Abenduaren 28an, Badia Night Surf iritsiko da, surf eta paddle gau magikoa Gorliz eta Plentziako hondartzetan igarotzeko aukera. Hala, neon argiz betetako surf eta paddle erakustaldi ikusgarriak, haurrentzako lehiaketak eta helduentzako erakustaldi mistoak egongo dira. Gainera, 300 euro emango dizkiote surflari onenari edo estiloz tuneatuenari! Eman izena, karteleko QR-an.
Abenduaren 24an, arrastiko 17:00etan, Olentzero eta Mari Domingi Urdulizen egongo dira. Hala, Udalak herritarrak animatu gura ditu baserritarrez jantzita joateko. Hala, irteera Mecanerreko parking-ean izango da eta Udaletxean amaituko dute. Kabalgatan parte hartu nahi izanez gero galdetegia bete eta urdulizkojaibatzordea@gmail.com helbide elektronikora bidali behar da abenduaren 21a baino lehen.
Aurten ere, Plentzian Gabonak modu berezian ospatuko dituzte, Euskal Herriko tradizioak, kultura eta kondairak ekarriko dituen ikuskizunagaz. Hala, abenduaren 24an, 19:00etan, Eleiz plaza izaki mitikoz eta istorietako pertsonaiez beteko dute.
Tokiko merkataritza dinamizatzeko eta bultzatzeko asmoz, Goskoak, Gorlizko Ostalaritza, Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteak, eta Gorlizko Udalak Gabonetako Apainketa Lehiaketa berri bat antolatu dute aurten. Parte hartzeko epea zabalik dago abenduaren 20ra arte eta izena eman gura dutenek goskoa@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar dute. Bertan zehaztu beharko dituzte izena, telefonoa, dekorazioaren argazkia, apainketaren helbidea eta izenburua.
Urtero bezala, hainbat taldek antolatutako jarduera egingo dituzte herriko auzoetan Olentzero eta Mari Domingiren etorrera ospatzeko, abenduaren 22tik aurrera. Hurrengo lerrotan, auzoetan Udalaren laguntzagaz, elkarteek antolatutako jardueren eta ibilbideen inguruko informazioa bildu dugu.
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Comercios Unidos de Erandio elkarteak antolatuta.
Eguberriak sasoi magikoa dira askorentzat, horregatik, leioaztarren artean lilura piztuko duten hamaika jarduera iragarri ditu Udalak: Olentzero eta Mari Domingiri harrerak, Elur-bola, Errege Magoen kabalgata, antzerkiak eta beste hainbat ekintza. Hemen dituzue guztiak.
Erandiogoikoa, Kukularra, Lutxana, Altzaga, Astrabudua eta Faoeta auzoetatik pasatuko da aurten Gabonetako bikoterik maitatuena. Hainbat auzo izanik, txanda bi beharko dituzte, hala, hilaren 23an eta 24an egingo dizkiete harrerak Erandioko hainbat auzotan.
Lemoizko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu egun gutxi barru sartuko garen Gabon garairako. Euskara eta haurrak izango dira protagonista jarraian zehazten dugun Gabonetako egitarauan.
Urteroko ohiturari jarraituz, IV. Gabonetako Organo-zikloa hartuko du Eguberriotan Algortako San Nikolas elizak. Kontzertuak abenduaren 20an, 23an eta 29an izango dira, 20:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Ziklo honen egitasmoa da, Pedro Guallar Algortako Merklin Organoaren Lagunak-AMOMA Elkarteko presidente eta organistaren berbetan, "organoaren kalitatea eta eskaintzen dituen aukera ugariak gizarteratzea".