Larunbata, apirilak 22



12:00

Kuadrillen Eguna

Eliz plaza, Gorliz | Jaiak

Kuadrillen Eguna Eliz plaza

12:30

Txakomic

Mendibile jauregia, Leioa | Gastronomia-ekitaldiak

Leioako Mendibile Jauregia eta Txakolin Museoa-Txakolingunea foru museoa berriz ere proiektu honen inguruan antolatuko diren jarduera guztien agertoki izango dira. Besteak beste, umeentzako tailerrak, dastaketak, kontzertu marraztua eta showcooking ilustratuak egongo dira.

Txakomic Mendibile jauregia

Leioako Mendibile Jauregia eta Txakolin Museoa-Txakolingunea foru museoa berriz ere proiektu honen inguruan antolatuko diren jarduera guztien agertoki izango dira. Besteak beste, umeentzako tailerrak, dastaketak, kontzertu marraztua eta showcooking ilustratuak egongo dira.


14:00

Bertso Bazkaria

Patxeko Etxea, Getxo | Bertsolaritza

Apirilaren 22an, 14:00etan, bertso bazkari klasikoa egingo dugu Algortako Patxeko Etxean. Ostean, Nerea Ibarzabal eta Miren Amuriza bertsotan arituko dira. Izena emateko: 605704385 / albegetxo@gmail.com 

Bertso Bazkaria Patxeko Etxea

Apirilaren 22an, 14:00etan, bertso bazkari klasikoa egingo dugu Algortako Patxeko Etxean. Ostean, Nerea Ibarzabal eta Miren Amuriza bertsotan arituko dira.

Izena emateko: 605704385 / albegetxo@gmail.com 


18:30

Sopelako Corto Express

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Zinema eta bideo-emanaldiak

Sopelako Kuadrillak antolatzen duen Corto Express lehiaketaren edizio berri bat dator. Urtero legez, sare sozialen bitartez iragarriko dute film laburren gaia eta parte hartzaileen lanek bete beharreko ezaugarriak. Horren ostean, kuadrillek zapatu arratsaldera arte izango dute film laburrak grabatu eta editatzeko; horiek aurkeztu ostean, jai berezia egingo dute aurkezten diren film labur guztien proiekzioagaz batera.

Sopelako Corto Express Kurtzio kultur etxea

Sopelako Kuadrillak antolatzen duen Corto Express lehiaketaren edizio berri bat dator. Urtero legez, sare sozialen bitartez iragarriko dute film laburren gaia eta parte hartzaileen lanek bete beharreko ezaugarriak. Horren ostean, kuadrillek zapatu arratsaldera arte izango dute film laburrak grabatu eta editatzeko; horiek aurkeztu ostean, jai berezia egingo dute aurkezten diren film labur guztien proiekzioagaz batera.


20:00

Dantza: Zarra

Merkatu Zaharra, Erandio | Dantza

Adriana Bilbao dantza konpainiaren Zarra lanak, bere aitona, Telmo Zarraonandia, Athleticeko jokalari ospetsua, omentzen du. Dantza, musika, argiztapena eta proiekzioen bidez, futbolari lotutako kirol elementuak uztartzen ditu lan honek, mitoa handitu zuten giza balioak nabarmenduz. Telmo errematatzaile handia zen buruz, jokalari aseezina… baina beldurtia, prestua eta apala ere bazen; zalantzatia zen; dantzatzea eta jende guztiarekin kalean gelditzea maite zuen… Hori guztia eta askoz gehiago zen Zarraonandia (zaharra, ona eta handia). Ideia, zuzendaritza eta koreografia: Adriana Bilbao Zarraonaindia. Antzezleak: Adriana Bilbao, Carmen Bejarano, Tatiana Cuevas, Blanca Lorente, Gabriel Matías, Miriam Pérez. Sarrera: 10 euro

Dantza: Zarra Merkatu Zaharra

Adriana Bilbao dantza konpainiaren Zarra lanak, bere aitona, Telmo Zarraonandia, Athleticeko jokalari ospetsua, omentzen du. Dantza, musika, argiztapena eta proiekzioen bidez, futbolari lotutako kirol elementuak uztartzen ditu lan honek, mitoa handitu zuten giza balioak nabarmenduz. Telmo errematatzaile handia zen buruz, jokalari aseezina… baina beldurtia, prestua eta apala ere bazen; zalantzatia zen; dantzatzea eta jende guztiarekin kalean gelditzea maite zuen… Hori guztia eta askoz gehiago zen Zarraonandia (zaharra, ona eta handia).

Ideia, zuzendaritza eta koreografia: Adriana Bilbao Zarraonaindia.
Antzezleak: Adriana Bilbao, Carmen Bejarano, Tatiana Cuevas, Blanca Lorente, Gabriel Matías, Miriam Pérez.

