Hil honetako azken egunean, urriaren 31n, egitarau oparoa osatu du Gorlizko Udalak gaurik beldurgarriena guztion artean ospatzeko: tailerrak, scape room-ak, bafle poteoak eta jolas tematikoak, pintxo mikologikoko sariak, makillaje eta janzte tailerra, etab. Ekintza guztiak herriko Ibarreta plazan egingo dituzte arrastiko 16:30etik aurrera.
Plaza mugatuak. Izen ematea: Goñi Portalera deituz Informazio gehiago: 946 77 55 41
Urriaren 31n III. Arimen Gaua ospatuko dute Barrikan eta, hori dela eta, zenbait tailer eta dinamika egongo dira gozagai udalerrian egun horretarako. Ospakizunak 18:00etan hasiko dira, Elexaldeko frontoian.
Hirugarren urtez jarraian, Lemoizen Gau Beltza ospatuko dute urriaren 31an, martitzenean. Hala, beldurra eragiten duten kalabazaz, armiarma-oihalez eta mozorroez girotuko dute herria. Ospakizunari arrastiko 18:00etan emango diote hasiera Armintzako frontoian egingo duten disko festa bategaz. Ondoren, herri-txokolatada izango dute bertaratzen diren bisitari guztiek. Tokiko Udalak herritarrak animatzen ditu mozorrotuta bertaratzera eta Gau Beltza giro alaienean ospatzera.
Eskualdeko beste herrien antzera, bihar, urriaren 31n, Urdulizek Arimen Gaua ospatuko du Antsonekoako plazan. Arrastiko 18:00etatik 19:00etara makillaje tailerra eta postre lehiaketa egingo dute, 19:15ean mozorrorik beldurgarrienen desfilea osatuko dute, eta 20:00etan trikipoteoari emango diote hasiera.
Astrabuduko jai-batzordea gau beldurgarria ari da prestatzen hurrengo asteartean ospatuko den Arimen Gaurako. Urriaren 31n Josu Murueta izaki beldurgarriz beteko dute 18:30etik aurrera egingo dute mozorro-lehiaketa dibertigarrian. Giroak iluntzera arte iraungo du musikagaz eta bestelako jarduerakaz.
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.
Ekin Bidaia gazteekintzailetzako programa abiarazi du Bizkaiko Foru Aldundiak Uribe Kostan eskualdeko Udalakaz duen Gaztedi Uribe Kosta hitzarmenaren bidez. Programa horrek ideia batetik abiatutako proiektu ekintzaileei laguntza ematen die, kontzeptu horretan sakonduz eta abian jartzeagaz lotutako alderdi guztiak landuz. Horretarako, bidaiaren analogia erabiliko dute: irteeratik (ideia) helmugaraino (azken proiektua), geldialdi desberdinez osatutako ibilbidea egingo dute. Parte hartzeko ondorengo inprimakia bete daiteke urriaren 19a baino lehen: izen-ematea hemen.
Urrian hainbat ekimen antolatu ditu Gorlizko Udalak Ondarearen Europako Jardunaldien barnean. Besteak beste, hilaren 20an, Latsariak dokumentala proiektatuko dute Gorlizko udaletxean, arrastiko 19:00etan. Hala, herriko emakumeen bizipenen eta testigantzen lekuko izan zen gunea oroitu gura dute, izan ere, emakumeen harreman sozialerako topagune izan ziren horiek. Halaber, Sertutxena eraikinean Mitologia pertsonaiak erakusketa egongo da ikusgai hil osoan zehar. Bertan, Aritza Bergara idazleak egindako deskribapenak eta kondairak egongo dira. Bukatzeko, urriaren 31n, Gau Beltza ospatuko dute: arrastiko 17:00etatik aurrera Ibarreta plazan, musika, dantza tradizionalak eta jatekoa eskainiko dituzte. Hala, Gorlizko bizilagunek herriko euskal kultura eta mitologia ezagutzeko aukera izango dute gau ahaztezin batez gozatzen duten bitartean.
Urriaren 28an eta 31n Euskal Herriko gaurik ilunena ospatuko dute Berangon. Horretarako, askotariko jarduerak egingo dituzte, hala nola txokolate-dastaketa, mozorro-lehiaketa eta -desfilea, eta kontzertua. Hala, adin guztietarako eskaintza egongo da udalerrian bi egunotan.