Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak eta Barrikako Udalak elkarlanean antolatutako berbaldia maiatzaren 14an, martitzenean, izango da, arratsaldeko 17:00etan, erretiratuen etxean. Hitzaldian, Euskadiko telelaguntza-zerbitzu publikoari buruz hitz egingo da, etxeetan ematen den etengabeko arreta-zerbitzuari buruz.
Maiatzaren 14an, martitzena, Kristina Berasain Tristanek Mendebaldeko Sahararen inguruan idatzi duen liburua aurkeztuko du. Ekitaldia 19:00etan izango da Altzagako Merkatu Zaharrean, eta beragaz batera izango dira Fatma Galia, Fatma Labyad ekintzaile sahararrak eta Gorrondatxe taldea.
Aerografia margotzeko teknika bat da: pintura airetik difuminatuz edota aspertsio bidez aplikatzen da gainazal edo objektu baten gainean. Hala, grafitiak egiteko erabiltzen den sprayaren antzekoa da, baina kasu honetan aerografo izeneko tresna erabiltzen da margotzeko. Idoia Urrutxurtu Anguianoren aerografia bidezko erakusketa dago ikusgai maiatzaren 25era arte, Urdulizko kultur etxean.
Zapatu honetan eta hurrengoan, maiatzak 11 eta 18, emakumeei zuzendutako autodefentsa feministako tailerrak egingo dituzte Armintzako kultur etxean. Saioek 3 orduko iraupena izango dute, 11:00etatik 14:00etara, eta parte-hartzea doakoa izango da. Bertaratzeko, emakume izatea eta 14 urte baino gehiago izatea baino ez da beharko. Ez da izena eman behar.
Maiatzak 9, eguena 17:30 Umeentzako diskofesta, aparkalekuan. 19:00 October 7, Palestinari buruzko dokumentala eta Viktor Pozas EHUko ikerlariaren solasaldia, Bentan. 20:00 Txupinaren jaurtiketa, aparkalekuan; ondoren, kontzertuak: Moskova Muxarrak eta Lenago Il. Maiatzak 10, barikua 17:00 Txupinaren jaurtiketa eta pregoia, Malakaten, Geroako ikasleen eskutik. 17:00 Eskupilota erakustaldia, kiroldegian. 17:30 Parkean Olgetan ume eta helduentzako jolasak, Malakaten. 17:30 Grafitiak eta DJ saioa, Maidagan kaleko horman. 18:00 Mus txapelketa, Bentan. 19:00 Txokolate-edana, Malakaten. 19:30 Buruhandiak, Malakaten. 20:00 Kalejira eta poteoa, Bentatik hasita. 21:30 Suzko behia, Bentatik kiroldegira. 21:30 Kontzertuak, aparkalekuan: Ugerda, Txapelpunk eta Sonic Trash. Maiatzak 11, zapatua 10:30 Arto-landaketa eta jolasak, Ibarbengoan. 11:30 Umeentzako puzgarriak eta ludoteka, Malakaten. 11:30 Umeentzako tailerrak, Malakaten. 12:30 Fanfarria, Malakatetik aparkalekura. 15:00 Palestinaren aldeko herri-bazkaria, aparkalekuan; tiketak salgai, auzoko tabernetan. 18:00 Skate tailerra, Ortzadar plazan. 18:30 Karropoteo musikatua, aparkalekutik Malakatera. 18:30 Zumba Rosigaz, Malakaten. 19:00 Umeentzako zinema, Bentan. 20:00 Urtez Urte dantzaldiaren kalejira, Malakatetik frontoira. Ondoren, 21:00etan, dantzaldia, Itxas Argia dantza-taldearen 60. urteurrenean. 21:00 Aurah Sin: Drag Party, Malakaten. 21:30 Suzko behia, Bentatik. 23:00 Kontzertuak, aparkalekuan: Bidean erromeria. Maiatzak 12, domeka 10:00 Herri azoka, kiroldegiko aparkalekuan. 10:30 Jostailu-liburu truke azoka, kiroldegian. 11:00 Orientazio proba, Aixerrotan. 12:30 Herri-kirolak, kiroldegian. 12:30 Bertso-saioa, aparkalekuan. Jone Uria-Naroa Torralba, Peru Irastorza-Joanes Igeregi. Gai-jartzailea: Oihan Diaz. 14:00 Folk kontzertua, aparkalekuan. 17:00 Triki-kalejira, Malakatetik kiroldegira. 17:30 Patinaje festibala, kiroldegian. 18:00 Xaboi ponpa erraldoien tailerra, aparkalekuan. Maiatzak 15, eguaztena 17:00 Umeentzako magia ikuskizuna, Malakaten. 18:30 Jaien amaierako txupina, Malakaten.
Tokiko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte bihar, martitzenean, Getxon. Urtero bezala, udalerriko auzoak eta txokoak, eta euren izenak hobe ezagutzeko egitasmoa Bizarra Lepoan elkarteagaz elkarlanean antolatu ditu Udalak. Horietan, parte hartzaileek udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.
Maiatzak 9 19:00 October 7, Al Jazeera investigations dokumentala eta solasaldia, Getxoko Bentan. Maiatzak 10 19:00 Hitzaldia: Palestina, la herida abierta, Romo Kultur Etxean. Maiatzak 16 19:00 Hitzaldia: Israeli boikota, herriaren tresnarik onena, Algortako Azebarrin. Maiatzak 23 19:00 Hitzaldia: El doble rasero de occidente en las guerras del terror, en Ucrania y en el genocidio en Gaza y sus consecuencias, Larrabasterrako Auzoetxean.
Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.