Igandea, apirilak 28

11:00

Mintza Eguna 2024 eta 30. Kanpomartxo

Altzagan eta Faoetan, Erandio | Batzarrak eta topaketak

Apirilaren 28an, Erandiok euskararen aldeko hitzordu bikoitza izango du: batetik, 30. Kanpomartxo egingo dute Faoetan, eta, bestetik, Mintza Eguna, Altzagan.

Mintza Eguna 2024 eta 30. Kanpomartxo Altzagan eta Faoetan

Apirilaren 28an, Erandiok euskararen aldeko hitzordu bikoitza izango du: batetik, 30. Kanpomartxo egingo dute Faoetan, eta, bestetik, Mintza Eguna, Altzagan.

12:00

Nazioarteko Dantza Eguna

Zipiriñe eskolan, Sopela | Dantza

12:00 Arima Dantza Eskolako dantza erakustaldia, Zipiriñe eskolan 13:15 “HABRÁ QUE PONERSE CACHAS” dantza inklusiboaren ikuskizuna. Emanaldia ergelkeriaz, xarmaz eta asmamenez egindako “joko” bat da. Bob Dylanen abesti batean eta Wes Andersonen “The Royal Tenenbaums” filmean oinarrituta, lanak zalantzan jartzen du nola aldatzen diren denboragaz neba-arreben arteko harremanak, eta identitateagaz duten harremana, modu arin eta sentikorrean.  

Nazioarteko Dantza Eguna Zipiriñe eskolan

12:00 Arima Dantza Eskolako dantza erakustaldia, Zipiriñe eskolan

13:15 “HABRÁ QUE PONERSE CACHAS” dantza inklusiboaren ikuskizuna.

Emanaldia ergelkeriaz, xarmaz eta asmamenez egindako “joko” bat da. Bob Dylanen abesti batean eta Wes Andersonen “The Royal Tenenbaums” filmean oinarrituta, lanak zalantzan jartzen du nola aldatzen diren denboragaz neba-arreben arteko harremanak, eta identitateagaz duten harremana, modu arin eta sentikorrean.

12:30

Berangoko Dantza Eguna

Berangoko frontoia, Berango | Dantza

Berangoko Dantza Eguna Berangoko frontoia

18:00

'Superheroien familia' pelikula

Kurtzio kultur etxea, Sopela | Zinema eta bideo-emanaldiak

Tokia: Kurtzio kultur etxea 18:00etan. Sarrera doan. 76 minutuko iraupena. Ikuslego orokorrari zuzenduta. Hiri txiki batean, Super Lion izeneko superheroia bertako biztanleen babesaz arduratzen da. “Kargu” horigurasoengandik seme-alabengana transmititzen da familian eta bere alaba Hedvig izango litzateke hurrengoa. Super Lion aitaren urratsak arraitu ahal izateko, bere ingurune eszeptikoa kontrakoazkonbentzitzeko erronka onartzen du, baina bere lehengusu jasanezina bidean gurutzatzen zaio.

'Superheroien familia' pelikula Kurtzio kultur etxea

Tokia: Kurtzio kultur etxea 18:00etan. Sarrera doan. 76 minutuko iraupena. Ikuslego orokorrari zuzenduta.

Hiri txiki batean, Super Lion izeneko superheroia bertako biztanleen babesaz arduratzen da. “Kargu” hori
gurasoengandik seme-alabengana transmititzen da familian eta bere alaba Hedvig izango litzateke hurrengoa. Super Lion aitaren urratsak arraitu ahal izateko, bere ingurune eszeptikoa kontrakoaz
konbentzitzeko erronka onartzen du, baina bere lehengusu jasanezina bidean gurutzatzen zaio.

16:45
19:45

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta

Urdulizko kultur etxea, Urduliz | Ikastaroak eta tailerrak

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

Antsietatea maneiatzen ikasteko ikastaroa egingo dute Urdulizen, emakumeei zuzenduta Urdulizko kultur etxea

Otsailetik apirilera 10 sesio egingo dituzte antsietatea kudeatzen ikasteko Urdulizko Kultur Etxean, martitzenero, 16:45etik 19:45era. Antsietatea edo depresioa jasaten duten emakumeei zuzenduta dago, baita zeharka egoera hori bizi duten senitartekoei ere. Hala, izen-ematea otsailaren 5era arte eman daiteke prebentzioa@uribekosta.eus helbidean edota 688 699 454 eta 946 859 611 zenbakietan. Helburua da emakumeen bizitzan ondo sentiarazten dituzten faktoreak eraikitzen laguntzea, hala nola autonomia osasun mentalaren kudeaketan eta autozaintza eta ahalduntzea sustatzea psikofarmakoen erabileraren ordez.

