Sortu al daiteke musika gure inguruan egunero entzuten ditugun soinuekin? Aurtengo Zinegabonak ekimenaren barne, Joseba Beristain zinemarako musikagileak galdera honi erantzungo dio gabonetan emango dituen tailerretan
Daborduko Maialen Lunjanbiok txapela jantzi badu ere, hurrengo astean, Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalistak berriro ere elkartuko ditu Algortako Bertsolari Eskolak Getxon. Lunjanbiogaz batera, Alaia Martin, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Arzallus eta Joanes Illarregi bertsolariak oholtza gainera igoko dituzte hurrengo martitzenean Muxikebarrin egingo duten Txapelondo ekimen berriari esker.
Mendiz inguratutako leku batean, Lanbrok eta Lekak, bi galtzagorri bihurrik, ez dakite nor den bere ama. Ieltxuk txoriak zin egiten die zalantza hori argitzen lagunduko diela, baina horren ordez, nahastu eta galdu egiten dira. Bidean zehar, gure pertsonaiak euskal mitologiako pertsonaiekin topo egingo dute egoera dibertigarrietan: Basajaunekin, Lamiarekin, Sorginarekin, Jentilekin, etab. Pertsonaiak txotxongiloen bidez eta lau aktoreen karakterizazioaren bidez antzezten dira, eta ikusleak istorioaren parte izatera gonbidatzen dituzte. Hiru mailatako eszenografiaren, atrezzo zainduaren eta efektuen bitartez, pertsonaia alaiak bizi diren lekura eramango dituzte ikusleak. Sarrera: 6 euro
Umeen parkea: Abenduaren 27 eta 28an – 11:00-13:00 eta 17:00-20:00 – Pilotalekuan. Gazteen parkea: Urtarrilaren 2an – 17:30-21:30 – Pilotalekuan. 9-16 urte bitartekoentzat.