era honetako bigarren ekintza izango da –lehenengoa iragan ekainean egin zen–. Oraingo honetan ere, itsasoaren hondotik ateratzen diren hondakin kiloak janari-kiloengatik trukatuko dituzte. Elikagai Bankuen Federazioari emango zaizkio elikagai-kilook.
Gasolino izeneko txalupatik arituko dira bertsotan Nerea Ibartzabal eta Eli Pabola bertsolariak, eta ibai ertzetik entzungo ditu publikoak. Entzule zein bertsolariak ur eta lur geratzea izango da asmoa, eta Beñat Vidal arituko da gai jartzaile horretarako.
Musika da, baina showa da. Showa da baina musika da. Westfalia Txoy System emanaldiak umorea eta musika uztartzen ditu, hainbat abesti ezagunen bertsioak eskainiz. Furgoneta baten gainean igota arituko dira. Eta, horrez gainera, mozorrotu egin behar bada, ba, publikoak jakin behar du musikariek ez dutela arazorik horretarako ere.
Fabian Carbonek, Astor Piazzolla tangoaren berritzaile handiaren jaiotzaren mendeurrena dela eta, konpositore ospetsuaren maila handiko obrez osatutako kontzertua eskainiko digu. Biolina, bandoneona, pianoa eta kontrabaxua, generoari ekiteko orduan ezinbesteko instrumentuak, Mariel Martinezen ahots liluragarriari bateratuko zaizkio. Sarrera: 10€
Bizarra Lepoan euskara elkarteak eta Bizkaiko Urtxintxa eskolak Astialdiko Begirale ikastaroa eskainiko dugu Getxon. Ikastaroa 2021eko urritik 2022ko maiatzera bitarteko zenbait asteburutan burutuko dugu. Guztira 150 ordu teoriko eta 160 ordu praktiko egingo ditugu. Urriaren 1era arte eman daiteke izena hemen: https://forms.gle/rNsKk2haRhRzsmdXA
Irailaren 22tik 26ra bitartean, soinu tradizionalak itzuliko dira Getxora, bere musika jaialdi ezagunenaren 37. edizioaren eskutik. Folkaren familia barneko transmisioa, musika genero horretan emakumeak duen papera eta Astor Piazzolla handiaren jaiotzaren mendeurrena izango dira aurtengo Jaialdiaren ardatza. Jatorri ezberdinetako soinuak protagonista izango dituzten adin eta gustu guztietarako emanaldiak izango dira. . EGUNA ORDUA MUXIKEBARRI PREZIOA 22 19.00 ROBERTO & MIREN ETXEBARRIA 8€ 23 19.00 JUDITH MATEO 10€ 24 19.00 AMPARANOIA 20€ 25 12.30 LOS TITIRÍTEROS DE BINEFAR GONBIDAPENA* 17.00 TRAKAMATRAKA GONBIDAPENA* 19.00 CARLOS NUÑEZ 20€ 26 12.00 BITARTEAN 8€ 19.00 FABIÁN CARBONE 100 AÑOS DE PIAZZOLLA 10€