Sarrera: 10 euro


20:00

Leioa Kantika Korala: "Istanbulera begira"

Kultur Leioa, Leioa | Musika

Leioako Udal Kontserbatorioko Leioa Kantika Korala haur abesbatzak 23 urteko ibilbideko erronka garrantzitsuenetako bati ekingo dio datozen egunetan, bigarrenez aukeratu baitute, Seul 2014ren ondoren, apirilaren 25etik 30era Istanbulen egingo den World Symposium on Choral Music jaialdian arituko diren hamar taldeen artean. Nazioarteko abesbatzen panoraman garrantzi handieneko ekitalditzat jotzen da WS, eta hiru urtean behin egiten da. Mundu osoko abesba­tzak eta abesbatzen kantuan adituak biltzen ditu, kalitatean eta berrikuntzan interes berezia jarriz. LKK-k hiriko aretorik ospetsuenetan interpretatuko dituen bi programa aurkeztuko ditu, Itxaropena/Hope eta Etorkizuna/Futuro izenburupean azken denboraldietako piezarik zirraragarrienen eta nabarmenenen aukeraketa biltzen dutenak. Datozen egunetako abentura handiaren aurreko kontzertu honek LKK-k Istanbulen WSeko agertokiak igotzeko erabiliko duen errepertorio ikusgarria aurkeztuko die lagun, senide eta musika koralaren zaleei. Zuzendaria: Basilio Astulez.Pianoa: Luís López.Perkusioa: Ander Lekue. Sarrera: 10 euro.

Leioa Kantika Korala: "Istanbulera begira" Kultur Leioa

Leioako Udal Kontserbatorioko Leioa Kantika Korala haur abesbatzak 23 urteko ibilbideko erronka garrantzitsuenetako bati ekingo dio datozen egunetan, bigarrenez aukeratu baitute, Seul 2014ren ondoren, apirilaren 25etik 30era Istanbulen egingo den World Symposium on Choral Music jaialdian arituko diren hamar taldeen artean. Nazioarteko abesbatzen panoraman garrantzi handieneko ekitalditzat jotzen da WS, eta hiru urtean behin egiten da. Mundu osoko abesba­tzak eta abesbatzen kantuan adituak biltzen ditu, kalitatean eta berrikuntzan interes berezia jarriz.

LKK-k hiriko aretorik ospetsuenetan interpretatuko dituen bi programa aurkeztuko ditu, Itxaropena/Hope eta Etorkizuna/Futuro izenburupean azken denboraldietako piezarik zirraragarrienen eta nabarmenenen aukeraketa biltzen dutenak. Datozen egunetako abentura handiaren aurreko kontzertu honek LKK-k Istanbulen WSeko agertokiak igotzeko erabiliko duen errepertorio ikusgarria aurkeztuko die lagun, senide eta musika koralaren zaleei.

Zuzendaria: Basilio Astulez.
Pianoa: Luís López.
Perkusioa: Ander Lekue.

Sarrera: 10 euro.


21:00

Dani Fontecha bakarlariak gidatuko du biharko Umore Gaua Urdulizen

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Bestelakoak

Gaur egun, Dani Fontecha El Hormiguero 3.0 telebista saioko gidoilari eta kolaboratzailea da, eta hainbat telebista-formatutan jardun du bakarrizketak egiten eta irratietako hainbat umore-ataletan kolaborazioak egin ditu. Bihar, zapatuan, hilaren 22an, Urdulizko kultur etxeko taula gainera igoko da, eta bertaratuko diren guztiak barrezka jartzen saiatuko da 21:00etatik aurrera. Sarrera 10,3 euroan eros daitezke ohiko lekuetan.

Dani Fontecha bakarlariak gidatuko du biharko Umore Gaua Urdulizen Urdulizko kultur etxea

Gaur egun, Dani Fontecha El Hormiguero 3.0 telebista saioko gidoilari eta kolaboratzailea da, eta hainbat telebista-formatutan jardun du bakarrizketak egiten eta irratietako hainbat umore-ataletan kolaborazioak egin ditu. Bihar, zapatuan, hilaren 22an, Urdulizko kultur etxeko taula gainera igoko da, eta bertaratuko diren guztiak barrezka jartzen saiatuko da 21:00etatik aurrera. Sarrera 10,3 euroan eros daitezke ohiko lekuetan.



