Aurten, uztailaren 25ean, Santiago Egunean, ospatuko dute Gorlizko Lehen Sektoreko 35. azoka. Zehazki, Artzelu plazan egingo dute, goizeko 10:30etik 15:00etara. Parte-hartzeko epea zabalik dago maiatzaren 22ra arte.
Gutxi falta da Getxoko paellarik onena zein den erabakiko duen txapelketarako, izan ere, uztailaren 25ean, martitzenean, ospatuko dute aurten lehiaketa. Eta jaia. Hasieran, uztailaren 23an egingo zuten, baina Itxas Argiako Eskarne Unanuek azaldu duenez, egun horretan egingo diren hauteskunde orokorrak direla-eta, data atzeratzea erabaki dute: "Ezin genuen hauteskundeen egun berean egin segurtasunaren aldetik Udaltzaingoa ezingo zelako zelaietara etorri. Gainera, egun horretan, askoz jende gutxiago ere etorri ahalko zen". Hala, daborduko dena prestatzen hasi dira hitzordu handirako. Toldoen muntaketa eguna uztailaren 15ean izango da, goizeko 08:30ean, Aixerrotako landan.
Aurreko urteko egun berdinetan ospatuko dituzte festak auzo berangoztarrean: uztailaren 24tik 26ra. Egun horietan, ederto pasatzeko hamaika aukera egongo dira Berangon.
Mendibike Elkartea sortu zuten hiru kideak izango dira aurtengo Gorlizko Santiago jaiei hasiera emango dien pregoia irakurtzeko arduradunak. Uztailaren 21etik 26ra bitartean Gorlizko jai nagusiak ospatuko dituzte: santiagoak. Sei egunez, herritar guztiek ederto pasatzeko hainbat jardueragaz beteko dituzte Gorlizko kaleak.