10:00
20:00

Felix Lararen erakusketa: "Momentos VI"

Kultur Leioa, Leioa | Erakusketak

Felix Larekiren “Momentos VI” erakusketa hogeita sei lanek osatzen dute. Hiri-pintura, argia eta inguruko kontrasteak eta itsasoaren edertasuna dira erakusketa honen hiru zio nagusiak, eta asmoa du egilearen obraren lan adierazgarrienen aukeraketa bat erakustea bisitariari. Felix Larekik, artista sor­tzaile eta polifazetikoak, bere “Realismo expresionista” obraren aukeraketa bat erakusten du “Momentos VI” lanean, eta nagusiki naturarekiko, espazio irekiekiko eta itsasoarekiko maitasuna islatzen du. Kutsu hiperrealista nabarmena dute hiri-pinturako paisaia batzuk.

Felix Lararen erakusketa: "Momentos VI" Kultur Leioa

17:00
21:00

Apirilerako 11 ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labek

Berango Gazte Lab, Berango | Umeentzako jarduerak

Betiere 16 eta 29 urte arteko gazteentzat zuzenduta, hamaika ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labak: ofimatika klaseak apirilaren 16tik 29ra, Biopatchwork tailerra apirilaren 18an, ohitura atomikoen kurtsoa eta eskalada ikastaroa apirilaren 20an, enplegu eta ikasketen bilaketa eta egunerokoa errazten duten aplikazioen informazioa apirilaren 30ean. Informazio guztia, hemen. 

Apirilerako 11 ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labek Berango Gazte Lab

Betiere 16 eta 29 urte arteko gazteentzat zuzenduta, hamaika ekintza antolatu ditu Berangoko Gazte Labak: ofimatika klaseak apirilaren 16tik 29ra, Biopatchwork tailerra apirilaren 18an, ohitura atomikoen kurtsoa eta eskalada ikastaroa apirilaren 20an, enplegu eta ikasketen bilaketa eta egunerokoa errazten duten aplikazioen informazioa apirilaren 30ean. Informazio guztia, hemen. 

10:30
15:00

Liburuen mundua gerturatuko du Algortako Telletxe plazak aste-akabuan hartuko duen azokak

Telletxe, Getxo | Azokak

Aste-akabu honetan, barikutik domekara bitartean, Liburu Azoka egongo da Algortako Telletxe plazan; bertan, udalerriko zenbait liburu-dendatako saltokiak eta liburutegi zerbitzuaren etxola kokatuko dira. Horrez gainera, literaturari lotutako askotariko ekintzak egingo dituzte egunotan, goizez eta arratsaldez, domekan izan ezik, goizez egongo baita azoka zabalik soilik.

Liburuen mundua gerturatuko du Algortako Telletxe plazak aste-akabuan hartuko duen azokak Telletxe

Aste-akabu honetan, barikutik domekara bitartean, Liburu Azoka egongo da Algortako Telletxe plazan; bertan, udalerriko zenbait liburu-dendatako saltokiak eta liburutegi zerbitzuaren etxola kokatuko dira. Horrez gainera, literaturari lotutako askotariko ekintzak egingo dituzte egunotan, goizez eta arratsaldez, domekan izan ezik, goizez egongo baita azoka zabalik soilik.

Agenda herriak

Egutegia

Apirila
al ar az og ol lr ig
1 2 3 4 5 6 7
8 9 10 11 12 13 14
15 16 17 18 19 20 21
22 23 24 25 26 27 28
29 30          
Maiatza
al ar az og ol lr ig
    1 2 3 4 5
6 7 8 9 10 11 12
13 14 15 16 17 18 19
20 21 22 23 24 25 26
27 28 29 30 31    

Urte osoko agenda ikusi »»