19:00
19:00

Tailerra: Txatxarrak idazketa talde feminista

Azebarri Kultura Elkartea, Getxo | Ikastaroak eta tailerrak

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira. Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira. Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira:  martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean. Izen-emateko:  619 93 55 41  / egizugetxo@gmail.com

Tailerra: Txatxarrak idazketa talde feminista Azebarri Kultura Elkartea

Garazi Basterretxea Bareak gidatutako idazketa tailer honetan, partaideek euren testu propioak sortuko dituzte euskal literaturako testuetatik abiatuta eta dinamika ludiko parte-hartzaileen bidez. Partaideei fikziozko lanak sortzeko tresnak emango zaizkie, gura dutenari buruz idatz dezaten. Besteak beste, poemak, ipuinak, eta narrazio laburrak landuko dira.

Txokoa mistoa izango da eta testuak eta dinamikak ikuspegi feministatik hautatuko dira.

Tailerra hilean behin egingo da, eguenetan 19:30etik 21:00etara, Azebarri Kultura Elkartean (Euskal Herria Kalea, 14, 48991 Getxo, Bizkaia). Hurrengo saioak honakoak dira:  martxoaren 2an, apirilaren 20an, maiatzaren 4an, eta ekainaren 1ean.

Izen-emateko:  619 93 55 41  / egizugetxo@gmail.com



10:00
23:59

Mikrokontakizunen lehiaketa: Ama Lurraren Mundu Eguna

Ingurumen Aretoa, Getxo | Bestelakoak

Lehiaketa honetan parte-hartzaileek Ama Lurraren inguruko kontakizun labur bat sortu beharko dute (150-180 hitz) esaldi honetatik abiatuta: “zarata hori etengabe entzuten zen…”. Lehiaketa bi kategoriatan banatuko da, bata haurrentzat (6 eta 11 urte bitartean) eta bestea gazteentzat (12 eta 17 urte bitartean), eta kategoria bakoitzerako saria produktu ekologikoen saski bat izango da, eta kontakizuna Ingurumen Aretoko Sare Sozialetan eta Blogean argitaratuko da. Apirilaren 1eko goizeko 10:00etatik 30eko 00:00etara parte hartu ahal izango da. Mikrokontakizunak info@ingurumenaretoagetxo.eus helbidera bidali behar dira, eta gure sare sozialen bidez partekatuko ditugu. Lehiaketaren oinarriak HEMEN kontsulta ditzakezu.

Mikrokontakizunen lehiaketa: Ama Lurraren Mundu Eguna Ingurumen Aretoa

Lehiaketa honetan parte-hartzaileek Ama Lurraren inguruko kontakizun labur bat sortu beharko dute (150-180 hitz) esaldi honetatik abiatuta: “zarata hori etengabe entzuten zen…”.

Lehiaketa bi kategoriatan banatuko da, bata haurrentzat (6 eta 11 urte bitartean) eta bestea gazteentzat (12 eta 17 urte bitartean), eta kategoria bakoitzerako saria produktu ekologikoen saski bat izango da, eta kontakizuna Ingurumen Aretoko Sare Sozialetan eta Blogean argitaratuko da.

Apirilaren 1eko goizeko 10:00etatik 30eko 00:00etara parte hartu ahal izango da.

Mikrokontakizunak info@ingurumenaretoagetxo.eus helbidera bidali behar dira, eta gure sare sozialen bidez partekatuko ditugu.

Lehiaketaren oinarriak HEMEN kontsulta ditzakezu.



11:59
11:59

Erakusketa zientifiko-kulturala: 'Irulegi eta Algerren eskuen esanahia'

Plaza Beltza kulturgunea, Sopela | Erakusketak

Plentziako liburutegian. Hile osoan zehar.

Erakusketa zientifiko-kulturala: 'Irulegi eta Algerren eskuen esanahia' Plentziako Liburutegia, Goienkale Kalea

Plentziako liburutegian. Hile osoan zehar.



10:30
14:30

Liburuaren mundua nagusi izango da aste-akabuan Algortako erdigunean

Getxo | Azokak

Getxoko Liburu Azoka bere ohiko lekura itzuliko da aurten. Hala, hainbat liburu-dendaren etxolak egongo dira apirilaren 21etik 23ra bitarteko aste-akabuan Algortako Telletxe plazan. Era berean, liburutegien zerbitzuko etxola bat ere egongo da eta, ohi legez, liburuen munduari lotutako hainbat ekintza egingo dituzte inguruan.

Liburuaren mundua nagusi izango da aste-akabuan Algortako erdigunean

Getxoko Liburu Azoka bere ohiko lekura itzuliko da aurten. Hala, hainbat liburu-dendaren etxolak egongo dira apirilaren 21etik 23ra bitarteko aste-akabuan Algortako Telletxe plazan. Era berean, liburutegien zerbitzuko etxola bat ere egongo da eta, ohi legez, liburuen munduari lotutako hainbat ekintza egingo dituzte inguruan.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»