Antolatzen du: Plentziaclassic
Zapatu honetan, maiatzaren 25ean, nazioarteko erresistentzia proba berezia egingo dute Lemoizen, 24 orduko iraupena duena: 24H Ultracycling - Erresistentziaren Komunitatea. Guztira 24 itzuli emango zaizkio 21 kilometroko luzera eta 400 metrotik gorako desnibel metatua duen zirkuituari. Finisher izatea lortzen dutenek, hau da, proba osatzea lortzen dutenek, 500 kilometro baino gehiago egingo dituzte eta 11.000 metroko desnibel metatua gainditu behar izango dute.
Erandiogoikoko jai nagusiak dira Gorpuzti jaiak, eta aurten maiatzaren azken egunetan eta ekaineko lehen aste-akabuan ospatuko dituzte, berritasun eta guzti.
Jai giroa nabari dezakete daborduko Andraka auzoko bizilagunek: zehazki, maiatzaren 18an, 24an eta 26an hainbat ekintza izango dituzte Trinidade jai tradizionalak direla eta. Adi egun berezi horietako programaziora!
Tokiko toponimia ezagutzeko ibilbideak abiatuko dituzte bihar, martitzenean, Getxon. Urtero bezala, udalerriko auzoak eta txokoak, eta euren izenak hobe ezagutzeko egitasmoa Bizarra Lepoan elkarteagaz elkarlanean antolatu ditu Udalak. Horietan, parte hartzaileek udalerriko toponimia eta historia, ondare kulturala, paisaia, geologia, fauna eta abar ezagutuko dituzte. Azalpenak euskaraz izango dira, eta norbaitek ulertzeko arazorik izango balu, bere mailara egokituko lirateke azalpenak.
Udaberri bete-betean gaudela, eguraldi ona aprobetxatuta, aire zabaleko arte eszenikoen programazioari hasiera emango diote zapatuan, hilaren 4an, Getxon. Hala, aste honetatik aurrera, eta urriaren amaiera bitartean, adin guztiei zuzendutako antzerki, dantza, zirku eta askotariko generoez gozatzeko aukera egongo da Areetako Xake plazako anfiteatro berrian. Zapatu honetan Cía Maite Guevararen Susto zirku-clown saioa egongo da gozagai, 21:00etatik aurrera.