Leioako Udaleko Kultura eta Gazteria Sailak, herriko Gure Ohiturak eta Txikiak dantza taldeen laguntzagaz, Bizkaiko Aurresku Txapelketaren 60. edizioan parte hartzera deitu du daborduko. Irailaren 4an, 19:00etan, Ondizko probalekuan jarri dute hitzordua. Izena emateko, fitxa bete eta posta elektronikoz bidali behar da infokultur@leioa.eus helbidera. Gainera, antolatzaileek aurreratu dutenez, lehiaketaren egunean bertan ere izena eman ahalko da, 17:00etatik 18:00etara.
Abuztuak 20, zapatua 11:00 Kalejira Plazatxotik eta Erribera kaletik Eleiz plazaraino. 13:00 2022ko Antolintxu eta Madalentxuren aurkezpena. 22:00 Aurreskua eta dantzak. Abuztuak 30, martitzena 14:00 Gazte-bazkaria. 17.45 Harrera Antolintxu eta Madalentxuri. 18:00 Txupinazoa eta festen hasiera. 18:30 Andra Marira igoera eta aurreskua. 20:00 Dantza-saioa Itxas Eder taldearen eskutik, Ontziola plazan. 22:00 Zezensuzkoa, Ontziola plazan. 23:00 Berbena Zuria. 23:00 Photocall-a, udaletxean. Abuztuak 31, eguaztena 11:00 Diana. 11:30 Ginkana Conquis, Legarrondon. 11:30 Haur-parkea, futbito zelaian. 18:00 Nagusientzako arrastia bingo eta briska jokoakaz 21:30 Zezensuzkoa, futbito zelaian. 22:00 Helduen Playback-lehiaketa. Irailak 1, eguena 09:00 Eskualdeko CXXVIII. Nekazaritza Azoka. 10:00 Diana txistulari eta buru-handiakaz. 12:00 Euskal jantzi tradizionalen erakusketa Erriberatik. 13:30 Erromeria ibiltaria alde zaharretik. 19:00 Helduen mozorro-lehiaketa. 20:00 VII. San Antolin bertso-saioa, Eleiz plazan: Oihana Bartra, Beñat Gaztelumendi, Amets Arzallus eta Saioa Alkaiza. 22:00 Zezensuzkoa, futbito zelaian 22:00 Kontzertuak, Ontziola plazan. 22:30 Bakarrizketa-gaua, Eleiz plazan. Irailak 2, barikua 10:00 Txupinazo eta txistulariak herriko kaleetatik. 10:00 III. Plentzia La Gallarda familien arteko herri-krosa, Arturo Peñaren omenez, Plazatxotik hasita. 11:30 Antolintxu, Madalentxu eta Udalbatzaren kontzentrazioa Ontziola plazan Eleiz plazara igotzeko. 12:00 Antolin Deunaren ohorezko meza eta aurreskua. 13:30 Musika bandaren kontzertua 14:30 Antolin Deunaren koktela, txarangagaz girotua. 18:00 Umeentzako berbena. 19:00 Elektrotxaranga herritik. 22:00 Zezensuzkoam futbito zelaian. 22:30 80. hamarkadako musika. Irailak 3, zapatua 11:00 Diana. 10:00 XLX. Marmitako Lehiaketa. 13:30 Marmiten aurkezpena. 17:00 Marmitako-lehiaketaren sari-banaketa. 19:00 Umeen play-back lehiaketa. 19:30 Eskupilota-txapelketa, Jai Alai frontoian 19:30 XI. Plentzia Kantari kantu-jira, Plazatxotik hasita. 22:00 Zezensuzkoa, futbito zelaian. 22:30 Plentzia Kantagunek antolatutako erromeria, Eleiz plazan. 22:30 Kontzertuak, Ontziola plazan. Irailak 4, domeka 10:00 Diana. 10:00 Umeen tortilla- eta entsalada-lehiaketa. Udaletxean eman beharko da izena. 12:30 Bits-jaia. 13:30 Tortilla- eta entsalada-lehiaketako sari-banaketa. 17:30 Umeen eta familien mozorro-lehiaketa, Ontziola plazan. Ondoren, mozorroen sari-banaketa eta Urrezko Abarkak saria ematea; Madalentxu eta Antolintxuren agur-kalejira egin ondoren biak joango dituzte itsasadarrean barrena. Festak, zezensuzkoaren entzierroagaz bukatuko dira.