Loti Ederrak ipuin klasikoaren antzerkirako egokitzapena da. Glug Glu Produzkioak taldekoek ipuinaren alderdi sexistak eta tradizionalistak ezabatu dituzte. Oraingo honetan, ipuin klasikoa gaur eguneko gai gatazkatsuenetako batez jarduteko baliatuko dute: haur zein nerabeen sare sozialen mendekotasuna edota esklabotza. Inposatu zaizkien edertasun-estereotipoekin haustea dute xede. Hautaketa honek kontraesana eman lezake, eta bada.
"Ondo" ala "txarto" alde batera utzita, guztiok antzezteko gai garela esatera ausartzen da Ainhoa Artetxe aktorea. Dilema beste bat da: baimena ematen al diogu gure buruari? Gizakiok bizitza osoa ematen dugu antzezten; norekin gauden, zer nahi dugun edo zein egoeratan gauden arabera gure aurpegi ezberdinak erakusten ditugu. Tailer honetan, elkarren artean konektatuz eta plazerra ardatz hartuta, bakoitzak dituen espresio ezberdinak aztertzea izango du helburu atelier honek. Ainhoa Artetxek (Bilbo, 1993) Arte Dramatikoko ikasketak Madrilgo Estudio Corazza delakoan egin zituen (2012-2017), eta zuzendaritza, gidoigintza eta clown arloetako prestakuntza ere badu. Aktore gisa, hainbat telesailetan hartu du parte. Hona, bere lan baten harira, "Egun on Euskadi" saioan egindako elkarrizketa: https://www.youtube.com/watch?v=k7atgxqaInI Ez galdu Abian Kultur Elkarteak eta Zelako Kultur Ideiak elkarlanean ematen dizuten aukera.
Erakusketaren izenburuari hasiera ematen dion "kaos" hitza unibertsoaren jatorrizko egoeran zegoen desordenarekin lotzen da, eta, ondorioz, kosmosaren eraketaren aurreko hutsunearekin.
Kaosetik kosmosera: unibertsoko paisaiak zikloko erakusketa Kultur Leioako erakusketa-gelan egongo da urtarrilaren 6ra arte. Iñigo Sarriugartek komisariatu María Alonso Páez, Gorka Gondra eta Víctor Arrizabalagaren artelanen erakusketa ibiltari honek azken geldialdia egingo du Leioan, Bizkaiko hainbat udalerri bisitatu ondoren.
Lemoizko negulekuak bi astetan zehar izango dira, bata abenduaren 26tik 29ra bitartean, eta bestea urtarrilaren 2tik 5era bitartean, 08:30etik eta 14:30era.Guztira, 30 plaza eskainiko dira 2011ko urtarrilaren 1etik 2020ko abenduaren 31ra bitartean jaio eta Lemoizko udalerrian erroldatuta dauden haurrentzat.
18 eta 29 urte bitarteko gazteei zuzendutako sexu hezkuntza eta heziketa emozionaleko begirale ikastaroa egingo dute Sopelako Kurtzio Kultur Etxean. Zehazki, Sopela, Berango, Barrika, Gorliz, Leioa, Lemoiz, Plentzia eta Urdulizen erroldatutako lagunentzako ikastaroa da, betiere tokiko elkarteetako edo kolektiboetako partaideei zein banakoei zuzendutakoa: magisteritza, pedagogia, psikologia ikasleak, begiraleak, entrenatzaileak, etab. Izena eman daiteke aurrez-aurre Sopelako Kurtzio Kultur Etxean, astelehenetik barikura (09:00-14:00/16:00 -20:00) eta zapatu eta domekatan ere (11:00-14:00/17:00-20:00). Halaber, online ere egin daiteke hemen.
Iparralde Kiroldegian egongo dira jolas eremuak adinaren arabera banatuta. Hurrengo egunetan egongo da jolas parkea irekita: abenduaren 28an eta 29an, 17:00etatik 20:00etara eta abenduaren 30ean, 10:00etatik 14:00etara.
Euskara eta haurrak izango dira protagonista Lemoizko Udalak antolatutako Gabonetako ekintzetan. Besteak beste, Izenaduba basurako txangoa, Olentzero eta Mari Domingiren ongi etorria, negulekuak eta Gabonetako Parkea egongo dira.
Badator bertso katea! Abenduaren 29an bertsoek hartuko dute katea zonaldea. Giroa sortzera datoz Onintza Enbeita eta Joanes Illarregi bertsolariak. 20:30etan Triku tabernatik hasi, eta pote eta bertsoak kateatu ostean Abian Kultur Elkartean bukatuko dute. Han ere bertsotan, jan-edanean eta giro jatorrean luzatzeko aukera egongo da. Ez galdu!