Gertuko elkarteak antolatuta.
Batetik Bestera: Kontzertua haurrei eta familiei zuzendutako proposamen eszeniko-musikala da. Musika, umorea, antzerkia eta poesia uztartzen dituen sorkuntza originala, euskara hutsean garatuko dena. Ikuskizunak migrazioen gainean hausnartzeko abiapuntu izan nahi du, txorien migrazioen bitartez. Abestiek gure ingurumenaren ezagutza, babesa eta maitasuna sustatzen dituzte eta elkartasuna, elkarbizitza, kulturartekotasuna balorean jartzen dituzte. “Eki arrano arrantzalea (eta arrain arranozalea)”, “Ubarroiarena”, “Argi, mozoloa”, “Partekatu”…
Urdulizko Gazte Gabonak 2024 abenduko oporretan izango dira. Txangoen datak ondorengoak dira: abenduak 23, astelehena, Gabonetako Christmasa, 17:00etatik 21:00etara; abenduak 28, zapatua, pintxo lehiaketa, 17:00etatik 21:00etara; abenduak 29, domeka, zinema saioa, 17:00etatik 21:00etara eta abenduak 30; astelehena, Gabon Zaharreko jaia, 20:00etatik 00:30era. Aipaturiko ekintzetara izen eman gura duten pertsonek ondorengo estekan egin beharko dute izen-ematea, abenduaren 4ra arte.
Tokiko merkataritza dinamizatzeko eta bultzatzeko asmoz, Goskoak, Gorlizko Ostalaritza, Merkatari eta Zerbitzuen Elkarteak, eta Gorlizko Udalak Gabonetako Apainketa Lehiaketa berri bat antolatu dute aurten. Parte hartzeko epea zabalik dago abenduaren 20ra arte eta izena eman gura dutenek goskoa@gmail.com helbidera mezu bat bidali behar dute. Bertan zehaztu beharko dituzte izena, telefonoa, dekorazioaren argazkia, apainketaren helbidea eta izenburua.
Abenduaren 1ean, Elanchove lurrunontziaren hondoratze misteriotsua erakusketa inauguratuko dute Plasentia de Butron Museoan. Erakusketa Idoia Ibañez Espainiako Merkataritza Itsasketako lehen emakume kapitainak komisariatuko du, eta Merkataritza Itsasketako Kapitainen Bizkaiko Elkartearen laguntza izan du. Erakusketak enigma historiko bat argitzea ez ezik, kaltetutako familiei omenaldia egitea ere bilatzen du, erantzunen zain dauden galderez betetako iraganari leiho bat irekitzeko xedeagaz.
Comercios Unidos de Erandio elkarteak antolatuta.
Eguberriak sasoi magikoa dira askorentzat, horregatik, leioaztarren artean lilura piztuko duten hamaika jarduera iragarri ditu Udalak: Olentzero eta Mari Domingiri harrerak, Elur-bola, Errege Magoen kabalgata, antzerkiak eta beste hainbat ekintza. Hemen dituzue guztiak.
Lemoizko Udalak hainbat jarduera antolatu ditu egun gutxi barru sartuko garen Gabon garairako. Euskara eta haurrak izango dira protagonista jarraian zehazten dugun Gabonetako egitarauan.
Urteroko ohiturari jarraituz, IV. Gabonetako Organo-zikloa hartuko du Eguberriotan Algortako San Nikolas elizak. Kontzertuak abenduaren 20an, 23an eta 29an izango dira, 20:00etan, eta sarrera doakoa izango da. Ziklo honen egitasmoa da, Pedro Guallar Algortako Merklin Organoaren Lagunak-AMOMA Elkarteko presidente eta organistaren berbetan, "organoaren kalitatea eta eskaintzen dituen aukera ugariak gizarteratzea".